❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

GERNIKA 2037 MEMORIAREN MAPA

Gernikako bonbardaketaren memoria bilduko duen mapa interaktiboa egin nahi dugu. Hainbat testigantza, dokumentu, argazki... bilduko dituena.

Gernika 2037

A project of

Created in

0
seconds
109
Pledges
4.105€
From 3.250€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project without receiving any reward:

ZER?

Gernikako bonbardaketaren memoria bilduko duen mapa interaktiboa egin nahi dugu. Propio sortutako web orrian, hainbat testigantza, dokumentu, argazki, bideo... bilduko dituena.

ZERGATIK?

Urteetan zehar hainbat eta hainbat izan dira Gernika-Lumon gertatutakoa argitzeko lan egin duten erakunde eta pertsonak. Mapa bada lan horren guztiaren aitortza. Gure lana, kasu honetan, belaunaldi gazte moduan, informazio hori lengoaia eta bitarteko berrietara ekartzea/egokitzea da.

Etorkizunari begira egindako mapa da. Gernikako espazio publikoari balioa eman nahi diogu mapa hau tresna bezala erabiliz. Memoriaren transmisioa gauzatzeaz aparte, etorkizuneko Gernikaren espazio publikoan memoria horrek presentzia berezia izatea nahi dugu.

“Mapa Gernikako espazio publikoari balioa eman eta etorkizunerako proposamenak egiteko tresna da.”

Horretarako mapa etorkizunerako proposamenak jasotzeko euskarria ere izango da. Jendeak memoria eta espazio publikoarekin lotutako proposamenak idatzi ahal izango ditu.

NORTZUK?

Lobak proiektuko eta Arkibai elkarteko gazteak gara. Elkarrekin ekin genion Gernikako memoria eta espazio publikoaren inguruan hausnartzeari. Horretarako prozesu labur bat ipini genuen martxan 2017ko udaberrian. Hainbat pertsona eta elkarte bildu eta Gernikako espazio publikoren inguruan ariketa ezberdinak egin ostean, mapa ezberdinak erabiltzen hasi ginen.

Gernika 2037
Gernika 2037

Orduan konturatu ginen mapa tresna erabilgarria izan zitekeela bertan informazioa atondu eta proposamenak jasotzeko. Ideia horretatik jaio zen “Gernika 2037: etorkizunerako memoriaren mapa”.

https://www.gernikakolobak.info/
https://www.facebook.com/lobak.ekimena/
https://www.facebook.com/arkibai.arkitekturaikasletaldea/

INFORMAZIO ITURRIAK

Bereziki Gernikazarra Historia Taldearen eta Gernikako Bonbardaketaren Dokumentazio Zentroko artxiboak erabiliko ditugu. Bestelako iturriak ere erabiliko ditugu; Badihardugu elkarteak sortutako Ahotsak proiektua esaterako, edo inguruko sortzaileek eta ikerlariek egindako lanak.

NOLAKOA IZANGO DA MAPA

Memoriaren mapak informazio geruza ezberdinak izango ditu, horrela, elementu ezberdinak aktibatuz hainbat puntu azalduko dira kronologikoki antolatuta dauden mapetan. Mapa aldatu egingo da aukeratzen dugun urtearen arabera.

SARIAK

Kamiseta eta boltsak
Kamiseta eta boltsak

Sariak ekainaren hasieran ekoitzi eta banatuko ditugu. Kanpaina bukatu eta berehala.

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

3 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Irati Agorria

    Irati Agorria

    almost 6 years

    Lan itzela eitzen zabize! Animo asko ekipo osoari!

  • Jose Angel Etxaniz Ortuñez

    Jose Angel Etxaniz Ortuñez

    almost 6 years

    Lo mejor llevado a cabo con respecto a la memoria y la historia en Gernika-Lumo

  • Itxaso bilbao

    Itxaso bilbao

    about 6 years

    Una gota de ayuda para una buena idea👍

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy