Diru bilketa, zertarako?
Batuko dugun diruarekin Otxandioko Santa Marina elizako atartea konpondu nahi dugu.
Atari hau urteetan eta urteetan pintura ilunez estalita egon da baina, dirudienez, balio artistiko eta historiko handia duen polikromia dauka azpian. Dirudienez arte-lan garrantzitsu hau XVIII. mendearen ingurukoa da. Zurezko ateak landutako motibo ederrak ditu. Zerutxoan Otxandioko harmarria agertzen da. Barruko aldetik sarrera hau landare-motibo eta aingerutxoekin dago apainduta.
Polikromia aberats hau elizaren beste osagai batzuetan ere ageri da, baina lan hauen berreskurapena beranduagorako utzi beharrean gaude.
Sarien gainean
Diru-kopuru guztiak dira garrantzitsuak guretzako eta den-denak eskertzen ditugu aldez aurretik.
Emandako laguntzaren arabera sari batzuk kanpainaren amaieran jasoko dira, irailean zehar (kamisetak eta kantutegi-liburuak). Beste batzuk, ezinbestean, ererestaurazio lanak burutu eta hilabetegarrenera igorriko ditugu (errestaurazio lanen berri emango duen argitalpena).
Kamisetak
Kamiseta jaso behar baduzu, kanpainan zehar zurekin jarriko gara harremanean eta zein taila eta kolore nahi duzun galdetuko dizugu.
Kolore bi hauek aurreikusten ditugu, diseinu honekin:
Liburua
Errestaruazio lanak egiten diren bitartean ekintza guztiak dokumentatu eta Santa Marina elizaren atarte honen berri emanez liburuska bat osatuko dugu (100 orrialde inguru, koloretako irudiekin). Konponketa-lanen amaieran argitara emango dugu eta diru-laguntasunekin parte hartu duten guztien zerrenda agertuko dugu bertan.
Kantutegia
Babesle batzuei emango zaien lantutegia Emilio J. Donado Urigoitiak argitara eman zuen Otxandio, Oleta, Gatzaga, Legutio eta Ubideko euskak herri-kantak izeneko liburuaren liburuko biak. Bertan, besteak beste, gure herriko eta eskualdeko hainbat musika eta kantu-lekukotasunen berri ematen da.
Dirua biltzeko beste ekintza batzuk
Uztailean eta abuztuan zehar aldian-aldian iragarriko ditugun ekintza kulturalak eta material salmentak antolatuko ditugu gure helburu hau bete dadin laguntzeko.
Aurrikusten dugun egutegia
2017ko irailerako errestaurazioaren ikerketa, zehaztapena eta lana egingo duen enpresa aukeratuko da.
Urritik aurrera, enpresaren egutegi aukeren arabera, aldamioak jarri eta errestaurazioari ekingo diogu, aproposen ikusten den aldian.
Lanen iraupen honek ezarriko ditu gure laguntzaileekin berbatu ditugun konpromisoen epeak.
0 comments
If you are already a sponsor, please Log in to comment.