❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

BULTZ! taldearen lehen diskoa

Hutsetik hasi eta makinak berrabiarazi ditugu. Elorrio eta Abadiñoko punk rock taldea da Bultz!. 2016an sortutako proiektu berri honi eutsi diogu Xagu, Ibaiko, Txibillo eta Liherrek, orain arteko proiektuetan (Kruders, Iheskide, Pixontxis) oinarri izan dugun punk rockaren ibilbideari segida emateko.

Bultz!

A project of

Category

Created in

0
seconds
241
Pledges
6.095€
From 5.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project without receiving any reward:

¿ZER DA BULTZ!?

Bultz! 2016ko lehen hilabeteetan jartzen da martxan. Elorrio eta Abadiñoko lau lagunek sortzen dugu taldea, aurretik musika munduan aritutako lau lagunek. Liher Pixontxis taldean, Ibaiko Iheskide eta Kruders en, Xagu Iheskide n eta Txibillo Kruders en.

Orain, proiektu berri hau da esku artean duguna, non, zuen laguntzaren bitartez, gure lehen diska izango dena grabatu eta argitaratzeko finantziazioa bilatzen dugun. Hilabeteetan landutako abestiak bilduma batean sartu eta Usurbilgo HiGain estudioetan burutuko da grabazio eta nahasketa lana, Haritz Harreguy-ren eskutik.

Diskan 11 abesti bilduko ditugu, euskaraz abestuak eta inguruko gaiez hitz egiten dutenak, soinu melodiko eta indartsuak nahastuz.

Bide berriak ireki ditugu, makina martxan da!

ZERGATIK FINANTZIATU BEHAR DUT BULTZ!?

Errepidean urteetako esperientzia dugun gazteak gara, egunez egun gure musika aurrera eramaten aritu garenak, eta esfortsuak zein ilusioak izan dira beti gure bidelagun.

Ordea, hutsetik hasten gara oraingo hontan, eta horrelakoetan ezinbestekoa da jendearen laguntza. Erronka berri bat dugu begi aurrean eta zu beharrezkoa zara hau aurrera eraman ahal izateko. Gure finantziazio kanpainan lagunduta, hasi berria den proiektu honetan konfidantza jartzen ari zarela erakustera ematen diguzu, eta hori, zeharo eskertzekoa da guretzat. Gainera, eskaintzen ditugun sariak jasoko dituzu etxean, eta aldi berean, proiektu hau posible egiten ari den horietako bat izango zara.

NONDIK GATOZ? NORA GOAZ?

Nerabezaroan sortu zitzaigun musikarekiko dugun grina eta honek bultzatu gintuen instrumentuekin jolasten hastera. Jolas izatetik eguneroko tresna izatera pasa dira, ordea, hasierako jolas horiek. Musika da gure bozgorailu, eta horretaz baliatu gara gure aurreko proiektuetan lan egiteko.

Gure norabidea ez da aldatu, eta bozgorailuak betiko tokian jarraitzen du.

ZERTARA BIDERATUKO DUGU ESKURATUTAKO DIRUA?

Zuek eginiko aportazioen babesarekin, disko berriaren grabazio, nahasketa eta masterizaziora bideratuko dugu dirua, baita honen packaging era. Honez gain, gainontzeko zuen sariak egiteko ere lagungarri izango zaigu.

Crowdfounding honetan parte hartzen duzuenok, bereziki kanpaina honetarako egindako kamiseta eskuratuko duzue (sari hau aukeratzekotan).

AURREIKUSITAKO EGUTEGIA:

Hau da zuen laguntzarekin aurrera aterako dugun diskoaren egutegia:

  • Abendua/Urtarrila: diskoaren grabazioa eta nahasketaren hasiera.

  • Otsaila: Nahasketa eta masterra alde batetik, eta packaging-a bestetik.

  • Martxoa: lehenbiziko kontzertua, KDaren aurkezpena eta banaketa hile erdialdean.

BILA GAITZAZU:

  • Facebook: @bultzpunkrock

  • Twitter: @bultzpunkrock

  • Instagram: bultzpunkrock

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

2 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Bultz!

    Bultz!
    Author

    over 7 years

    Aupa Ricard,

    Pondremos el pack camiseta (envio incluido) + descarga + agradecimientos.

    un saludo.

  • Ricard Méndez

    Ricard Méndez

    over 7 years

    camiseta (envio incluido) + descarga o cd + agradecimiento por 15 € podéis hacer este pack?

#01 / Bozketa emaitza.

Aupa Bultz!brigadistak.

Duela aste batzuk, aurrerapen kanta izango zenaren aukeraketa egiteko laguntza bila jo genuen zuengana eta honako mezu hontan doakizue bozketak utzi duen emaitzaren berri.

AHOZABAL % 42

OROIMENEAN % 29

LADY DEATH % 29

Hortaz, “Ahozabal” izango da aurrerapen kanta, zeina gaurtik aurrera plataforma digital ezberdinetan (youtube, spotify...) egongo da entzungai.

Beste behin, benetan eskertu nahi dizkizuegu zuen pazientzia zein ekarpenak.

Dagoeneko diseinuari azken ukituak ematea soilik geratzen zaigu eta egun gutxiren buruan jasoko duzue diska osoa formatu digitalean.

Laster arte. Bultz!

Azala

Aupa Bultz!brigadistas.

Hace unas semanas contactamos con vosotr@s en busca de ayuda para la elección de la que seria una especie de canción de adelanto del disco y en este mensaje os queremos informar del resultado que ha dejado la votación entonces planteada.

AHOZABAL % 42

OROIMENEAN % 29

LADY DEATH % 29

read more

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy