❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Zinema Uneak: Euskara eta Zinemaren topagunea

Zinemaren inguruko informazioa euskaraz aurkitu nahi? Orduan, ZINEMA UNEAK zure proiektua da! Azken berriak, estreinaldi guztiak, kritikak, azpititulatutako trailerrak, eta beste informazio asko. Lagundu gaitzazu martxan jartzen!

Lander A.E.

A project of

Category

Created in

0
seconds
68
Pledges
2.910€
From 2.016€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project without receiving any reward:

ESKERRIK ASKO!!!!

Zuen laguntza eta babesari esker Zinema Uneak crowdfunding kanpainaren helburu bete dugu. Zuei esker Zinema Uneak martxan jartzeko aurrera pausu bat eman dugu.

Baina kanpaina amaitzeko 20 egun gehiago gelditzen direnez, gure bidaia ez da hemen amaitzen. Helburu berri bat dugu: 3016€.

Mila euro gehiago lortzen baditugu zuek guztiok, gure babesleak zaretenok eta izango zaretenok, sari berri eta berezi bat jasoko duzue. Zuek aukeratutako sariei batuko zaiona.

Sari hori zer den jakin nahi duzu? Lortu ere? Ba lagundu gaitzazu kanpaina zabaltzen eta abisatu lagun eta senide guztiei. Zinema eta Euskara maite duten guztiek parte hartu dezaten.

Eskerrik asko... eta lortu dezagun hurrengo helburua!


ZINEMA UNEAK

Zinema Uneak, ikus-entzunezkoaren (zinema eta telesailak) inguruan euskaraz idatzitako informazioa jaso nahi duen jendearen webgunea izan nahi duen proiektu bat da.

Ikus-entzunezkoa hizkuntza anitzetan ikusten dugun garai honetan eta zinemaren informazioa hizkuntz ezberdinetan heltzen zaigun aro honetan, zergatik ez informatu gure hizkuntzan, euskaraz? Iron Man, Gandalf, Batman, Mad Max o Buzz Lightyear mintzaira ezberdinetan hitz egiten badute, zergatik ez euskaraz?

Lagundu gaitzazu euskara hutsean idatzitako zinemaren inguruko webgune baten ametsa egia bihurtzen!

Zer aurkituko dugu webgunean

ZU-k zinema genero guztiak jorratuko ditu: **komertzialenak diren pelikuletatik egile-zinemara. Informazio hutsa baino askoz gehiago eskainiz:

  • Albisteak: filmaketen ingurukoak, jaialdiak, azken kartelak, ...

  • Erreportajeak: bitxikerietatik zabalagoak eta sakonagoak diren lanetara.

  • Kritikak: estreinaldiko filmenak zein klasikoenak.

  • Elkarrizketak: bai bideoan bai idatzizkoa, euskaraz edo jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz azpititulatuak.

  • Filmoteka: filmen fitxa sakonak. Kartela, argazkiak, trailerrak, sinopsia, kritikak, fitxa teknikoa, eta abar jasoko dituztenak.

  • Trailerrak: jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz azpititulatuak.

  • Telesailak: gero eta indar handiago hartzen ari den ikus-entzunezkoa. Gaur, euren kalitatea filmen parekoa edo handiago delarik. Horregatik, gurean, telesail arrakastatsuenen albisteak eta analisiak ere aurkituko dituzu.

  • Eta beste informazio asko.

Nor dago Zinema Uneak proiektuaren atzean

Proiektu honek bi arduradun ditu: Lander Arteaga Egiluz eta Sara Sebastián Pérez. Biek komunikazioan, zinemaren munduan eta ikus-entzunezkoan eskarmentua dutenak.

Sara Sebastián, telebistan eta zineman errealizadore lanetan ibilia. Gainera, hainbat tokiko egunkaritan eta zinemaren inguruko webgunetan lan egindakoa. Antzerki zuzendaria izan dela ahaztu gabe. Lander Arteaga Egiluz komunikatzailea, esataria, ekoizlea eta errealizadorea izandakoa bai telebistan baita irratian eta zinemaren ere.

Estreinaldien egunerokoa aurrez lantzeko aukera izateko, proiektua bi lantoki izango ditu: lan talde bat Euskal Herrian egongo delarik eta beste bat Madrilen. Madrilen egongo den lan taldeak estreinaldien prentsa emanaldiak, kritikak eta elkarrizketak jorratuko ditu Euskal Herrian aldiz, euskaraz eginiko elkarrizketak, bertoko albisteak eta bestelako erreportajeak landuko direlarik.

Erredaktore-taldeak Lander Arteaga Egiluz izango du buru, eta beste hainbat kazetari, ikus-entzunezko komunikatzaile eta itzultzaile izango ditu parte. Behi behineko kolaboratzaileak ahaztu gabe.

Zertan erabiliko dira zuen ekarpenak

Bildutako dirua webgunearen abiarazteak suposatzen duen gastuetan (domeinuak, hostinga, informatika zerbitzuak, etab.) eta webgunerako eduki onenak sortzeko behar dugun informatika eta ikus-entzunezko tresnerietan erabiliko da.

Krowdfunding honen bitartez eskatzen dugun diru kopurua behar dugun gutxienekoa da. Muga horretatik aurrera jasotako edozein kopuru eskertzekoa izango da, eta proiektuaren kalitatea gora egiteko erabiliko dugu.

Eskatzen dugun diru kopurua gainditzekotan, sari guztiei opari berriren bat gehituko zaie. Diru muga ezberdinak gainditzerakoan sopresa ezberdinak ezagutzera emango ditugu.

Gainera, argi utzi nahi dugu, jasotako dirua ez dela inoiz soldatak ordaintzera bideratuko. Egun, webgunean edukiak sortzen lan egiten duten pertsona guztiek musu-truk egiten dute, irabazirik gabeko proiektu bat delako.

Aurre ikusitako egutegia

2016ko urrian, Zinema Uneak proiektuaren "Blog Beta" edo behin behineko webgunea martxan jarri da. Bertan, hainbat albiste edo kritika aurkitzeaz gain, proiektuaren irudi nortasuna eta crowdfunding honen inguruko hainbat berri aurkitu daitezke. Blog hau ia bi egunean behin eguneratzen da bi helbururekin:

  • Proiektura batu daitezkeen kolaboratzaile/babesleei behin betiko webgunean argitaratuko diren eduki moten aurrerapen bat erakutsi.

  • Zinemaren inguruko informazioa jaso nahi duten pertsonei behin behineko topagune bat eskaini.

Behin betiko webgunea 2016ko abenduaren 15a eta 22a bitartean estreinatuko da.

Sarien bidalketek ondoko egutegia jarraituko dute:

  • E-postaz bidalitako albiste buletinak behin betiko webgunean martxan jartzean bidaltzen hasiko dira.

  • Webgunearekin harremana duten sariak (logotipoak edota banerrak) behin betiko webgunea abiaraztean, edo mezenekin adostutako egutegiaren arabera, burutuko dira.

  • Sariak 2017ko urtarriletik aurrera kudeatuko dira eta produkzio denboren arabera bidaliko dira.

+ Info

Twitter Zinema Uneak
Facebook Zinema Uneak
Behin behineko Bloga

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

0 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

#04 / AMAITU DA! MILA ESKER!

Gaur amaitu da #crowdfunding kanpaina, mila esker parte hartu duzuen guztioi.

Hurrengo orduetan harremanetan jarriko gara zuekin, zuen sariak zehazteko.

Dakizuen bezala, webgunea martxan dago jadanik: http://www.zinemauneak.eus

Goza ezazue!


Hoy ha acabado la campaña de #crowdfunding, muchas gracias a todos los que habéis participado!

En las próximas horas nos pondremos en contacto con vosotros.

Como sabéis, ya podéis disfrutar de la web: http://www.zinemauneak.eus

Gracias!

#03 / Zuekin... Zinema Uneak! Jaio da Euskara eta Zinemaren topagunea

Urtz taldeak bere abesti batean (Maiatzak 10) esaten zuen bezala: Heldu da garaia, herriak kanta dezala! Bai, hemen gaude!

JAIO DA ZINEMA UNEAK!

Jaio da Euskara eta Zinemaren topagunea!

http://www.zinemauneak.eus

Euskara eta Zinema zalea bazara, hau duzu zure tokia. Hemen aurkitu bai duzu zinema eta telesail arrakastatsuenen inguruko informazio guztia: albisteak, kritikak, erreportajeak, fitxa teknikoak, trailerrak, eta abar. Ez da informaziorik faltako, ez dugu ezer kontatu gabe utzi nahi.

Gaur estreinatzen da ZinemaUneak.eus webgunea, eta jaiotze arrakastatsu bat lortzeko edukiz beteta heltzen da. Star Wars unibertsoko azken pelikularekin batera jaiotzen gara eta horregatik Rogue One filmaren inguruko informazio guztia HEMEN aurkituko duzu. Baita asteburu honetan, eta hurrengoetan, estreinatzen diren beste ekoizpenen ingurukoak ere.

Orduan, zer falta zaigu? Zu falta zara. Zu irakurle maitea. Proiektu hau zuk gozatzeko sortu da eta zu zara ahalegin ikaragarri honen helburua.

read more

#02 / Helburua lortu dugu! Eskerrik asko! / ¡Hemos logrado el objetivo! ¡Gracias!

ESKERRIK ASKO!!!!

Zuen laguntza eta babesari esker Zinema Uneak crowdfunding kanpainaren helburu bete dugu. Zuei esker Zinema Uneak martxan jartzeko aurrera pausu bat eman dugu.

Baina kanpaina amaitzeko 20 egun gehiago gelditzen direnez, gure bidaia ez da hemen amaitzen. Helburu berri bat dugu: 3016€.

Mila euro gehiago lortzen baditugu zuek guztiok, gure babesleak zaretenok, sari berri eta berezi bat jasoko duzue. Zuek aukeratutako sariei batuko zaiona.

Sari hori zer den jakin nahi duzu? Lortu ere? Ba lagundu gaitzazu kanpaina zabaltzen eta abisatu lagun eta senide guztiei. Zinema eta Euskara maite duten guztiek parte hartu dezaten.

Eskerrik asko... eta lortu dezagun hurrengo helburua!


¡¡¡MUCHAS GRACIAS!!!

Gracias a vuestra ayuda y vuestras aportaciones hemos logrado cumplir el objetivo de la campaña de crowdfunding de Zinema Uneak. Gracias a vosotros estamos un pasito más de cerca de poner en marcha Zinema Uneak.

read more

#01 / Uauh! Lau egun eta ia 900 euros! / ¡Uauh! ¡Cuatro días y casi 900 euros!

Mila esker danoi! Ezin dugu sinistu! Lehenengo lau egunetan ia helburuaren erdia lortu dugu.

Oso zoriontsu bagaude ere, helmuga oso urrun dago oraindik. Horregatik bigarren mesede bat eskatu behar dizuegu: krowdfunding kanpaina hau zuen lagunen artean zabaltzea. Euskarak Interneten duen mugetako bat apurtzen laguntzeko aukera bikaina da eta 😊

Hasieran esan bezala... Mila esker! Lanean jarraituko dugu ametsa egi bihurtzeko!


¡Mil y una gracias! ¡No nos lo podemos creer! En los cuatro primeros días casi hemos logrado la mitad del objetivo.

Pero aunque estamos muy felices, la meta final esta aun muy lejos.

Por es os tenemos que pedir un segundo favor: ayudadnos difundir esta campaña de crowdfunding. Es una oportunidad excelente para romper una de las fronteras que tiene el Euskera en Internet.

Como hemos dicho al inicio... ¡Muchisimas gracias! ¡Seguiremos trabajando para hacer realidad este sueño!

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy