❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

"Pasaiako Badia" dokumentala

1984ko martxoaren 19an Pasaiako badian jazotako gertaeren inguruko dokumentala.

Oinatzak Produkzioak

A project of

Category

Created in

0
seconds
320
Pledges
10.390€
From 8.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project without receiving any reward:

1984. Polizia Nazionalak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu eta torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin zita bat jartzera behartu du. Pasaiako badiako harkaitzetan hanketatik soka batekin lotuta dute Jimeno. Seinalea egitean iparraldetik datorren zodiaka gerturatu da. Sekulako tiro zaparrada hasi da.

Joseba Merinok azalduko duenez, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura lehen tirokaldian hilko dira. Bera, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu ditu ondoren poliziak. Delas eta Aizpuru harkaitzetan bertan fusilatu dituzte. Gorpuei 113 bala zulo zenbatu dizkie Pako Etxeberria forenseak. Bertsio ofizialak enfrentamendu bat egon dela dio.

2016. Donostiako Auzitegi Probintzialak, hilketa zantzuak daudela aitortu arren, kasua behin betirako artxibatu du. Ezin izan dituztela delituaren egileak identifikatu. Senideek Estrasburgora jotzeko asmoa adierazi dute.

32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du. Dokumental honekin Pasaiako gertaerak gizarteratu eta badian argi izpi bat piztu nahi dugu.

Dokumentala

Pasaiako gertaerak oinarri izango dituen dokumental koral bat izango da. Kazetaritzak berezkoak dituen zehaztasuna eta ikerketa lana eta ikuslearentzat erakargarri egiteko beharrezko estrategia narratiboak uztartuko ditu.

Orain arte, lau hildakoen senideak, Xanti Gonzalez eta Miguel Castels abokatuak, Rosa Jimeno eta Joseba Merino gertaeren testigu zuzenak, tiroketa entzun zuten Pasai Donibaneko testiguak, Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia eta Enrique Villareal "El Drogas" grabatu ditugu besteak beste.

Bildutako dirua zertan erabiliko dugu?

Aurrera begira Pako Etxeberria mediku forensea eta biktimen erreparazioan aditu bat grabatzeko asmoa dugu. Garai hartako Espainiako Gobernuko kideak elkarrizketatzeko saiakera ere egin nahi dugu. Dokumentalaren hainbat atal osatzeko sekuentziak ere grabatzeko ditugu.

Gainera, edizio lanak, itzulpenak egin eta azpitituluak jartzea, diseinu grafikoa, musika, soinu eta irudi posprodukzioa eta hedapen lanak ditugu aurretik.

Orain arte sortutako gastuen zati bati aurre egin eta aurrera begira ditugun erronkak finantzatzeko abiatu dugu crowdfounding kanpaina.

.

2017ko udazkenean estreinatuko dugu dokumentala. Ahalik eta hedapen handiena emango diogu dokumentalari, zinemaldi desberdinetara aurkeztuz nahiz zine aretoetan eta telebistan eskainiz.

Ordainsariak

DVDak eta posterrak dokumentala estreinatu ondoren banatuko ditugu. Otarra eta landetxearen zozketa, berriz, crowdfunding kanpaina amaitutakoan egingo dugu, 2016ko abenduan, alegia.

Nahiago izanez gero, ekarpen ekonomikoa kontu korronte bidez ere egin daiteke (3035 0020 50 0200077356 - Oinatzak Produkzioak).

Lantaldea

Dokumentala Oinatzak Produkzioakeko Yuri Agirre, Erik Aznal eta Xabier Otamendi ari gara garatzen eta grabazio lanetan lagundu digute On Produkzioakeko Iban Toledo kameralariak, Olaia Sanchez soinu teknikaniak eta Izeia Urdanpilleta makilatzaileak.

Info+:

Facebook.com/pasaiakobadia
@pasaiakobadia

Pasaiako Badia komunikabideetan

Info7 irratian elkarrizketa
Uztarria.eus atarian elkarrizketa

Eskerrak:

Ahotsa.info
Arrate Kultur Elkartea

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

2 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Oinatzak Produkzioak

    Oinatzak Produkzioak
    Author

    over 7 years

    Eskerrik asko!

  • Sare Antifaxista

    Sare Antifaxista

    over 7 years

    Kaixo !

    Sare Antifaxista al igual que anteriormente lo hizo con los proyectos: 120 HORAS La tortura contra E.H, Desobedientzia - De la solidaridad al compromiso

    Galdutako Objektuak: El Caso Zabalza, se suma a este con su aportación.

#04 / Pasaiako Segadaren 33. urteurrena da gaur // Hoy se cumplen 33 años de la Emboscada de Pasaia

Gaur 33 urte hil zituen Polizia Nazionalak Dioni Aizpuru, Jose Mari Izura, Pedro Mari Isart eta Rafael Delas Pasaian. Senide eta lagunen kasua argitzeko borrokan jarraitzen dute. Auzitegi Konstituzionalera helegitea aurkeztu berri dute. Estrasburgoraino joateko determinazioa adierazi dute. Bestetik, kasua argitzeko eskatzeko kontzentrazioa deitu dute martxoaren 25rako, larunbata, arratsaldeko 18:30etan Iruñeako Udaletxe Plazan.

Dokumentalari dagokionez, azken grabazioekin gabiltza. Fernando orgambides 1984an El Pais-eko kazetaria zena eta Paco Etxeberria mediku forentse ezaguna elkarrizketatu ditugu azken asteetan, baita beste hainbat sekuentzia grabatu ere. Edizio lanak aurreratuta ditugu, eta dokumentalaren musika eta diseinu grafikoa ere bidean dira. Dena ongi badoa, udazkenerako prest izango dugu dokumentala. Informatuta mantenduko zaituztegu. Ea denon artean Pasaiako Badian argia piztea lortzen dugun.

read more

#03 / Asteburu pasa eta otarra ekologikoa zozketatu ditugu // Hemos realizado los sorteo del agroturismo y la cesta ecológica

Pasa berri diren gabonen bueltan burutu ditugu nekazal etxe batean asteburu pasa eta otarra ekologikoaren zozketak hurrenez hurren 40 eta 80€-ko diru ekarpnea egin zutenen artean. Nekazal etxean asteburu pasa Oscar Sotorentzat izango da eta produktu ekologikoen otarra, berriz, Iñaki Ulibarrirentzat.

Gainontzeko ordainsariak dokumentala estreinatu ondoren, datorren udazkenean, banatuko ditugu.

Ongi izan!


Las pasadas navidades realizamos los sorteos del fin de semana en un agroturismo y la cesta ecológica entre quienes realizaron las aportaciones económicas de 40 y 80€ respectivamente. El fin de semana del agroturismo a sido para Oscar Soto y la cesta con productos ecológicos para Iñaki Ulibarri,

El resto de las recompensas (los DVDs, posters, entradas de cine...) las repartiremos después de que estrenemos el documental, el próximo otoño.

Un saludo!

#02 / La campaña de crowdfunding del documental “Pasaiako Badia” ha finalizado exitosamente

Hacemos una valoración muy positiva de la campaña de crowdfunding, ya que hemos recaudado más de 10.000€ en cuarenta días. En total, más de 300 personas han hecho una aportación económica al proyecto.

En estos cuarenta días hemos recibido solidaridad y apoyo, y nos ha dado más fuerzas para seguir con el proyecto. Además, sentimos todavía más responsabilidad para hacer un buen film y darle la máxima difusión posible. Por otro lado, creemos que la campaña de crowdfunding también ha valido para socializar tanto el documental como los sucesos de Pasajes. Desde estas líneas, queremos dar las gracias a todos los que nos han ayudado haciendo su aportacion económica o difundiendo el proyecto.

Mientras a durado la campaña, hemos puesto exposiciones sobre el documental en Eibar, Azkoitia, Pasai… read more

#01 / Erantzun paregabea izan du “Pasaiako Badia” dokumentalaren crowdfunding kanpainak

Crowdfunding kanpaina amaitu berritan, balorazio positiboa egin beharrean gaude. Izan ere, 10.000€-tik gora bildu ditugu 40 egunean. Guztira, 300 lagun baino gehiagok egin diote ekarpen ekonomikoa proiektuari. Geuk jarritako helburua -8.000€ biltzea- lehenengo lau egunetan gainditu genuen.

Azken 40 egun hauetan elkartasuna eta babesa sentitu ditugu, eta proiektua aurrera eramateko indarra eman digu. Era berean, kalitatezko filme bat egin eta ahalik eta hedapen zabalena emateko ardura ere sentitzen dugu. Bestalde, crowdfunding kanpainak finantzaziorako ez ezik, dokumentala eta Pasaiako kasua bera gizarteratzeko ere balio izan duela uste dugu. Lerrootatik, proiektuari ekarpen ekonomikoa egin diotenei nahiz dokumentala zabaltzen lagundu diguten guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu.

read more

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy