❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Puto Amoak Matematiketan taldearen "Hurrengoan bai" diskoa

PAM rock taldea gara. Gure disko berriak “Hurrengoan bai” du izena eta gure asmoa irailean lan hau digipack CD formatuan kaleratzea da. Laguntza eskatzen dizugu.

PAM rock taldea

A project of

Category

Created in

0
seconds
85
Pledges
1.901€
From 1.550€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project without receiving any reward:

PAM gara

Kaixo! Gure izena PAM da (putoamoakmatematiketan) eta aspaldi ari gara musika jo eta sortzen.

2014an zehar, distantziak distantzia, disko berri bat egiteko kantuak sortzen aritu gara, eta 2015eko otsailetik apirilera Eibarko musika elkartearen Legarreko estudioan grabatu ditugu hamaika kantu berri.

1999an Ermuan taldea martxan jarri genuenetik gure lan guztiak (5 disko) guk argitaratu ditugu. Oraingoan ere hala izatea nahiko genuke eta horregatik zuengana jotzen dugu, urte guzti hauetan eman diguzuen sostengua oraingoan aldez aurretik eskatuz.

Gure disko berriak “Hurrengoan bai” du izena, eta gure asmoa irailean digipack CD formatuan kaleratzea da. Hau izango da azala:

Bi kantu aurreratu ditugu single gisa, "Bi heren" eta "Ezinize najan":

Proiektuari sustengua emateko hainbat aukera dituzu:

Alboko zutabean azaltzen da argi ekarpen bakoitzarekin zer jasoko duzun ordainean.

Gutxienekoa, "Hurrengoan bai" CD berria eta aurkezpen kontzerturako sarrera. Aukeran, bi CD, edo PAMen aurreko CD bat, edo kamisetak...

Adi kamisetei:

Markusek eta Anemona Studioak diseinatutako bi eredu daude. Kamisetaren tallak eta koloreak aurrerago eskatu ahal izango dituzu.

Edozein dela zure aukera, zure ordainsariarekin batera irailak 26an Ermuko Lobiano jauregian egingo dugun kontzerturako sarrera bidaliko dizugu.

Kontzertu berezia izango da gainera: lehen zatian disko berriko kantu guztiak joko ditugu, eta luntx txiki baten ostean, aurreko diskoetako kantuak eta bertsioren bat.

Zertara joango da zure dirua?

Funtsean, dirua CDen fabrikaziorako da. Grabazioa bukatuta dago, baita diseinu-lanak ere. 1550€ko aurrekontu hau 500 CD fabrikatzeko da, digipack formatuan 8 orrialdeko liburuxkarekin. Zati bat kamisetak egiteko, eta beste bat posta gastuetarako ere aurreikusten dugu.

EPEAK

Abuztu hasieran itxiko dugu crowdfunding kanpaina hau eta dena ondo joanez gero irailaren bigarren erdialderako CDak eta kamisetak banatzen ibiliko gara.

Irailaren 26an Lobianoko kontzertura datorrenari eskuan emango diogu eta aste horretan ere bidaliko ditugu posta arruntez besteon paketeak.

Info

PutoAmoakMatematiketan.net
PAM Facebook
PAM Twitter

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

2 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • PAM rock taldea

    PAM rock taldea
    Author

    almost 9 years

    Eskerrik asko, Manuel, lau muxu bueltan zuretzat.

  • Manuel

    Manuel

    almost 9 years

    Oso ona, "txabaleak".

    Ezkongaberik zuen artean?

    Muxu bana.

#01 / Eskerrik asko! Lortu dugu. Lo hemos conseguido.

Benetan mila esker!

Momentu hauetan bildurik gaude iraileko kanpaina prestatzen, CDak, kamisetak, aurkezpen kontzertua... Ongi informatuta izango zaitugu, segi hortxe!

De verdad, ¡muchas gracias!

En estos momentos estamos ya reunidos preparando la campaña de setiembre, los CDs, las camisetas, el concierto-presentación... Te mantendremos bien informad@, ¡sigue ahí!

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy