❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

PIZTIAKen CD BERRIA "U" NUEVO CD

Zuen laguntzari esker Cd berri bat egiteko asmoa dugu. Hau "U" deituko da. Bertan 10-11 abesti berri agertuko dira. 2015eko urtarrilean Urdulizko "Tio Pete" estudioetan grabatuko genuke.

piztiak

A project of

Category

Created in

0
seconds
91
Pledges
2.033€
From 1.500€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project without receiving any reward:

CD BERRIA "U"

Gure zortzigarren diska izango dena "U" deituko da. Bertan 10 edo 11 abesti agertuko dira denak Josu Aranbarri eta Txomin Uriberen musikarekin. Hitzei dagokienez aurretik aipatutako bienak eta Kirmen Uriberenak izango dira.

Urdulizko "Tio Pete" estudioetan grabatuko dugu 2015eko urtarrilaren hasieran. Teknikari bezala Jose Lastra (ezaguna bere grabazioengatik, Zea Mays, Ama say, Split 77,Pi L T, Juan Carlos Perez...) arituko da. Grabaketara aurrerago argituko ditugun gonbidatu batzuk ere etorriko dira.

Nola hirugarren aldia izango den "Tio Pete" estudioetan grabatuko duguna eta Jesus Galan kitarrakolearekin, eta nola aurreko cd-en izenak "argia eta itzala (a.e.i.)" eta "zero (o)" izan ziren, proiektu berriari "U" deitzea erabaki dugu.

Piztiak aspaldiko euskal talde bat gara. 7 diska, poesia emanaldiak, bideoklipak, zuzeneko grabazioa DVDan, dokumentala eta margo erakusketak egin ditugu urteetan zehar. Baita ere Pantxo Bedialauneta sukaldariak gure abestietan oinarritutako platerak egin izan ditu.

Taldea Ondarru, Azkoiti, Azpeiti eta Bilboko kideekin osatua dago. Musikariak Josu Aranbarri, Peio Larrañaga, Jesus Galan eta Txomin Uribe; teknikaria Jose Lastra; bideoartista Josu Eizagirre eta hitzak Kirmen Uribe.

27 urte hauetan Euskal Herriko eta kanpoko bazter askotan aritu gara jotzen.

Diskografia:

PREHISTORIA

TU-K

• EXISTENTZIA (MAKETA 1987)
• BELTZA (MAKETA 1989)

HISTORIA

PIZTIAK

• HUTS NAZAZU (MINILP –Elkar 1991)
• EZ NAIZ EZER (SINGLE –Elkar 1991)
• HASI ORDUKO (LP/CD –Elkar 1992)

• ARGIA ETA ITZALA (CD –Gaztelupeko Hotsak 1998)
• ZERO (CD –Gaztelupeko Hotsak 1999)
• EURIAREN ZAIN (CD/DVD –Gaztelupeko Hotsak 2005)

• GABEKO KALAPITXIXAK (CD -Buztenbaltza 2009)

ZUEN DIRUA ZERTARAKO?

Zuen ekarpena grabazio estudioaren zati bat ordaintzeko erabiliko dugu. Guk estudio eta teknikaria ordaintzeko geratuko den zatia, edizioa, zabaltzea, materialea, eta beti sortzen diren bestelako gastoak hartuko ditugu gure gain.

SARIAK

Sariak gustokoak izango direlakoan era askotakoak jarri ditugu. Berezitasun bezala Josu Aranbarrik "gabeko kalapitxixak"-en erakusketetarako egin zituen margolanak agertzen dira. Denetarik ipintzen saiatu gara.

EGUTEGIA

Grabazioa 2.015eko urtarrilaren hasieran egingo dugu. Gero nahasketak eta bukatzeko edizioa. Martxorako "U" cd berria kalean egotea aurreikusten dugu baina beharabada otsailean egina da.

Cd-ak edizioa bukatzerakoan poztaz bidaliko ditugu, martxoa aldera. Bilbo, Azpeitia edo Ondarruko leku batean hartzeko aukera ere egongo da.

+ Informazio gehiago

web-a
bideoak
myspace
faceboock
blog
twitter
rebernation

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

1 comment

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Ketdn

    Ketdn

    about 9 years

    Felicidades por la consecución de vuestro objetivo. Animo en vuestro camino hacia el siguiente. Cuenta con mi modesto apoyo para ese momento, desde Cartagena.

#16 / EDIZIO BERRIA

Datorren astean "u" diskaren edizio berria aterako da "bonus track" batekin. "Bixitxi marabilli re" Marabilli Sormen Festibalerako egindako bertsioarekin. Bertan Gorka Urbizuk, Pettik, Garik, Aiora Rentariak eta Nerea Sanchezek parte hartu zuten.

Zuen laguntzari esker "u" diska aurrera doa.

Eskerrik asko benetan

#14 / "bixitxi marabilli re" Marabilli All stars

MARABILLI SORMEN FESTIBALEKO KANTA

Piztiak taldeak egin du Marabilli Sormen Festibaleko kanta ofiziala. “Bixitxi marabilli re” talde ondarrutarrak U diskan argitaratutako izen bereko kantaren bertsioa da eta parte hartzen dute Garik, Zea Mayseko Aiora Renteriak, Pettik, Berri Txarrakeko Gorka Urbizuk eta Ondarroako Keike taldeko Nerea Sanchezek, Piztiakeko taldekideez gain.

Marabilli Sormen Festibala aurtengo urriaren 1etik 4ra ospatuko da Ondarroan eta asteon iragarriko dira izenik nabarmenenak eta sarrerak sagai jarriko www.marabilli.re weborrian

http://piztiak.bandcamp.com/track/bixitxi-marabilli-re-marabilli-all-stars

eskerrik asko

Piztiak

#11 / aitorpena

Iepa lagunak,

Aitorpenean "mezenaz" bezela emandako dirua kenkari bezela erabili daitekela uste dugu.

ondo segi eta eskerrik asko

#10 / HASIKO GARA GURE LANA AURKEZTEN/ EMPEZAMOS CON LAS PRESENTACIONES

PIZTIAK TALDEAREN "U" DISKA BERRIAREN AURKEZPEN DATA BATZUK:

PRESENTACIONES DEL NUEVO DISCO DE PIZTIAK "U":

APIRILAK 25 ABRIL: BILBO -LORALDIA FESTIBALA, CAMPOS KUPULA 20:00 +Lurra +22m2

http://loraldia.eus/badok-geroa-kontzertua-22m2-lurra-piztiak/

MAIATZAK 1 MAYO: ALEGI -GAZTETXEA, 22:30 +Desordutan

https://bibalabirjen.wordpress.com/

MAIATZAK 23 MAYO: IRURITA -JAUREGIARTE TABERNA KULTURALA, 21:00
http://www.jauregiarte.com/

EKAINAK 5 JUNIO: ONDARROA -BEIKOZINI, 22:30 +Balerdi Balerdi
http://beikozini.jimdo.com/

EKAINAK 20 JUNIO: URRETXU -KALEGORRIAN MUSIKA ZIKLOA, SANTA BARBARA ATERPETXEA, 20:00
+Hi exekutibo +Perlak

web: http://piztiakrock.wix.com/piztiak

Eskerrik asko

Piztiak

Txomin Uribe 635703424

#09 / Piztiak bueltan da ‘u’ diskoarekin(BADOK)

Piztiak bueltan da ‘u’ diskoarekin

Piztiak bueltan da ‘u’ diskoarekin

Piztiak taldeak prest du lan berria. u izenburua du eta datozen asteetan argiratuko du Ondarroako taldeak bere zigiluarekin (Buztenbaltza). 16 urteren ondoren laukote formatua berreskuratu du Piztiak-ek, Jesus Galan gitarrista taldera itzuli baita. Diskoaren finantzazioan laguntzeko taldeak zabaldutako crowdfunding kanpainan ekarpen ekonomikoa egin zuten lagunek izango dute, deskargaren bidez, diskoa entzuteko lehen aukera datozen egunetan, baina aurrerapen gisa, “Ametsik ederrena” lehen singlea entzun ahal izango duzu datorren asteazkenetik aurrera Badok atarian.

PIztiak

Pello Larrañaga, Jesus Galan, Josu Aranbarri eta Txomon Uribe, Piztiak 2015.

Argia eta itzala (Gaztelupeko Hotsak, 1998) eta Zero (Gaztelupeko Hotsak, 1999) grabatu zituen lan talde berberak… read more

#07 / ESKERRIK ASKO / MUCHAS GRACIAS

Aupa, lortu dugu denon artean, zuen laguntzarekin. Mila esker.

Grabaketa fasea ere amaitu da. Orain nahasketak falta. Laster barri gehiago, baina bitartean beste bideo esklisiba bat...Txomin dana emonda bajo solo baten gainean!!

Ondo izan

Lo hemos conseguido con vuestra ayuda. Muchas gracias.

La fase de grabacion tambien ha terminado. Ahora faltan las mezclas. Seguiremos informando.

Mientras tanto otro video en exclusiva: Txomin dandolo tó sobre un solo de bajo!

A disfrutar

#03 / ESTUDIOAN/EN EL ESTUDIO

Primizian gure mezenasentzat estudioko argazki hau. Urtzi Leek ataratakoa.

En primicia para nuestros mecenas esta foto de la grabacion en el estudio, por Urtzi Lee.

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy