Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

EGUBERRI UMAMA - Basque Christmas Songs

*Umama!!* eta *Umama2* CD-en ondoren, Juantxo Zeberioren hirugarrena da bide honetan. Lan berri honetarako, txikitatik etxean eta kalean entzun eta abestu ditudan **gabon kantak** hartu ditut lehengai gisa, eta abesbatza eta jazz laukotearekin grabatuko ditugu espreski egindako moldaketekin

Juantxo Zeberio Etxetxipia

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

0
segundoak
92
Ekarpenak
6.090€
6.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi English eta Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

ZER DA

EGUBERRI UMAMA - Basque Christmas Songs

Juantxo Zeberio Etxetxipia; Sustraien Ahotsa: choir; Gonzalo Tejada: bass, Mikel Andueza: sax, Hasier Oleaga: drum

2003an Umama!! (Elkar) eta 2007an Umama2 (Bonberenea Ekintzak) CD-ak kaleratu ondoren, segida horretan hirugarrena izango dena da hemen aurkezten dizugun hau.

Batzuek dagoeneko ezagunak izango dituzue bi CD hauek, baina izen hau lehen aldiz oraintxe entzun duzuenontzat, zer da Umama proiektua?

Juantxo Zeberio Etxetxipia pianista eta konpositoreak abesbatza eta jazz laukotea (saxoa, pianoa, bateria eta kontrabaxua) uztartuz sorturiko hirugarren lana da.

Artze poetak dio: Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko iturri zaharretik eta guk ere sustraietara jo dugu berriz ere, zerbait berria, berezia eskeintzeko asmoz.

Eguberri Umama - Basque Christmas Songs izeneko lan berri honetarako, txiki-txikitatik etxean eta kalean entzun eta abestu ditudan gabon kantak hartu ditut lehengai gisa.

Oraindik ere, urtea joan urtea etorri, abenduaren 24ero, eguzki nahiz euri, hotz edo elur, Tolosaldean baserriz-baserri familia eta lagunekin abesten ditudan gabon kantuetatik kuttunenak hartu, moldaketak egin eta neronek entzun nahiko nituzkeen moduan grabatzea eta zuzeneko emanaldiak eskaintzea izan da asmoa.

Grabaketa hori egin eta CD-a kaleratu ahal izateko baina, zuen laguntza ezinbestekoa dugu oraingoan. Jakin badakigu Umama proiektuak jarraitzaile eta zale ugari dituela inguruan, eta zuen babes eta laguntza eskatzera gatoz proiektu honen parte izan zaitezten bere finantziaketan lagunduz.

ZERTARAKO ERABILIKO DUTUGU HEMEN ESKATUTAKO 6.000€ak

  • Elkar Estudioaren alokairua: CDa grabatu, nahastu eta masterizatzeko.

  • Soinu teknikarien soldatak ordaindu.

  • Musikariak ahal den neurrian ordaindu (lortzen dugun diruaren arabera)

  • 1000 CDren kopia fisikoak egin.

  • CDaren diseinua (azala, maketazioa...)

  • Sariak emateko beharko dugun dirua.

  • Verkamik hartzen duen %5a.

Esan behar dugu,eskatutakoarekin noski ez da helduko grabazioa eta musikariak behar bezala ordaintzeko, beraz, saiatuko gara beste finatziabide batzuk ere ikertzen (publikoak , Tolosa & Co...).

EGUTEGIA:

  • Konposaketa lanak azken urtean egin ditut eta amaituak daude ia (inolako finaniaziorik gabe, hau da, musutruk)

  • 2013ko ekainaren 16an izan dugu lehen lan saioa abesbatzarekin, eta uztailean zehar jarraituko dugu kantuak abesbatzarekin prestatzen.

  • Irailean gainontzeko musikariekin elkartu eta kantuei azken ukituak emango dizkiegu.

  • Urria amaieran grabatuko dugu Elkar estudioetan Jean Phocas eta Víctor Sánchez soinu teknikariekin eta Aurelio Martínezen laguntzarekin (Transforma Audio)

  • Eta azkenik, Eguberri aurretik CD-a kalean izatea nahiko genuke, azaroa-abenduan kontzertuak eskeintzeko.

Beraz, sariak azarotik aurrera banatuko ditugu (CD-as eskuartean dugunean)

ETA EDUKI ALDETIK, ZER AURKITUKO DUZUE CD BERRI HONETAN?

Oraindik errepertorioa guztiz itxia ez badago ere, dagoeneko ondorengo kantuen moldaketak eta partiturak bukatuak eta beraz, martxan daude :

1.Ator-Ator (Herrikoia)

2.Noel-Noel (Herrikoia)

3.Mesias Sarritan (Ercilla)

4.Oi Betleem (Herrikoia)

5.Santus (I.Mokoroa)

6.Elurra mara-mara (Serge Jarof)

7.Izar baten gainean (Juantxo Zeberio/Karlos Linazasoro)

8.Orbelak airez-aire (Herrikoia)

9.Aleluya (I. Mokoroa)

10.Izar txuri txuri bat (E. Mokoroa)

NORENGAN PENTSATU DUGU FINANTZAKETA ETA PARTE HARTZE MODU HAU MARTXAN JARTZERAKOAN?

Badakigu badagoela Umama CD-ak gustoko izan dituen hainbat jende, eta iruditzen zaigu zuotariko askok gogo onez parte hartu nahi izango duzuela hirugarren CD honen finantzaketan, are gehiago, jakinik diru nahikorik lortu ezean, jada egina dagoen lana (konposaketa eta moldaketak) kaxoi batean gordeta kaleratu ezinik geratuko zaigula.

Izan daiteke baita ere, abesbatza musika edo/eta jazz musika maite duzula. Edo baita ere bertan parte hartzen duen musikariren baten musika gogoko duzula (Hasier Oleaga, Gonzalo Tejada, Mikel Andueza, Juantxo Zeberio Etxetxipia, Et incarnatus Orkestra...).

Izan daiteke baita ere etorkizunean Eguberri Umama CD-a etxean eduki nahi izango duzula pentsatzen duzulako. Euskal gabon kantak maite dituzulako edota besterik gabe sorkuntza prozesu honetan parte aktibo eta sustatzaile izan nahi duzulako, sinesten duzulako herritar bezala gai garela interesgarri jotzen ditugun ekimenak gure kasa martxan jartzeko inoren zain ibili behar gabe.

Zu horietako bat baldin bazara, hementxe duzu hori egiteko aukera, eta zorionekoak gu!

HEMEN DUZUE PROIEKTU HONETAN MODU BATERA EDO BESTERA SARTUTA DAGOEN JENDEAREN ZERRENDA ETA BAITA BAKOITZAREN IBILBIDEAREN ZERTZELADA BATZUK ERE

  • Gonzalo Tejada kontrabaxuan:
    Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasle (Musikene), Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Iñaki Salvador Trio, hainbat sari jasoak azken urteotan musikari nahiz konpositore bezala...

  • Hasier Oleaga baterian:
    Ruper Ordorika, Iñaki Salvador Noneto, Mikel Laboa, Cantus Caterva...

  • Mikel Andueza saxoetan:
    Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasle (Musikene), Miguel Ríos Big Band, Manhattan Transfer, Tete Montoliú, Bebo Valdés, Pedro Iturralde, Jorge Pardo...

  • Juantxo Zeberio Etxetxipia pianoa, konposaketak eta zuzendaritza:

Imanol, Maddi Oihenart, Benito Lertxundi...

  • Sustraien Ahotsa abesbatza:

Migel Zeberio zuzendariak 2001 ean sortutako ahots proiektua. Euskal Herriko hainbat abesbatzetako abeslariz osatua.

  • Migel Zeberio: Hamaika abesbatzetako zuzendari izana, Et Incarnatus Orkestraren zuzendari bezala 40tik gora grabaketetan parte hartutakoa (Juanma Bajo Ulloaren Frágil filmaren soinu banda, La Buena Vida, Mikel Erentxun, Manuel Gomez Pereiraren Reinas filmaren soinu banda, Benito Lertxundi...)

Kolaborazioak:

  • Et incarnatus Orkestrak kantu batean hartuko du parte.

  • Xabier Zeberio: Biolina

  • Azala: Iñaki Epelde

  • Oraindik erabakitzeke dauden lagun gehiago ere izango ditugu.

  • Soinu Teknikari lanetan: Jean Phocas eta Víctor Sánchez, Aurelio Martínez (Transforma Audio).

  • Diseinua: Juan Urretabizkaia eta Iker Alkorta (Chroma Branding)

Guztion artean lortuko dugu!!

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

0 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika