Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

PRO-TEJIÉNDONOS, emakumeen proiektu kolektiboa.

BABESLEAK ipuin ilustratuari ekarpena eginez, arriskuan dauden emakume defendatzaileak babestuko dituzu.

MÁS MUJERES

Nork sortutako proiektua

Non sortua

0
segundoak
341
Ekarpenak
9.390€
3.750€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

NOR GARA

PRO-TEJIÉNDONOS emakumeen proiektu kolektiboa da. Abya Yalako (Erdialdeko Amerika) lurraldeetan natura eta bizimodua babesteagatik kriminalizazioa eta jazarpena jasaten duten emakume defendatzaileen eta euskal emakumeen istorioak ehuntzen joan den adiskidetasun eta miresmen sarea da.

HELBURUAK

BABESLEAK ipuin ilustratua argitaratzea. Beraien lurraldeak espoliatzen dituzten interes ekonomiko transnazionalen mehatxupean bizi diren emakumeak ikusarazteko eta haien aurka egiteagatik erail dituztenen oroimena ohoratzeko.

Babesten dutenak, bizitza erdian jartzen dutenak BABESTEA, bizirik, osasuntsu eta aske egoten lagunduko dien nazioarteko segurtasun- eta kontzientzia kolektiboko- sare bat ehunduz. Beren lurraldeetan harmonian bizitzeko eta, nahi izanez gero, bakarrik mugitzeko aukera eman diezaieten.

IPUINAREN DESKRIPZIOA

BABESLEAK adin guztientzako ipuina da, helduentzako, nerabeentzako eta haurrentzako egokia, naturaren balioa eta babesteko dugun erantzukizuna gogorarazten diguna.

Egia esan, ipuin bat baino askoz gehiago da. Adimenak eraldatzeko eta bihotzak sentsibilizatzeko tresna bat da, eta horren bidez jende gehiago inplikatu nahi dugu amesten dugun beste mundu posible hori eraikitzen, non emakumeak eta herriak askeak izango garen eta gure bizitzak sostengatzen dituen natura zainduko dugun.

BABESLEAK ipuinak 40 orrialde izango ditu, Haizea Murgiak aukeratutako hitz zehatz eta politekin eta Andrea Condek sortutako 15 ilustrazio zoragarrirekin, babestuz gu ehundu ehotutako istorio hau kontatzeko.

VALIENTAS bildumako lehen ipuina da, beren bizitzak, autonomia eta eskubideak defendatzen dituzten eta mundu bizigarriago batekin amets egiten duten emakume garaikideen kolektiboen borrokak eta ekimenak ikusarazteko sortua.

Bi hizkuntzatan argitaratuko da, gaztelaniaren eta euskararen artean aukeratzeko.

ZERTARA BIDERATUKO DITUGU ZUEN EKARPENAK

Zure ekarpenak emakume defendatzaileei laguntza ekonomikoa ematea ahalbidetuko liguke. Bizitza babesteko, beraien lurraldeetatik burua ihes egitera behartuak izan direnak, gehien maite dutena atzean utzita, eta beraien egoera hobetzen ari den bitartean duintasunez eusteko beharrezko baliabiderik ez duten emakumeak.

Hori dela eta, lortu beharreko gutxieneko zenbatekoa ipuina egia bihurtzeko eta argitaratzeko kostuetara bideratuko da. Hala ere, kopuru hori gainditu nahi dugu, emakume defendatzaileen beharrei ahalik eta denbora luzeenean lagundu ahal izateko.

MÁS MUJERES elkarteak bultzatutako proiektu honi esker egin ahal izango dugu. Lagun iezaguzu ahalik eta emakume defendatzaile gehienei laguntzen!

ZE EMAKUMERI LAGUNDU NAHI DIOGU

Abya Yala eskualdeko (Erdialdeko Amerika) emakumeak, euren lurraldeetan erauzte-proiektuei aurka egiteagatik jazartzen zaizkienak eta euren bizitzak salbatzeko bertan behera uztera behartuta daudenak. Egoera hau bereziki larria da Kolonbian, Brasilen, Mexikon, Hondurasen, Guatemalan, Venezuelan eta Nikaraguan.

Munduko populazioaren % 5 baino ez bada ere, herri indigenak dira erasotuenak, eta, hala ere, gure planetako biodibertsitatearen zatirik handiena babesten dutenak dira. Hain zuzen ere, beren bizimodu iraunkor eta naturarekiko harmonikoak munduan nagusi den kontsumo-erritmoak eskatzen dituen baliabideen premia gero eta handiagoei aurre egin behar dietelako.

2017 eta 2018 urteetan zehar, 65 defendatzaile hil zituzten, 27k erailketa saiakerak jasan zituzten Erdialdeko Amerikan eta 3.305ek erasoak jasan zituzten, gehienak behin eta berriz (Iniciativa Mesoamericana de Defensorasen txostena). Kezkagarria da datu horiek aurreko biurtekoa bikoiztea.

Lurrerako eta ingurumen osasuntsurako eskubidea defendatzen duten emakumeek mehatxu espezifikoei aurre egin behar diete, gizonek aurre egin beharrekoez gain.

Difamazio-kanpainak emakume defendatzaileen bizitza pribatuan zentratzen dira, eduki sexista edo sexual esplizituarekin. Sexu-indarkeria, normalean salatzen ez dena, defendatzaileak isilarazteko taktika gisa ere erabiltzen da. Lidergo-postuetan dauden emakumeak estigmatizatu egiten dira, ohiko genero-rolen aurka daudelako.

Jazarpen hori ez da amaitu konfinamenduarekin eta pandemiarekin. Eskualdeko 10 emakume defendatzaile hil dituzte aurten, eta askok mehatxatuta eta jazarrita jarraitzen dute. Gutxi gorabehera erdiek ez dute baliabide nahikorik beren oinarrizko beharrak edo.

NOLA SORTZEN DA EKIMENA

Zur-enpresen aurkako borrokari lotutako hainbat hilketa-saiakeraren ondoren ihes egin behar izan ostean, Lolita Chávez maia k'iche' defendatzaile guatemalarra 2017ko eta 2018ko hilabete batzuetan zehar Europan babestuta egon zen.

Hemen zegoela Estatu osoko erakunde eta mugimendu sozialekin sare zabal bat ehundu zuen, eta Eusko Jaurlaritzak ematen duen Giza Eskubideen Ellacuría saria jaso zuen baita.

Halaber, antzeko bidegabekeriak jasaten dituzten emakumeen borrokak babesten jarraitu nahi dugun emakume-talde batekin laguntasun estua sortu zuen.

Horretarako, BABESLEAK ipuina lehen urrats gisa asmatzea bururatu zitzaigun.

SARETUTAKO EMAKUMEAK ondokoak gara:

IDEOLOGOAK (eta endredatzaileak)

Cris (Cristina Alba) - Ameslaria eta feminista, irribarre handikoa eta metxa motzekoa. Batez ere, bizizalea, munduan zehar izandako bizitza guztiez gozatu dudalako. Batik bat, Abya Yalako txokoetan. Emakume eta herri indigenen borrokak aurkitzeak bulkatu ninduen. Hauek bultzatzen jarraitzen dut, ikasten eta ipuin honen moduko proiektuekin gogoberotzen jarraituz.

Yoli (Yolanda Barco) - Feminista suhartsua. Nire bidea emakumeak eta beste hainbat kolektibo zapaldu egiten gaituen sistema heteropatriarkal eta kapitalista aldatzera bideratuta egon da beti. Hainbat kulturatako emakumeekin izan ditudan bizipenek eta izan dituzten borrokek nire ahalduntzea eragin dute.

Lolita (Aura Lolita Chávez) - Defendatzailea eta maia k'iche' feminista komunitarioa. Kosmogonia eta lurraldearekiko eta naturarekiko lotura noan lekura eramaten dut. Aldarrikapenez, ametsez eta barrez kutsatzen ditut babesten ditudan pertsona eta mugimendu guztiak.

IPUINLARIA (eta ahoberoa):

Haizea Murgia (Malabarizia) - Aktibista feminista, klown, antzerki, inprobisazio, performance eta poesiaren artean bizi naiz, eta, beraz, nire unibertsoa orainaz, emozioz eta gardentasunez bustitzen da. Uzten didaten lekuan prestatzen, antzezten, errezitatzen eta zarata ateratzen jarraitzen dut.

ITZULTZAILEA (eta euskaltzalea):

Lore (Lorea Undagoitia) - Feminista euskalduna eta munduan ibiltzailea. Nire une libreetan pailazoa. Beste mundu bat posible izan dadin amesten eta jarduten dut. Hezkuntzaren bidez iraultza datorrela uste dudan pertsonetakoa naiz. Mendia eta bere gordelekuak maite ditut. Bidegabekeriengatik borrokatzen naiz irribarrea galdu gabe.

ILUSTRATZAILEA (eta ilustratua):

Andrea Conde - Eguneko diseinatzaile grafikoa, gaueko ilustratzailea. Istorioak eta bidaiak maite ditut, azkenean ia gauza bera dira. Jendartea hobetu ahal izatearen kontzeptuaren defendatzailea naiz, ikusmintzairaren bidez mundu guztiak eskuragarri izan dezakeen sorkuntzak eginez.

KOMUNIKATZAILEA (eta berritsua):

Vir (Virginia Enebral) - Kasualitatez arkitektoa eta kausalitatez kazetaria. Kuxkuxera, konformagaitza eta marmartia — ipurterrea, hara —, munduak imajinatzen ditut egungotik jaitsi beharrik ez izateko. Feminista konbentzitua, motxilan borrokarako eta aldarrikapenerako gogoa daramat. Mundua hitzekin edo irudiekin berraurkitzea gustatzen zait, baina beti elkarrizketa on batekin.

Ezinezkoa beraien laguntza estimaezina (eta estimatua) gabe: Idily Mérida eta Amaia Iguaran.

AURREIKUSITAKO EGUTEGIA

Gaur egun, BABESLEAK egokitzapen- eta ilustrazio-prozesuan dago. Otsailaren erdialdean maketatuta eta inprentarako prest izango dugu. Eta martxoaren 8a aldera emango dizkizuegu aukeratutako produktuak.

GABONETAN, ELKARKIDETASUNA: OPARITU DUINTASUNA

Gabonetan edo urtebetetzean norbaitek BABESLEAK ipuinagatik TXARTEL bat jasotzea nahi baduzu, eska iezaguzu zure TXARTELA gure [email protected] helbidean, e-mailez edo postaz bidaltzea nahiago duzun adieraziz eta hartzailearen helbidea emanez.

Berehala Olentzerori, Mari Domingiri edo zure konfiantzako Errege Magoari azalduko diogu, martxoan liburua jasoko duzun prozesuari hasiera emateko. Gogoratu zein hizkuntzatan nahi duzun zure liburua(k) adieraztea; euskararen eta gaztelaniaren artean aukeratuz.

+ INFO

Ohiko galderak

  • Nire ekarpena egitean, ez didate bidalketa egiteko nire datuak eskatu, ezta hizkuntza lehenesteko ere. Nola lortuko dut nire saria?

    Kanpaina amaitu arte ez ditugu zuen datuak izango; beraz, ezin diogu mezenas bakoitzari eskaera iritsi dela edota BABESLEAK ipuin ilustratu zoragarri hau jasoko duzuela (edota maite duzuen pertsonek jasoko dutela) baieztatu.

    Helburua lortzean, zuen oparia bidaltzeko behar dugun informazio guztia eskatuko dizuegu. Halere, ekarpena egin bezain laster hizkuntza zehaztu nahi baduzue edota opari-txartela eskatu nahi badiguzue, gure postara idatz diezaigukezue: [email protected]. Konturatu baino lehen, proiektu-zati hau jasoko duzue, gure babesa saretzen jarraitzeko.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

17 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Haizea Malabaricia

    Haizea Malabaricia

    más de 3 años

    Aúpa neskak!!!

  • NonaUmbert

    NonaUmbert

    más de 3 años

    Hola!, no he sabido decir que queria versión en castellano. Tambien me gustaria ponerme en contacto con vosotras. gràcias!

  • Teresa Andreu

    Teresa Andreu

    más de 3 años

    un bon projecte

  • Matilde Perera

    Matilde Perera

    más de 3 años

    A conseguir este sueño colectivo¡¡¡¡¡¡

  • Oihana Urraza

    Oihana Urraza

    más de 3 años

    Aurrera!! El futuro tiene que ser femenino también o no será..

  • Maitane

    Maitane

    más de 3 años

    Lur barik, arnasik ez!Borroka da bide bakarra!

  • MAITE GALARZA

    MAITE GALARZA

    más de 3 años

    Zorte on!

  • MÁS MUJERES

    MÁS MUJERES
    Egilea

    más de 3 años

    Muchas gracias por formar parte de este sueño colectivo, que estáis haciendo realidad junto a nosotras! Nos emociona sentirnos tan acompañadas de todas las personas que estáis tan cerca o tan lejos! Seguimos!

  • Marta Riera

    Marta Riera

    más de 3 años

    Espero que podem protegir-nos entre nosaltres i protegir la nostra estimada Mare Terra

  • amaracuenca

    amaracuenca

    más de 3 años

    Mucha suerte con este significativo proyecto que hacen y gracias por la maravillosa herramienta educativa que sera el libro, en mi caso para mis hijos y tambien para mis alumnos. Buenos deseos desde Hawaii!

Eguneratze guztietara itzuli

#04 / Sigamos soñando: ¡¡¡NUEVAS METAS!!! - Amets egiten jarrai dezagun: HELBURU BERRIAK!!!

Quedan 8 días y estamos cerca de alcanzar los 9.000€. Si llegamos a esa cifra, a quienes habéis adquirido el cuento PROTECTORAS en versión impresa os enviaremos un detalle llegado directamente de Guatemala: ¡una muñequita quitapenas!

8 egun falta dira eta 9.000 € lortzear gaude. Kopuru horretara iristen bagara, inprimatutako bertsioan ‘BABESLEAK’ ipuina eskuratu duzuenoi Guatemalatik zuzenean heldutako xehetasun bat bidaliko dizuegu: ‘quitapenas’ panpinatxo bat!

Muñecas
Muñecas 'quitapenas'

Además, nos habéis enseñado a soñar, así que, aunque sabemos que está difícil, si llegamos a 10.000€, incluiremos una sorpresa muy especial en la publicación. Estamos ya trabajando en el cuento y estamos taaaan orgullosas. Os va a encantar.

Gainera, amets egiten irakatsi diguzue; beraz, zaila dela jakin badakigun arren, 10.000€ lortzen baditugu, opari berezi bat sartuko dugu argitalpenean. Ipuina lantzen ari gara buru-belarri eta oooooso harro gaude. Izugarri gustatuko zaizue.

Iruzkin 1

Sarrera honetan iruzkina egiteko Saioa hasi edo Izena eman.

  • itxaso

    itxaso

    más de 3 años

    Zein proiektu ederra martxan ipini dozuena!!! Oparia liburua irakurri ahalnizatea izango da!! Benetan, eskertuta 😁

#05 / Tercera meta CONSEGUIDA!!! Hirugarren helburua, LORTUTA!!! A seguir soñando. Amesten jarraitu nahi dugu.

Hemos alcanzado los 9.000€!!!!! Yujuuuuu!!!! Estamos tan felices que no podemos evitar escribir para daros las gracias. 3 veces, ¡claro! Mila esker, gràcies, maltiox!

Dagoeneko 9.000€ lortu ditugu!!!! Gora!!!! Izugarri zoriontsuak gara; ondorioz, ezin dugu eskerrak emateko ez idatzi. Eta hiru aldiz, jakina! Gracias, gràcies, maltiox!

El cuento va tomando forma y estamos supermegailusionadas. Es taaaaaan bonito…

Pixkanaka-pixkanaka ipuinari itxura ematen ari diogu eta egundoko poza darigu. Hain da polita…

Borrador de ilustración
Borrador de ilustración

Y como nos encanta celebrar y recelebrar, os recordamos que, aunque es realmente difícil, si llegamos a 10.000€ (y quizá con menos también, para qué engañarnos jajajaja), incluiremos una sorpresa muy especial en la publicación.

Eta behin eta berriro ospatzea gustatzen zaigunez, zaila dela jakin badakigun arren, 10.000€ lortzen baditugu (eta beharbada, gutxiago eskuratzen badugu ere kar kar kar), argitalpenean opari berezi bat sartuko dugulagehiago irakurri

#04 / Sigamos soñando: ¡¡¡NUEVAS METAS!!! - Amets egiten jarrai dezagun: HELBURU BERRIAK!!!

Quedan 8 días y estamos cerca de alcanzar los 9.000€. Si llegamos a esa cifra, a quienes habéis adquirido el cuento PROTECTORAS en versión impresa os enviaremos un detalle llegado directamente de Guatemala: ¡una muñequita quitapenas!

8 egun falta dira eta 9.000 € lortzear gaude. Kopuru horretara iristen bagara, inprimatutako bertsioan ‘BABESLEAK’ ipuina eskuratu duzuenoi Guatemalatik zuzenean heldutako xehetasun bat bidaliko dizuegu: ‘quitapenas’ panpinatxo bat!

Muñecas
Muñecas 'quitapenas'

Además, nos habéis enseñado a soñar, así que, aunque sabemos que está difícil, si llegamos a 10.000€, incluiremos una sorpresa muy especial en la publicación. Estamos ya trabajando en el cuento y estamos taaaan orgullosas. Os va a encantar.

Gainera, amets egiten irakatsi diguzue; beraz, zaila dela jakin badakigun arren, gehiago irakurri

#03 / SEGUNDA META ALCANZADA: EDITAREMOS 50 EJEMPLARES EN K'ICHE - BIGARREN HELBURUA LORTUTA: 50 ALE K'ICHE HIZKUNTZAN ARGITARATUKO DITUGU

Maltiox oxib'mul, ruk juntir le Uk'ux, che le winaq xi ya uchuq'ab', che le chaq rech le ajtzib' rech le ajnoj ruk ajwub'. Útzil ko pe I k'azlemal.

No os preocupéis que no os habéis equivocado al elegir el idioma ni se ha vuelto loco vuestro ordenador. El mensaje está escrito en k'iche, lengua en la que editaremos medio centenar de ejemplares gracias a vuestras aportaciones. Porque ¡¡¡ya hemos llegado a 7.500!!!

Y os decíamos que...

Gracias 3 veces y de todo corazón a todas las personas que han apoyado el cuento PROTECTORAS y el proyecto que hay detrás. Que sus vidas tengan buen vivir.

                           ________________

Ez kezkatu, ez zarete okertu hizkuntza aukeratzean ezta zure ordenagailua erotu egin ere. Mezua k'iche hizkuntzan idatzita dago, zuen ekarpenei esker ¡¡¡7.500 euro lortu ditugulako!!!; ondorioz, hizkuntza horretan berrogeita hamar bat ale argitaratuko ditugu.

Eta esaten genizuena zera da...

gehiago irakurri

#02 / BABESLEAK IPUINA ERREALITATE BIHURTUKO DA!!! ETA HORREZ GAIN...

Orain arte jasotako babes guztia hunkitu eta bultzatu egiten gaitu, gure itxaropenak gainditu baititu. Astebetean ipuina errealitate bihurtzea lortu genuen, eta orain 6.500 €-ra iritsi gara. Hortaz, ilusio handiz kontatzen dizuegu inprimatutako bertsioan BABESLEAK ipuina eskuratu duzuenoi orri-markatzaile bat bidaliko dizuegula opari gisa.

BABESLEAK orri-markatzailea opari gisa
BABESLEAK orri-markatzailea opari gisa

Gainera, proiektuari ekarpena egin diozuen guztioi esker, hasieran ezarri genuen gutxieneko helburua bikoiztear gaude. Horregatik helburu berri bat erabaki dugu!

7.500 €-ra iritsiko bagina, ipuinaren 50 ale k'iche' maia hizkuntzara itzuliko genituzke. Gure lagun Lolita Chávezen eta arriskuan dauden beste defendatzaile askoren jatorrizko herrialdea den Guatemalan hitz egiten diren 22 hizkuntza maien artean, hiztun gehien dituena hori da-eta. Ale horiek beren lurraldea babesten duten komunitateetako funtsezko erakundeei eta emakumeei oparituko genizkieke.

¡Gracias tres veces! Eskerrik asko! Maltiox!

#01 / EL CUENTO PROTECTORAS SE HARÁ ¡¡¡REALIDAD!!! Y ADEMÁS....

Nos emociona e impulsa todo el apoyo recibido hasta ahora que ha superado nuestras expectativas. Logramos hacer realidad el cuento en apenas una semana y ahora hemos alcanzado los 6.500€. Así que os contamos con mucha ilusión que a quienes habéis adquirido el cuento PROTECTORAS en versión impresa os enviaremos un marcapáginas de regalo.

Marcapáginas PROTECTORAS de regalo
Marcapáginas PROTECTORAS de regalo

Además, gracias a todas las personas que habéis aportado al proyecto estamos cerca de duplicar el objetivo mínimo que inicialmente establecimos. Por eso nos hemos decidido a fijar ¡una nueva meta!

Si alcanzamos los 7.500€, imprimiremos 50 ejemplares del cuento en la lengua maya k'iche', que es la que cuenta con más hablantes de las 22 lenguas mayas que se hablan en Guatemala, país de origen de nuestra amiga Lolita Chávez y de muchas otras defensoras en riesgo. Estos ejemplares los regalaríamos a organizaciones y mujeres clave de comunidades que protegen su territorio.

¡Gracias tres veces! Eskerrik asko! Maltiox!

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika