Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

Night Shift

Izaskun Arandiaren lehenengo film labur profesionala zuzendari bezala. Gai soziala jorratzen duen filmaren gidoiak "Screen Academy Short Script Competition" saria irabazi zuen 2008an eta Donostian grabatuko da irailean. Lantaldearen %75a emakumeak osatzen dute.

Izaskun Arandia Galarraga

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

0
segundoak
41
Ekarpenak
2.590€
2.500€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi English eta Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

Kaixo!

Ongi etorri gure crowdfunding kanpainara. Lantalde zoragarri eta talentoso baten laguntza estimatuarekin sartzen naiz abentura honetan. Guztiok ilusioz beteta, proiektu berezi eta teknikoki erronkaz beteta aurkezten zaigun honetan.

EKARPEN GUZTIEKIN FILMAREN KAMIXETA OPARITUKO DUGU

Zuen ekarpen guztiak aurrez eskertzen dizkizuegu eta nahiz eta ustez txikiak izan, edozein ekarpen baliagarri izango da gure helburua lortzeko.

Kanpaina honekin jasoko dugun dirua postprodukzio gastuak estaltzeko erabiliko dugu. Azkeneko urteetan eta plataforma desberdinetan kanpaina dexente burutu ditut baina kanpaina honetan, lehenengo aldiz, filmaren grabaketan parte hartzea eskainiko dugu sari bezala. Animatu gure extra izaten!

Sinopsia

Gaua iritsi da Donostiako kanpokaldeko auzo txiro batean. MERY -k (45) zigarroari azken zurrupadak ematen dizkio bere pixu txiki eta kaxkarraren lehio bakarrera aterata.

Seme-alabak bere Hego Amerikako sorterrian utzita etorri behar izan zuen Euskal Herrira eta umeen falta jasangaitza egiten zaio bere bakardadean.

Gauero autobusa hartzen du Donostiako zentrura, garbitzaile modura gaueko txanda tokatzen bait zaio antzoki batean.

Antzezlana amaitu ondoren iristen da antzokira. Publikoa eta antzezlea joan dira eta antzokia hutsa geratu da.

Mery harrera ingurua garbitzen hasten da, poliki eta motibazio gabe lan egiteak dakarren nagikeria horrekin.

Baina gaurkoa ez da betiko txanda monotonoa izango Meryrentzat. Gaur, sekula garbitu ez duen leku bakarrera sartuko da: aktoresaren kamerinoa.

Eta honek bizitza aldatuko dio... minutu batzurako behinik.

Zertarako behar dugun finantziazioa

Lehengo urtean diru laguntza txiki bat jaso genuen eta horrekin eta ekoiztetxearen inbertsioarekin filmaren produkzioarekin aurrera egitea erabaki genuen. Kanpaina honetan jasotzen dugun dirua postprodukzio kostuak estaltzeko erabiliko dugu.

Talde Tekniko eta Artistikoa

Lantaldearen %75a emakumeak osatzen dugu! Ta gizon zoragarri batzuk ere hortxe daude gurekin. Esperientzia handiko profesionalak denak, bai zinean eta baita telebistan ere eskarmentua dutenak.

TALDE ARTISTIKOA

MERY: Enriqueta Vega

AKTORESA: Patricia Urrutia

TALDE TEKNIKOA

ZUZENDARIA: Izaskun Arandia

ARGAZKI ZUZENDARIA: Amara Mosteiro

GIDOILARIA: Izaskun Arandia

EKOIZPEN BURUA: Itziar Otxoa

ARTE ZUZENDARIA: Lierni Izagirre

ACTING COACH: Olatz Beobide

ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Maider Oleaga

EKOIZLEA: Kristina Zorita

MAKILAIA & ESTILISMOA: Aloña Gallastegi

KAMERA LAGUNTZAILEAK: Uxue Jimenez eta Heidi Otaduy

ZUZENEKO SOINUA: Jokin Valenzuela

MUNTAIA: Iban del Campo

ARTE LAGUNTZAILEA: Natalie Garrido

LOKALIZAZIOAK & KREDITUAK: Angel Aldarondo

DIT: Maitane Carballo

Egutegia

Momentu honetan preprodukzio erdian murgilduta gaude. Lokalizazioak lortu ditugu eta lantaldea osatuta dago, gidoi teknikoa amaituta eta hemendik aurrera produkzioaren xehetasunak lotzen joango gara.

Filmaketa egun hauetan izango da: Irailak 29, 30 eta urriak 1. Eszena guztiak Donostian grabatuko ditugu.

Urrian zehar filmaren muntaketa egingo dugu eta azaroan soinu postprodukzioa.

Proiektu honen historia

Orain dela 8 urte idatzi nuen gidoia. Garai hartan Londresen bizi nintzen, Stoke Newington izeneko auzoan. Oso leku berezia zen eta sozio-ekonomikoki desberdintasun itzelak aurki zitezken auzoan. Telebista eta zine munduan aritzen zen jende asko bizi zen bertan eta baita inmigrante asko ere. Klase ertain glamurosoa, langabe eta txiroenekin naturaltasun sinestezin batekin nahasten zen.

Testuinguru honetan ezagutu nuen Mery, Bolibiako emakume bat, inmigrante ilegala. Nere goiko pisuan bizi zen, logela bateko estudio kaxkar batean bera eta bere 4 familiakide bizi ziren. Meryk Bolibiatik alde egin behar izan zuen eta bertan utzi zituen bere 5 seme-alaba eta senarra. Goiz eta gau lan egiten zuen garbitzaile bezala eta aurrezten zuen diruarekin banan-bana bere familiakideak Inglaterrara ekartzen ari zen. Nik ezagutu nuenean 2 seme eta alaba ekartzea falta zitzaion. Berarekin solasaldi mordoa izan nuen eta beti ikusten nuen amaigabeko tristura bere begietan. Bere umeen falta jasanezina egiten zitzaion eta egunero egiten zuen negar beraietaz pentsatzen.

Mery izan zen nere inspirazioa NIGHT SHIFT idazteko. Orain Euskal Herrrian bizi naizenez, gidoia euskarara itzuli eta Euskal Herrira egokitu dut, eta Donostian filmatuko dugu irailean.

Gaiak

Zineari eta antzerkiari eman nahi izan diodan omenaldi xume honetan elementu garrantzitsu bat elkarrizketarik ez egotea da. Honekin lortu nahi dudana, alde batetik, ikusmena eta entzumenak garrantzi funtsezkoa izatea da. Irudiek istorioa kontatzea nahi nuen eta honekin batera, gidoia “entzun” ahal izatea, soinuari eman diodan garrantziarekin. Elementu dramatikoak dira eta istorioa kontatzen lagunduko digute.

Istorio honen garrantzia eta indarra honako gai hauetan datza: desberdintasun sozio-ekonomikoak, inmigrazioa, emakumea, voyeurismoa, enpatia, antzerkia, zinea.

Erreferentzia Bisualak

Info +

Ekoiztetxearen webgunea:
www.izarfilms.com

Twitter:
@filmnightshift

Facebook:
NightShiftShort

MILA ESKER!

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

0 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

#06 / Azken Berriak | Últimas Novedades | Latest News

Kaixo!

Azken urte honetan gure filmaren banaketan murgilduta ibili gara eta zuei jakinarazi nahi dizuegu Night Shift (Gaueko Txanda) nazioarteko hainbat zinemaldietan hautatua izan dela. Hona hemen zerrenda:

Huhezinema Short Film Festival 2017

Roselle Park Short Film Festival 2017 - FINALIST

Lekeitioko Zine Bilera 2017

Eurasia International Film Festival 2017 - FINALIST

Chicago Feminist Film Festival 2018

Everyday Arias Film Festival 2018

Hautaketa hauez gain, Laburbira programak Euskal Herriko hainbat txokotan, Londresen, New Yorken, Parisen etab. proiektatuko du filma. Oso pozik gaude lortutakoarekin eta batez ere, filma jende askok ikusteko aukera izan/go duelako.

Gidoia
Gidoia

Hello!

We have been working on the distribution of our film in 2017 and we wanted to let you know that Night Shift has been selected in a number of Film Festivals internationally. Here's the list:

Huhezinema Short Film Festival 2017

Roselle Park Short Film Festival 2017 - FINALIST

gehiago irakurri

#05 / MUSIK-A

NIGHT SHIFT-en garapen eta preprodukzio prozesu osoan musika pila bat entzun dut. Film batean musikak izugarrizko garrantzia du elementu narratibo funtsezkoa delako eta gure NIGHT SHIFT-en ere halaxe izan da.

Oso eklektikoa da entzuten dudan musika eta film honen prestaketan Jorge Drexler-etik hasi ta La Lupe, Liza Minelli, Ethel Merman, Julie Andrews eta Baccara-ren abesti finak entzuten aritu naiz. Eta Mursego. Eta Mursego. Eta Mursego. Mursego asko. Eta zorioneko gu, filmaren sekuentzi garrantzitsuenean bere abesti bat erabiltzeko aukera izango dugulako, "Cumbia Villera de la Ciudad Armera". Beste Eibartar batek, Ane Urkiolak, aurkeztu zidan lehenengoz Mursegoren musika, orain dela 3 urte Ingalaterratik itzuli nintzenean. Eta superfan bihurtu nintzen. Luxu bat izango da bere musika gure filmaren narratiban barneratzea...

http://www.verkami.com/locale/eus/projects/15581

gehiago irakurri

#04 / ART - E - A

Gaur izan dugun arte bilera ez da lehenengoa izan baina bai gure filmaren itxura nolakoa izango den irudikatzen argi lagundu didana.

Bi lokalizazio garrantzitsu ditugu guztiz eraldatu beharko ditugunak: protagonistaren pixua eta antzokiko kamerinoa. Biak ia hutsetik sortu behar ditugun espazioak dira. Eta ditugu esaten dudanean "dute" da. Arte Zuzendaria Lierni Izagirre eskarmentu handiko profesionala da, izugarri trebea, eta Arte Laguntzailea Natalie, zine munduan hasi berria baina jadanik bere lana estimatua, eta eskertua da, bere profesionaltasunagatik eta proposamen freskoengatik. Eta taldea osatzeko Christian Truppster fitxatu dugu aste honetan. A ze lasaitasuna ematen didan hainbeste jende talentosorekin lan egiteak...

http://www.verkami.com/locale/eus/projects/15581

La reunión de arte que hemos tenido hoy no ha sido la primera pero si la reunión que me ha hecho ver claramente el "look" que tendrá nuestro corto.

gehiago irakurri

#03 / Lokalizazioak... Localizaciones... Locations...

Uda aurretik lotu genituen lokalizazioak. Lasai egoteko. Argi neukan Donostian filmatuko genuela eta bertako kaleak erabiliko genituela kanpoko sekuentzietarako. Baina ez nuen postaletan ikusten dugun Donostia. Gidoia idatzi nuenean munduko edozein hiri irudikatzen nuen, eta izan ere, gidoia Londresen idatzi nuen, bertan girotuta zegoen istorioa. Beraz, gure NIGHT SHIFT-eko Donostia ez-Donostia bat izaten saiatuko gara. Hirira iritxi berri den pertsonaiaren isolamendua, bakardadea eta arrotza sentitze hori, denok sentitu izan dugulako noiz edo noiz. Eta hori islatzea Donostia erdian lortu nahi dugu, Bulebarren, Alderdi Eder inguru horretan. Beste bi lokalizazio garrantzitsu Antzoki Zaharra eta Lugaritz izango dira, antzerkia zine barruan.

Conseguimos las localizaciones antes del verano. Para estar tranquilas. Tenia claro que rodaríamos en… gehiago irakurri

#02 / Taldea… El equipo... The Team

Proiektu hau film bihurtzea pentsatu nuenean beti irudikatzen nuen 10 inguru lagunekin egingo nuen produkzio bat izango zela. Eta horrela hasi zen, oso jende gutxirekin. Baina proiektuan aurrera egin ahala, hazten joan da gure familia. Momentu honetan 20 pertsona pasatxo ari dira lanean edo lanerako prestatzen, ilusioz, orain dela 9 urte Ingalaterran idatzi nuen gidoia pantailaratzeko. Oso talde berezia da: bizkaitarrak eta gipuzkoarrak, 40 urtetatik gorakoak eta 30era iristen ez direnak, emakume asko eta gizon batzuk, esperientzia handiko profesionalak eta esperientzia gutxiago dutenak… denak sartzen dira gure taldean. Benetako #dreamteam

http://www.verkami.com/locale/eu/projects/15581

Cuando decidí hacer esta película siempre me imaginé producirlo con unas 10 amigas/os. Y así empezó, con muy poca gente. Pero según avanzamos con el proyecto la… gehiago irakurri

#01 / Gutxi falta da.... Falta poco....

11 egun geratzen dira gure crowdfunding kanpaina hau bukatzeko, kanpainaren erdian gaude beraz. Eta diru asko geratzen zaigu gure helburura iristeko. Kanpaina laburra egitea erabaki genuen sarietako bat gure filman extra izatea delako eta filmatzen irailak 29an hasiko garelako. Egiteko asko dago eta beldur pixka bat ematen du, tartean Donostiako Zinemaldia dagoelako eta oso aste kaotikoa izaten delako hau zine munduan aritzen garenontzat. Baina lantalde osoak daukan ilusioa eta energiak konpentsatzen du guzti hori. Izugarri lasaitzen nau taldekoekin biltzen naizenean edo beraiekin telefonoz hitz egiten dudanean, eta nere indar guztiekin aurrera egiteko motibazioa ematen dit.

Zu ere izan zaitezke proiektu berezi honen parte, bai diruz lagunduz (10 eurotik aurrera) edo/eta sare sozialetan esteka elkarbanatuz. Gutxi falta da... Mila esker!

http://www.verkami.com/projects/15581-night-shift

gehiago irakurri

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika