There are no ongoing projects, categories or tags with this search...
Click on “Enter” to search among all the projects :)
2018ko urte honetan, 50 urte beteko dira LEOK´K musika taldea sortu genuela Zestoan (Gipuzkoa). Besteak beste, The Beatles talde ingelesaren eraginez, rock musika oinarri hartuta plazaratu ginen. Beraz, 1968. urtea jotzen da Zestoako rock mugimenduaren hasiera ere, hori dela eta 50. urteurrena ospatzera goaz, euskal musikari ekarpena eginaz. Haserako gure musikaren ibilbidean, frankismoa bete-betean, euskal kantagintzaren alde, eragozpenak izan arren, geure aletxoa ematen ahalegindu ginen, 1972. urtean, soldadutza madarikatu hark jarraipena eten zigun arte. Ba al zenekien, LEOK´K izena... taldekide bakoitzaren lehenengo abizenaren lehenengo letrarekin osatutakoa dela? Horra hor bitxikeria!