Egun on guztioi!
Guretzat ohore bat da hurrengoa zuei helaraztea: Skakeitanek bere diskoa grabatzeko behar zituen 6000€ak lortu ditu dagoeneko!
Hau dena, noski, ezin izan da bideragarri egin zuek gabe, mila esker bihotzez zuetako bakoitzari. Proiektu honen bitartez Skakeitan zuek guztiok ere bazaretela argi utzi diguzue.
Bi aste barru amaituko ditugu nahasketak eta, handik aurrera, masterizazioarekin amaitu bezain laster, kopiak egingo ditugu gure lan berria zuek guztiongana iristarazteko ahalik eta azkarren! Irrikitan gaude gure alde egin duzuen apostua gure abestien bitartez eskertzeko.

¡Buenos días!
Para nosotrxs es un honor haceros llegar lo siguiente: ¡Skakeitan ha conseguido los 6000€ que necesitaba para grabar el disco!
Todo esto, obviamente, no habría podido ser viable sin vosotrxs, gracias de corazón a cada unx de vosotrxs. Nos habéis dejado claro mediante este proyecto que todxs vosotrxs también formáis parte de Skakeitan.
… read more
Pasa den astean hasi ginen iada gure diskoa izango dena grabatzen Higain estudioetan (Usurbil) Haritz Harreguyrekin. Gure grabaketa zuzenean jarraitzeko blog bat sortu dugu, beraz, estudioko lanen nondik norakoak jakitekok klikatu hemen: http://jarraipenbereziak.musikazuzenean.com/skakeitan-rec/

Oraingoz, Julen (bateria) eta Axi (baxua) izan dira honi hasiera eman diotenak, diskoaren oinarria izango dena finkatu dutenak. Bigarren disko honetan, soinua gehiago zaintzen saiatu gara eta honek denbora gehiago dakarren arren, merezi duelakoan gaude.

Gure finantzaketari dagokionez, errepikakor gerta daitekeen arren, berriz ere eskerrak eman nahi ditugu, helmuga posible ikusten hasi baikara eta hau aurrera doala sentitzen baitugu. Epea amaitzeko 2 aste geratzen diren honetan, helburu zail hau gertu daukagu, zuen lana da posible egitea!
https://www.youtube.com/watch?v=fN9_5uOwFow
Ostiralean promoziorako argazkiak izango direnak ateratzen ibili ginen egun osoan zehar. Lan nekagarria izan zen, leku batetik bestera ibili behar delako ahalik eta aukera gehien probatzen zer edo zer txukuna ateratzeko, baina oso gustura geratu ginen egindako lanarekin, espero dugu emaitzak ere gustukoak izatea!

Bihartik aurrera datorrena da, ordea, gure lehentasun nagusia. Atal honetan bertan aditzera eman dugun bezala, irailaren 29an hasiko da gure estudioko lanaren grabaketa. Astelehenetik aurrera, beraz, Julen izango dugu diskoaren oinarria izango den bateria grabatzen.
Urduri, langile eta gogotsu. Orekariak hastera doa.
(Berriro gogorarazten dugu 650€ko ekarpena zuen esku duzuela nahi duzuen txokora gerturatzeko. Honen bitartez lotutako kontzertuekiko, hiri bakoitzeko gehiengoa 2 izango da eta beraien artean 3 hilabeteko tartea egon beharko da).
Egun on!
Aurreko ostiralean Bizkaia aldean izan ginen Skakeitaneko kamiseta berriak sortzeko asmoz. Andonirekin egon ginen Sestao Serigrafian kamiseta mota ezberdinak begiratu eta egokienak iruditu zitzaizkigunak aukeratzen. Laster izango dizue aurrerapen bat ikusteko aukera!

Bestalde, estudioan sartzeko soilik astebete geratzen zaigula, guk buru belarri jarraitzen dugu, bai ensaiatzen, bai bestelako prestaketak egiten. Azarotik aurrera, diskoa aurkezteko biratxo bat egin nahi genuke eta, horretarako, gauza asko daude oraindik lotzeke. Oraingoz aurreratu dezakeguna, azaroaren 28an Donostiako Kafe Antzokian izango garela eta, astebete beranduago, Durangon aurkeztuko dugu diskoa.
Ekarpenei dagokienez, geldialdi bat nabaritu dugun arren, azken aste honetan nabarmendu nahiko genukeena, 3gabe2 taldearen ekarpena izan da, orain arte jaso dugun altuena.… read more
Esaten da garrantzitsuena ez dela hasiera, amaiera baizik.
Crowdfunding kanpaina hau martxan jartzea erabaki aurretik, zalantza asko izan genituen bere bideragarritasunarekiko eta geure buruari galdera asko planteatu genizkion. Posible da hainbeste jende martxan jartzea eta guztiek zure aldeko apostu bat egitea? Ez genuen erraza ikusten, baina saiatzea erabaki genuen.
Jakin badakigu gure helburu ekonomikoa ez dela gailur erraza, baina hori da estudioa ordaintzeko behar dugun dirua eta ondorio guztiekin aurrera egitea erabaki genuen.
5 egun besterik ez dira pasa ekimen honekin hasi ginenetik eta, dagoeneko, zuen berotasuna agerian utzi duzue. 50 pertsonatik gora izan zarete zuen ekarpena egin duzuenak eta, dagoeneko, 1130 € dira gugan inbertitu dituzuenak. Hasierako igoera hau bere horretan mantentzea ia ezinezkoa dela badakigun arren, indar handia eman digu horrelako inplikazioa ikusteak.
… read more
0 comments
If you are already a sponsor, please Log in to comment.