❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

"Memoria gune bate bila" dokumentala eta DVD multimedia.

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik zuengana zuzentzen gara eskuartean daukagun ikusentzunezko proiektu honen berri emateko. Nafarroako Konkistaren V. mendeurrena dela eta burutu dugun lanaren balorazioa eta etorkizuneko erronkak plazaratuko dituen DVDa ari gara prestatzen.

Category

Created in

0
seconds
88
Patron
3.010€
From 3.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Dokumentalaren trailerra

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren inguran lanean ari garenontzat, urte hau biziki intentsoa izan da. Eta ez bakarrik aurrera eraman ditugun dinamikek jarritako erritmo zoroarengatik, baizik eta bidean sentitu dugun emozio uholdearengatik ere.

Ekimenak zuen helburu nagusia betetzat eman dezakegu. Azken urte hauetan “ofiziala” ezizena zeraman ikuspuntua guztiz desmontatua gelditu da, argudiorik gabe, alegia. “Berdinen arteko anexioaren” teoria defenditzen zutenak, gure Historiaren erabilpen polítiko hutsa egiten ari zutela demostratu dugu. Eta beste aldetik, 1512ko konkistak utzi zituen ondorioak gaurdaino iraun dutela mahaigainean jarri dugu ere. Argi dago, zentzu honetan lan asko egiteke dagoela, belaunaldi berriek gure Historiarekiko izan behar duten pertzepzioa eta atxikimenduaren kasuan adibidez.

ZER EGIN NAHI DUGU?
Orain, balantzea egin eta aurrera begiratzeko unea iritsi da. DVD multimedia bat kaleratu nahi dugu, 2012.urteko oroitarria, alegia. DVD honen edukiak:

  • 18 minututako iraupena izango duen dokumentala
  • Nafarroa Bizirik ekimenak ekoiztu dituen bestelako materialak aurkituko dituzu era digitalean: Konkistak 500 urte liburua, Pregoia aldizkaria, gazteluen mapa, beste argitaletxeetako liburuak, musika bilduma, bideoak, ...

Horregatik, proiektu hau aurrera ateratzeko zuen laguntzak duen garrantzia.

“MEMORIA GUNE BATEN BILA” DOKUMENTALAREN SINOPSIA
500 urte, 15208 hilabete, 182500 egun … 5 amona, azken finean, 1512. urteko urte lazgarriarte heltzeko, 5 amona atzera jo beharko genuke. Nafarroa erresuma burujabea konkistatua izan zen urtea, nafar lurraldearen zati garrantzitsu baten burujabetza galdu genuen urtea.

Lehenago 1134. urtean, 1199an, 1200an, 1451an, … 1620 arte, erresuma burujabea desagertu zen arte. Odoletan dagoen zauria, ilunpean mantendu duten Historia. Argitara ekartzen saiatu duguna. Bidearen zati bat, elkarrekin, jorratu dugu, herriz herri haziak landatzen.

Hasiera izan duen bidea, baina bukaerarik gabekoa … landatzen jarraituko dugu, eta gure oroimen historikoa berreskuratzeak ekartzen dituen fruituak jasotzen ere … hori da 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren bidea.

INFORMAZIO GEHIAGO
www.1512-2012.com / Facebook / Twitter / Youtube

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

2 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • 1512-2012 Nafarroa Bizirik

    1512-2012 Nafarroa Bizirik
    Author

    about 6 years

    Aupa Koldo!
    Pues no se lo que ha podido fallar...
    Mandame tu nombre, direccion postal y talla de camiseta a info@1512-2012.com.
    Lo siento!
    Agur bero bat!
    Sergio

  • Koldo Badillo

    koldo

    about 6 years

    Kaixo: no recibí el DVD en el que colaboré. Eskerrik asko

#09 / Dokumentalaren aurkezpenak herriz-herri. Presentación del documental pueblo a pueblo.

Kaixo lagunak !!!
Zuen laguntzari esker, "Memoria gune baten bila" DVD multimedia argitaratu ahal izan genuen. Eta jakingo duzuenez, aurkezpen ofiziala, pasa den abenduaren 22an Iruñeko Anaitasunan egin genuen.
Orain, herriz-herri ari gara izen bereko dokumentala aurkezten, DVD multimediaren barruan ikusi ahal izan duzuena. Momentuz Lizarra eta Gares bisitatu ditugu. Eta hilabete honetako 22an Iruñeko Errotxapea auzoan dugu hitzordua.
Alde batetik, Nafarroa Bizirik ekimenak egin duen lanaren inguruko balorazioa egiteko helburua daukagu. Eta bestetik, hemendik aurrera ditugun erronkei nola heldu denon artean eztabidatzea.

Zuen herrietan, elkarte, ... aurkezpen bat antolatu nahi bauduze, gurekin harremanetan jar zaitezte: info@1512-2012.com

Mila esker !!

Sergio Iribarren (1512-2012 Nafarroa Bizirik)

Hola amigas !
read more

#08 / Zorionak eta mila esker ! Felicidades y muchas gracias !

Helburua lortu dugu ! Mila esker !!!
Abenduaren 22an Iruñeko Anaitasunan ospatuko dugun NAPAR FESTAN, DVD multimedia honen aurkezpena egingo dugu. Gonbidatuak zaudete! Egun horretatik aurrera bidalketak egiten hasiko gara.
Horretarako, oraindik egin ez duzuenoi, ZUEN HELBIDEA bidaltzea eskatzen dizuegu email honetara: info@1512-2012.com
Kontaktuan gaude !

Sergio Iribarren (1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena)

Hemos conseguido la apuesta ! Muchas gracias !!
Os recordamos que este DVD lo presentaremos el dia 22 de Diciembre en el Pabellon Anaitasuna de Iruñea. Estais invitadas ! A partir de ese dia realizaremos los envios.
Para ello, a las que todavia no lo habeis hecho, os recordamos que nos teneis que ENVIAR VUESTRA DIRECCION para poder hacer el envio. A este email: info@1512-2012.com
Estamos en contacto !!

#07 / Ordu gutxi falta dira / Faltan pocas horas. Animo eta mila esker !!

(abajo en castellano)
Kaixo lagunak !
Egun bat apenas falta zaigu "auzolan-abentura" hau bukatzeko. 500 euro inguru behar ditugu markatu genuen mugara heltzeko. Itxaropen handia daukagu ! Lortuko dugu !.
Aste honetan edizioa bukatua eta kopiak egitera bidaliko dugu, beraz, guk jaso bezain pronto, bidaliko dizkizuegu.
GOGORATU NAHI DIZUEGU, oraindik egin ez duzuenoi, bidalketa egin ahal izateko, ZUEN HELBIDEA BIDALI BEHAR DIGUZUELA (email honetara: info@1512-2012.com). Baita kamisetaren neurria ere (kamiseta eskatu duzuen kasuetan)
Bueno ba, agur bero bat eta laster arte ! Abenduaren 22an Iruñeko Anaitasunan elkar ikusiko dugu! Bertan, Napar Festaren barruan, dokumentalaren aurkezpena egingo dugu ere.

Sergio Iribarren (1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko kidea)

Muy buenas !
Apenas falta un dia para terminar esta "aventura-auzolan". Son 500 euros los que nos quedan por juntar para llegar a la cantidad necesaria. Hay esperanza! Lo conseguiremos!
read more

#06 / Dokumentalaren trailerra ikusgai / Ya tenemos el trailer del documental

Egun gutxi barru edizio lanak amaituko ditugu. Espero dezagun egun horretarako helburu ekonomiko lortu izana.
Lagunduiguzu proiekto hau zure kontaktuen artean zabaltzen.
Hona hemen dokumentalaren trailerra:
(Gogoratu behar dizuegu zuen helbidea bidali behar diguzuela, oraindik bidali ez duzuenoi)

En estos dias acabaremos las labores de edicion. Esperamos conseguir el objetivo economico. De todas formas, ayudanos difundiendo la informacion de este proyecto entre tus contactos.
Aqui teneis el trailer del documental
(las personas que no habeis mandado vuestra direccion, os lo recordamos.=

Mila esker !!
Sergio Iribarren
(info@1512-2012.com)

#05 / KOPURU ERDIA bildu dugu. Mila esker !! / Ya hemos juntado la mitad. Muchas gracias!

Kaixo lagunak !!
1500 euroetako muga gaindituta, 16 egun besterik ez zaizkigu gelditzen 3000 euro lortzeko. Horregatik, zuen lagun eta kontaktuen artean link hau konpartitzea eskatu behar dizuegu berriro:
http://www.verkami.com/projects/3618-memoria-gune-bate-bila-dokumentala-eta-dvd-multimedia
Editatze lanak aurrera darrai! Datozen egunotan dokumentalaren trailerra zabalduko dugu.
Gehienek egin duzuen arren, batzuk, oraindik ez diguzue bidali zuen helbidea eta kamisetaren neurria (kamiseta eskatu baldin baduzue).
Bukatzeko, abenduaren 22an Iruñeko Anaitasunan egingo dugun NAPAR FESTAn, dokumental eta DVD multimedia honen aurkezpena egingo dugula gogorarazi nahi dizuegu.
Mila esker !!!
Sergio Iribarren (info@1512-2012.com)

Muy buenas !!
Ya hemos superado la muga de los 1500 euros, pero a falta de 16 dias para finalizar el proyecto, nos falta la otra mitad para llegar a los 3000 euros. Es por ello que os volvemos a pedir que difundais la informacion de este proyecto:
read more

#04 / Elkarrizketak bukatu ditugu: DOKUMENTALAREN AURKEZPENA Abenduaren 22an Iruñeko Anaitasunan / Hemos terminado las entrevistas: PRESENTACION DEL DOCUMENTAL el 22 de Diciembre en el Anaitasuna de Iruñea

Kaixo lagunak !
Atzo, igandea 18an, bukatu genituen dokumentalerako egin ditugun elkarrizketak. Hemendik aurrera, elkarrizketa hauek eta bildu ditugun bideo eta irudi guztiak editatzen ibiliko gara.
Beste aldetik, abenduaren 22an Iruñeko Anaitasunan egingo dugun NAPAR FESTAREN barruan, dokumentalaren aurkezpena egingo dugula jakinarazi nahi dizuegu. Gonbidatuak zaudete !!
Hona hemen, larunbat honetan egin genuen Anaitasunako hitzorduaren aurkezpenaren argazkia:

Muy buenas !
Ayer domingo terminamos de grabar las ultimas entrevistas que apareceran en el Documental. Ahora solo nos queda editar todo el material que hemos recopilado.
Por otro lado os queremos informar que la PRESENTACION DEL DOCUMENTAL se realizara el 22 de Diciembre dentro de la FIESTA NABARRA en el Pabellon Anaitasuna de Iruñea. Estais invitadas !
Aqui teneis la foto de la presentacion de esta cita, ademas del cartel:

Mila esker eta laster arte !!!

Sergio Iribarren (1512-2012 Nafarroa Bizirik)

#03 / 1000 euroetako muga gainditu dugu ! / Ya hemos superado la frontera de los 1000 euros !

Mila esker orain arte ekarpena egin duzuen guzioi !!
Dena den, proiektua zabaltzeko laguntza behar dugu. Horregatik, eskatu behar dizuegu zuen lagun eta kontaktuen artean informazioa zabaltzea.
Hau da esteka:
http://www.verkami.com/projects/3618-memoria-gune-bate-bila-dokumentala-eta-dvd-multimedia
Gogoratu ere, oraindik egin ez duzenoi, ZUEN HELBIDEA eta Kamisetaren neurria eta sexua (neska "L", adibidez), behar dugula.
Kontaktua: info@1512-2012.com
Mila esker !!!!!

Agradeceros a todas las personas que hasta el momento habeis apoyado economicamente este proyecto.
De todas formas, os volvemos a pedir que difundais la informacion entre amigas y contactos. Este es el enlace:
http://www.verkami.com/projects/3618-memoria-gune-bate-bila-dokumentala-eta-dvd-multimedia
Y os recordamos tambien, a la gente que no lo habeis hecho, que necesetimos VUESTRA DIRECCION y Talla de la Camiseta (chico "L", por ejemplo).
Contacto: info@1512-2012.com
Eskerrik asko !!!!

read more

#02 / Grabaketarekin aurrera goaz

Kaixo lagunak !
Jakingo duzuenez, prestatzen ari garen dokumentalaren helburuetako bat, egin dugunaren lanaren balorazioa egitea da. Horregatik, urte hauetan egin ditugun zenbait ekitaldien irudiak agertuko dira.
Baina, pasa den igande honetan, herrietan lanean egon diren eta ari diren zenbait lagunekin hitzordua egin genuen. Elkarrizketak burutu genituen Gasteizko Navarrateko Iñigorekin, Maria Luisa Mangadorekin, Angela Moreno, Zangotzako Enekorekin, Patxi Abasolorekin, Erriberriko Maite, Etxarriko Zato, Labianoko Iosu, Peio Iraizoz eta Mikel Lizasorekin ... mila esker hurbildu zineten lagun guztiei ! Eta grabaketa lanetan egon ziren Ruben eta Juan, noski !
Grabaketaren aurreikuspenak betetzen ari ditugu. Espero dugu lehenbaitlehen Verkamirekin dugun proiektu hau betetzea eta DVDa eskuartean edukitzea.

Mila esker dagoeneko ekarpena egin duzuenoi ere !!

read more

#01 / "Memoria gune baten bila", tras 500 años Nabarra sigue viva !

DVDaren azala. Portada del DVD
DVDaren azala. Portada del DVD

Kaixo lagunak !

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik berriro zuengana zuzentzen gara eskuartean daukagun ikusentzunezko proiektu honen berri emateko.

Nafarroako Konkistaren V. mendeurrena dela eta burutu dugun lanaren balorazioa eta etorkizuneko erronkak plazaratuko dituen DVDa ari gara prestatzen. 18 minututako iraupena izango du, eta aparte, ekimenak ekoiztu dituen bestelako produkzioak era digitalean sartuko ditugu ere: liburua, musika bilduma, aldizkariak, egunkaria, Lip-duba, … Produkto honen finantziaziorako zuen laguntza ezinbestekoa da.

1512-2012 Nafarroa Biziriken inguruko informazio gehiago www.1512-2012.com

Hola amig@s !

Desde la iniciativa 1512-2012 Nafarroa Bizirik nos volvemos a dirigir a vosotras para presentaros el proyecto audiovisual que tenemos entre manos.

read more

15€
15 backers

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak ekoiztutako "Memoria gune baten bila" DVDa etxean jasoko duzu.

25€
19 backers

DVD + kamiseta etxean jasoko dituzu.

30€
47 backers

DVD + Kamiseta + Nafarroako Gazteluen mapa etxean jasoko dituzu.

100€
5 backers

ELKARTEENTZAKO ESKEINTZA
"Memoria gune baten bila" DVDaren 10 ale jasoko dituzue.

200€
2 backers

ELKARTEENTZAKO ESKEINTZA
"Memoria gune baten bila" DVDaren 20 ale jasoko dituzue.

Cookies help us to offer our services. Continuing to browse entails acceptance of their use.