❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Discover the 10 most exciting projects of 2019!

BOLANTE BATEN HISTORIA

"Ezer ez da berdina izango maite duzun senide edo pertsona bat desagerrarazten dutenean. "

Category

Created in

107%
16
days
276
Patron
16.050€
From 15.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Bortxazko desagertze batek, ez du desagertutako pertsona horren bizia bakarrik bukatzen, orbain emozional handi bat sortzen du familietan eta gizartean, uretara botatako harri batek sortzen dituen uhinak bezala.

Jose Miguel Etxeberria "Naparra"
Jose Miguel Etxeberria "Naparra"

José Miguel Etxeberria Alvarez "Naparra", Komando Autonomo Antikapitalistetako (CAA) kidea, 1980ko ekainaren 11n desagerrarazi zuten. Batallón Vasco Español (BVE) talde parapolizialak bere gain hartu zuen "Naparra" ren desagerpena. Bere autoa Ziburun (Ipar Euskal Herria) agertu zen Jendarmeriatik gertu. Aita eta ama, jendarmeek deituta Jose Miguelen autoa azaldu zen tokira joan zirenean eta jendarmeek kotxearekin zer egin nahi zuten galdetu zietenean, egoera hark sortutako min eta nahasmen hartan, kotxearen bolantea desmuntatu eta etxera eraman zuten.

Bolante hau gertatutakoaren memoriaren sinbolo bihurtu da.

40 urte igaro dira jada, eta Eneko, Jose Miguelen anaia, atzera begira jarri da, hutsune luze horretan gertatutakoaz hausnartzeko. Enekoren gurasoek bizitza osoa eman zuten haren bila, eta semea non zegoen jakin gabe hil ziren. Enekok, dokumental honetan, istorioa ulertzeko funtsezko gakoak ematen dituzten hainbat pertsona aurkituko ditu. Azken urteotan, agintarien interesik ezaren aurrean, ONUra jo zuen, eta erakunde honek Jose Miguelen desagerketa gizateriaren aurkako delitutzat jo eta gero, kasua ez da preskribatu.

Gaur egun, familia, Espainiako zerbitzu sekretuetako kide ohi batek emandako lokalizazio batean bilaketa lanak noiz hasiko zain dago. Gorpuzkiak agertuko balira, zauria sendatzeko unea izango litzateke. Ez da erabat itxiko, ez baitugu jakingo nortzuk izan ziren hiltzaileak, nork hil zuen eta zergatik.

Gorpuzkiak agertuko ez balira, Enekok 10 urteko Oier semeari oinordetzan zama hau utzi behar al dio?

Bere semeari pasatu behar al diozu bolantea?

Proiektua bultzatzen ari garenak

Iban Toledo eta Iñaki Alforja dokumentalak, publizitatea, bideoklipak, erreportajeak eta abar egiten hamarkada luzeetako esperientzia duten bi errealizadore gara. Proiektu honetan, Etxeberria familiarekiko elkartasunaz gain, norbanakoen eta taldeen eskubideetan oinarritutako memoria historikoari begiratzeko dugun konpromisoak mugiarazten gaitu.

Iban Toledo eta Iñaki Alforja
Iban Toledo eta Iñaki Alforja

Lucía Ezker. Produkzio-arduraduna.

Milango Scuola Civica di Cineman zinema ikasi ondoren Iruñera itzuli eta fikzioan zein dokumentalean lan egin nuen. Dokumental honetan, istorioaren gertutasunak motibatzen nau, baita beste batzuenak lagundu eta aldatzeko balio dezaketen errealitateak erakusteko izan dezakeen eragin zuzenak ere. Proiektu honek ezin hobeto irudikatzen du hori, konpromiso sozial eta historikoagatik kontatu behar direnen historia.

Lucía Ezker. Produkzio-arduraduna
Lucía Ezker. Produkzio-arduraduna

Lortutakoa zertan erabiliko dugun

Orain arte, dokumental osoaren heren bat filmatu dugu, NBEren Genevako egoitzara egindako bidaia bat barne. Hainbat laguntza publiko jasotzeko aukera izango dugun arren, konfinamentuaren garai hauetan, laguntza horiek moteldu egin dira. Guk likidezia behar dugu laguntzen ari zaizkigun profesionalei ordaindu ahal izateko, baita errodajean sortzen diren gastu zuzenak ordaintzeko ere.

 Eneko Etxeberria Genevako NBEren egoitzaren atarian
Eneko Etxeberria Genevako NBEren egoitzaren atarian

Kronograma

Gure asmoa 2020ean proiektua amaitzea da, desagerrarazi zuten egunaren 40. urteurrenarekin kointzidituko luke. Dokumentalaren herena filmatuta daukagu. Hemendik aurrera falta diren filmaketak egin, garaiko artxiboak ikusi, edizio lanak egin , musika jarri eta postprodukzioa egitea geratzen zaigu.

Oso zaila da lan erritmoa zehaztea, CESID-eko kide ohi batek adierazitako Landetako eremu batean gorpuaren bigarren bilaketa lanak noiz hasiko dituzten zain baikaude.

Jose Miguel Etxeberria "Naparra" gurasoekin, Patxi eta Celes.Daxeko fotomatoi batean ateratako argazkia
Jose Miguel Etxeberria "Naparra" gurasoekin, Patxi eta Celes.Daxeko fotomatoi batean ateratako argazkia

+ Info

• Proiektua jarraitzeko sare sozialak:
Facebook
Twitter

• Proiektuari buruzko informazio gehiago lortzeko: Historiadeunvolante.com

Taldea hobeto ezagutzeko
Iñaki Alforja: https://vimeo.com/inakialforja
Iban Toledo: https://www.onprodukzioak.eus

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

15 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Maria Isabel Garate Irasuegui

    Maria Isabel Garate Irasuegui

    3 days

    Oso ondo sailkatuko naiz zabaltzen. Gogor egin eta eutsi.

  • LGC Films

    LGC Films

    6 days

    ¡Aupa equipo!, por la memoria, reparación y denuncia. Desde Girona os enviamos un fuerte abrazo y ánimo para acabar este interesante y vital trabajo.

  • Maitaran

    Maitaran

    9 days

    Hurrengo belaunaldiek egia ezagut eta ahantz ez dezaten.

  • Maricruz Salvatierra

    Maricruz Salvatierra

    17 days

    Aurrera familia!!

  • Txaro Arregi

    Txaro Arregi

    17 days

    Ánimo familia, zuekin gaude. Aurrera!!!

  • Josu Arteaga

    Josu Arteaga

    17 days

    Animo, auzolana ta aurrera beti egixa azalaratzeko. OSASUNA TA ASKATASUNA

  • Jokin Barriola Eugi / Ainhoa Gordillo Santesteban

    Jokin Barriola Eugi / Ainhoa Gordillo Santesteban

    20 days

    Dokumentala irrikaz itxoiten... hainbeste urtetako sufrimenduaren ondoren den-dena merezi duzue Eneko, Amaia, Oier ta etxeko gainerakoek. Muxu handiak!

  • TAranburu

    TAranburu

    22 days

    Merezi duelako!

  • natxo.irigoien

    natxo.irigoien

    22 days

    Krispetak prestatzen hasi naiz!!! 🤩 Ánimo ekipo!!!!!

  • Mintxo Rodríguez

    Mintxo Rodríguez

    23 days

    Aupa Eneko y Amaia seguiremos compartiendo dolores, luchas y cervezas

    Zorte on lagunak

#24 / Egindako bideari atzera begiratu eta zuekin partekatuko dugu V03 teaserra

Eneko, Amaia eta Oier familiaren baserriaren atean
Eneko, Amaia eta Oier familiaren baserriaren atean

https://vimeo.com/385482303

Orain, crowdfunding honen etapa berri bati ekin diogunean, non 20.000 euroko bigarren helburu ekonomiko bat planteatzen dugun, atzera begiratu nahi dugu. Egin genuen lehen teaserretako bat erakutsi nahi dizuegu. Teaser bakoitzak funtzio bat du eta 03 bertsio honena Jose Miguel Etxeberria Alvarezen desagertze behartuak dimentsio politikotik haratago planteatzen duen familia gatazka izugarriari begiratzea zen.

https://vimeo.com/385482303

#23 / ECHAMOS LA VISTA ATRÁS AL CAMINO RECORRIDO Y COMPARTIMOS CON VOSOTROS/AS EL TEASER V03

Eneko, Amaia y Oier en la puerta del baserri familiar
Eneko, Amaia y Oier en la puerta del baserri familiar

[Youtube video unavailable]

Ahora que comenzamos una nueva etapa de este crowdfunding en el que planteamos un segundo objetivo económico de 20.000 euros, queremos echar la vista atrás.Queremos mostraros uno de los primeros teaser que hicimos.Cada teaser tienen una función y el de esta versión 03 era poner la mirada en el tremendo conflicto familiar que plantea la desaparición forzada de Jose Miguel Etxeberria Álvarez más allá de la dimensión política.

https://vimeo.com/385482303

#22 / Eskerrik asko Guztioi! Hasierako kopurua lortu dugu. Bigarren helburu bat lortzera animatzen zaituztegu!

Patxi eta Celes, \
Patxi eta Celes, "Naparra"ren gurasoak Jose Migelen kotxearekin agertu zen lekuan

Mila esker guztioi!

Garai zail eta arrotz hauetan, helburu ekonomiko "eskuragarria" ezarri genion geure buruari, filmaketa egiten joateko premiarik larrienak eta gastuak betetzen zituen helburua, hain zuzen.

Jakin bagenekien Etxeberria Álvarez familiaren azken 40 urteotako borrokak elkartasun handia eragin zuela, eta denok sentitzen genituela gureak Egiaren, Justiziaren eta Jose Miguelen gorputza aurkitzearen oinarrizko printzipio horiek.

Baina ez genuen uste elkartasun-olatua hain handia zenik: crowdfundingak irauten duen 40 egunetako lehen 10 egunetan ia zifra lortu genuen.

Eskerrik asko berriz!

Esan bezala, markatu genuen kopuruak garai zail honetan gutxieneko gastu batzuk estaltzen zituen. Baina orain urrunago joan nahi dugu. Hobeto egin nahi dugu.

20.000 euroko bigarren helburu bat ezarri nahi dugu helburu zehatz baterako:

read more

#21 / ¡MUCHAS GRACIAS!.HEMOS CONSEGUIDO LA CIFRA INICIAL.¡OS ANIMAMOS A UN SEGUNDO OBJETIVO!

Patxi y Celes, aita y ama de \
Patxi y Celes, aita y ama de "Naparra" con el coche de él en el lugar donde apareció.

¡Muchas gracias! Eskerrik asko!

En estos tiempos difíciles y extraños, nos marcamos un objetivo económico "asequible" que creíamos cubría las necesidades más urgentes y los gastos para ir haciendo el rodaje.

Sabíamos que la lucha de estos 40 años de la familia Etxeberria Álvarez había provocado mucha solidaridad y que todos/as sentíamos como nuestros esos principios básicos de Verdad, Justicia y de encontrar el cuerpo de Jose Miguel.

Pero no imaginábamos que la ola de solidaridad fuese tan inmensa: En los primeros 10 días de los 40 que dura el crowdfunding ya habíamos alcanzado prácticamente la cifra..

Eskerrik asko berriz!

Como os decíamos, la cifra que nos habíamos marcado cubría unos gastos mínimos para seguir en esta época difícil. Pero ahora queremos intentar ir más lejos.Queremos hacerlo mejor.

Fotografía coche donde desapareció \
Fotografía coche donde desapareció "Naparra"

read more

#20 / NORTZUK GAUDE PROIEKTUAREN ATZEAN

Gaur, proiektu hau aurrera eramaten ari garen pertsonak ezagutzea nahi dugu. Batzuek Iban ezagutuko duzue, beste batzuek Iñaki eta beste batzuek Lucia. Oso pertsona desberdinak gara, belaunaldi desberdinetakoak, jatorri geografiko desberdinekoak, eta uste dugu, hain zuzen ere, horrek aberasten duela proiektua, begirada gehiago dituela.

Iban Toledo eta Iñaki Alforja zuzendariak
Iban Toledo eta Iñaki Alforja zuzendariak

Iban Toledo Ibañez:

Aurten 20 urte beteko ditu ikus-entzunezkoen munduan lanean. Hasieran, telebistako albistegietako errealizadore gisa lan egin zuen, eta, ondoren, kameralari eta argazki-zuzendari gisa dokumentaletan. 2009an komunikazio-enpresa batera jauzi egin zuen, bertan 2015era arte lan egin zuen.

Bideo korporatibo, instituzional, publizitate eta dokumentaletan argazkilaritza, kamera eta editore lanak egin zituen. 2015ean abiatzen du bere proiektua, On… read more

#19 / QUIÉNES ESTAMOS DETRÁS DEL PROYECTO

Hoy queremos que nos conozcais a las personas que estamos llevando adelante este proyecto.Algunos/as conocereis a Iban, otros/as a Iñaki y otros/as a Lucia. Somos personas muy distintas, de diferentes generaciones, de distinta procedencia geográfica y creemos que, precisamente eso, hace que el proyecto se enriquezca, tenga más miradas.

Iban Toledo e Iñaki Alforja directores del documental
Iban Toledo e Iñaki Alforja directores del documental

Iban Toledo Ibañez:

Este año cumplirá 20 años trabajando en el mundo audiovisual. Al comienzo trabajó como realizador de informativos de televisión y después como cámara y director de fotografía en documentales hasta que dio el salto en el 2009 a una empresa de comunicación en la que trabajó hasta el 2015. Ahí realizó desde videos corporativos, institucionales, publicidad y documentales en los que desempeñó labores de director de fotografía, cámara y editor. En el 2015 puso en marcha su propio proyecto, On Produkzioak. Estos últimos años ha

read more

#18 / DERRIGORREZKO DESAGERTZEA

Bortxazko desagerpena bost kontinenteetan zehar hedatzen den giza eskubideen urraketa larria da.
Bortxazko desagerpena bost kontinenteetan zehar hedatzen den giza eskubideen urraketa larria da.

Eremu juridikoan, bortxazko desagertze terminoak delitu konplexu mota bat adierazten du, giza eskubide ugari urratzea dakarrena, eta, egoera jakin batzuetan eginda, gizateriaren aurkako krimen bat ere bada, Naparraren kasuan bezala.

Derrigorreko desagertzearen delitua nazioarteko testuetan eta hainbat herrialdetako zigor-legerian tipifikatuta dago, eta honako ezaugarri hauek ditu: "Estatuko agenteek edo haren laguntzarekin, baimenarekin edo oniritziarekin jarduten duten talde edo norbanakoek pertsona bati askatasuna kentzeko edozein modu, eta, jarraian, gabezia hori edo haren zoria aitortzeari uko egitea, legearen babesetik kentzeko. Behartutako desagerpenaren biktima hiltzeak, sarritan ezkutuko leku batean torturak jasan ondoren, nahita bultzatu nahi… read more

#17 / DESAPARICIÓN FORZADA

La desaparición forzada es una grave violación de los derechos humanos que se extiende por los cinco continentes.
La desaparición forzada es una grave violación de los derechos humanos que se extiende por los cinco continentes.

Desaparición forzada

En el ámbito jurídico, el término desaparición forzada designa un tipo de delito complejo que supone la violación de múltiples derechos humanos y que, cometido en determinadas circunstancias, constituye, como en el caso de NAPARRA, también un crimen de lesa humanidad.

El delito de desaparición forzada, tipificado en textos internacionales y en la legislación penal de varios países, se caracteriza por "cualquier forma de privación de la libertad de una persona por parte de agentes del Estado o grupos o individuos que actúan con su apoyo, autorización o aquiescencia seguida de la negativa a reconocer dicha privación o su suerte, con el fin de sustraerla de la protección de la ley. El asesinato de la persona víctima de… read more

#16 / ORAIN DELA HIRU URTE

Eneko Etxeberria Alvarez omenaldiaren kartela jartzen
Eneko Etxeberria Alvarez omenaldiaren kartela jartzen

https://vimeo.com/419050063

Asteburu honetan hiru urte beteko dira Eneko Etxeberria Alvarezekin hitz egin eta dokumental bat egitea proposatu genionetik, bere anaia Jose Miguel desagerrarazi zuten egunetik familiaren 40 urteko samintasun istoria eta ordutik hona izan duten atsedenik gabeko borroka kontatzeko.

Horregatik nahi izan dugu Enekok berak kontatzea nola bizi izan duten.

Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiegu beren eskuzabaltasun handiagatik, haien intimitatean sartzeko aukera emanez eta haien historia gure eskuetan jartzeak suposatzen duen konfiantzagatik.

Soilik agindu diezaiekegu dakigun onena egingo dugula.

Eskerrik asko!

https://vimeo.com/419050063

#15 / HACE YA TRES AÑOS

Eneko Etxeberria Álvarez
Eneko Etxeberria Álvarez

[Youtube video unavailable]

https://vimeo.com/419050063

Este fin de semana se cumplen tres años desde el dia que hablamos con Eneko Etxeberria Álvarez para proponerle hacer un documental que contase la historia de los 40 años de angustia familiar desde el día que hicieron desaparecer a su hermano Jose Miguel y de la lucha sin descanso que han llevado desde entonces.

Por eso hemos querido que sea el quién nos cuente como lo han vivido.

Por nuestra parte, sólo queremos darles las gracias por su enorme generosidad permitiéndonos entrar en su intimidad y por la confianza que supone que pongan su historia en nuestras manos.

Sólo podemos prometerles que lo haremos lo mejor que sabemos y que, igual que ellos, vamos a luchar por conseguir hacer el mejor documental

Eskerrik asko!

#14 / Gaur Celes Alvarezen urtebetetzea da

Celes Alvarez, emakume indartsua
Celes Alvarez, emakume indartsua

Gaur Celez Alvarez, Naparraren amaren urtebetetzea izango zen. Hitz batzuk idatzi nahi genituen bera ezagutzea guretzat ze hunkigarria izan zen esateko baina Eneko Etxeberriak idatzi duena ikusterakoan zuekin konpartitzea nahi izan dugu.

2018ko maiatzaren 16a. Celes-en 89. urtebetetzea ospatzeko bazkaria. Eta opari bereziarekin gainera. José Miguel-en gorpuzkinen bigarren bilaketa burutuko da. Auzitegi Nazionalak, hainbat errekurtso ondoren, beste erregu-eskaera bat eskatuko zion Frantziari. Unea zen topa egiteko. Eta horrela izan zen, "Bolante baten historia" dokumentaletik ateratako argazkian ikusten duzuen bezala. Iñaki Alforja Celes-en etxean egon zen une hain berezi eta ilusionagarri hori grabatzeko.Bezperan, prentsaurrekoan jakinarazi genuen. Honek ikusmin handia sortu zuen komunikabideetan. Eta ez zen gutxiagotarako.

read more

#13 / Hoy es el cumpleaños de Celes Álvarez,

Celes Álvarez, una luchadora
Celes Álvarez, una luchadora

Hoy era el cumpleaños de Celes Álvarez, ama de Jose Miguel Etxeberria "Naparra". Queríamos escribir un texto para contaros lo emocionante que fue para nosotros conocerla.

Pero al leer lo que ha escrito Eneko, nada mejor expresa el dolor de su ausencia.

"16 de mayo de 2018. Comida para celebrar el 89 cumpleaños de Celes. Y además con un regalo especial. La segunda búsqueda de los restos de José Miguel se llevaría a cabo. Tras meses de recursos, la Audiencia Nacional iba a solicitar otra comisión rogatoria a Francia. Era momento para brindar. Y así fue, como veis en la fotografía extraída del documental "Historia de un volante". Iñaki Alforja estuvo en casa de Celes grabando ese momento tan especial e ilusionante. La víspera, lo dimos a conocer en rueda de prensa. Ésta había despertado gran interés en los medios. Y no era para menos.

read more

#12 / TEASERRA, 7. BERTSIOA.

Oso zaila izaten ohi da film baten teaserra egitea. 80 minutu horietan kontatzen den guztia, 2-3 minutuko bideo batean laburbiltzea eta batez ere nola kontatu nahi dugun.

Bi zuzendariak lanean.
Bi zuzendariak lanean.

Dokumentalaren garapeko unearen arabera bertsio ezberdinak egin ditugu, honako hau 7. bertsioa da. Denbora aurrera joan ahala eta filmaketa gehiago egin, dokumentala osatzen joango gara kontatu nahi dugun hori lortu arte, beraz litekeena da beste teaser batzuk egitea azken bertsioa lortu arte.

Baina orain daukaguna erakutsi nahi dizuegu.

Berriz ere eskerrak eman nahi dizkiogu Etxeberria-Alvarez sendiari eskeinitako denboragatik eta beraien intimitatean murgiltzea uzteagatik.

Teaserraren 7. bertsioa

#11 / EL TEASER VERSIÓN 7

Hacer el teaser de una película es difícilisimo. Es intentar transmitir todo lo que queremos contar en 80 minutos, y sobre todo como lo queremos contar, resumido en 2 o 3 minutos.

Los dos directores trabajando.
Los dos directores trabajando.

Hasta ahora hemos hecho ya siete versiones según el momento en el que se encontraba el documental. Seguramente habrá muchas más versiones conforme hagamos más rodajes y la historia esté más completa y se acerque más a lo que será nuestra historia.

Pero ahora queríamos mostraros el que tenemos. La versión siete.

Queremos volver a agradecer de nuevo a la familia Etxeberria Álvarez su generosidad con su tiempo e intimidad.

Versión 7 del Teaser

#10 / MÚSICA PARA UNA HISTORIA

Una importante cantidad de dinero que obtendríamos a través de Verkami se destinaría a sufragar una serie de gastos a corto plazo. Un proyecto de este calibre tiene muchos gastos. Algunos se dán en fase de redacción o guionización, otros en producción y finalmente en postproducción. Ahora mismo (en la medida en que la pandemia de Covid19 nos lo permite) estamos inmersos en esa fase de producción. En esta fase, mientras se realizan los rodajes, algunos grandes profesionales, por ejemplo, está componiendo, grabando y editando la música.

Pello Ramirez con el celo.
Pello Ramirez con el celo.

El compositor y músico Pello Ramírez colabora con el técnico de sonido Víctor Sánchez. Gracias a vuestras aportaciones, podríamos hacer frente a los gastos de composición, grabación y edición de la música. Por eso es tan importante esta financiación que estamos haciendo en "auzolan".

Pello y Victor trabajando en el estudio de ELKAR.
Pello y Victor trabajando en el estudio de ELKAR.

Pello Ramírez ha escrito varias palabras sobre este proyecto:

read more

#09 / HISTORIA BATERAKO MUSIKA

Verkamin bidez lortuko genukeen diru kopuru garrantzitsu bat, epe motzera ditugun zenbait gastu ordaintzeko erabiliko genuke. Tamaina hontako proiektu batek gastu asko izaten ditu. Batzuk erredakzio edo gionizazio fasean, beste batzuk aldiz ekoizpenean eta azkenik produkzio ondokoan ematen direnak. Oraintxe bertan (Covid gaitzak uzten digun neurrian) ekoizpen fase horretan sartuta gaude. Fase honetan errodajeak egiten diren bitartean beste lan talde bat, adibidez musika konposatzen, grabatzen eta editatzen ari da.

Pello Ramirez txeloarekin.
Pello Ramirez txeloarekin.

Konpositore eta musikari lanetan Pello Ramirez musikaria ari da Victor Sanchez audio teknikariarekin batera. Musikaren konposizio, grabazio eta ediziok eragingo dizkigun gastauei, zuen ekarpenei esker aurre egin ahalko genieke. Horregatik da hain garrantzitsua auzolanean egiten ari garen finantziazio hau.

Pello eta Victor ELKAR estudioan lanean.
Pello eta Victor ELKAR estudioan lanean.

Pello Ramirezek proiektu honen inguruan zenbait hitz idatzi ditu:

read more

#08 / GAU ILUN LUZE HAIEK

BVE revindicó el secuestro y asesinato
BVE revindicó el secuestro y asesinato

1980ko ekainaren 11n, Etxeberria Álvarez familia hainbat hilabetez mantendu zuen nahasmenez batez inguratuta egon zen oraindik ere amesgaizto beltz hori areagotuz.

Batallon Vasco Españolek bost aldiz errebindikatu zuen bahiketaren autoretza, kasua nahaspilatu nahiean.

Hauek dira komunikatu desberdinak:

1980ko Ekainak 21a, deia egunkaria:

"Reivindicamos el secuestro de ‘Naparra’ en Ciboure, en Francia. Está en España. Después de los últimos asesinatos de ETA su suerte está echada. El Batallón Vasco Español es la única solución. Viva la Unidad de España. Batallón Vasco Español, Comando Esteban Beldarrain."

Ia hilabeteren buruan, 1980ko uztailaren 3an, BVEko komando batek, Deia egunkarira telefono dei anonimo berri baten bidez jakinarazi zuen ekainaren 30ean Naparra hil eta Txantako inguruan lurperatu zutela:

read more

#07 / LARGAS Y NEGRAS NOCHES

BVE revindicó el secuestro y asesinato
BVE revindicó el secuestro y asesinato

La desaparición de Naparra el 11 de junio de 1980 estuvo rodeada de confusión que agravó aun más si cabe, durante varios meses en una negra pesadilla a la familia Etxeberria Álvarez.

El Batallón Vasco Español revindicó hasta cinco veces ser el responsable.

Estos son los diferentes comunicados:

21 de junio periódico DEIA:

"“Reivindicamos el secuestro de ‘Naparra’ en Ciboure, en Francia. Está en España. Después de los últimos asesinatos de ETA su suerte está echada. El Batallón Vasco Español es la única solución. Viva la Unidad de España. Batallón Vasco Español, Comando Esteban Beldarrain”.

Al cabo de casi un mes, el 3 de julio de 1980, un comando del BVE a través de una nueva llamada telefónicaanónima al diario DEIA comunicó que el 30 de junio habían matado a Naparra y lo habían enterradoen la zona de Xantako (Donibane Lohitzune-San Juan de Luz):

read more

#06 / BILLY EL NIÑO [ESP]

El tristemente célebre torturador Antonio González Pacheco ha muerto de Covid19.

Billy el niño, Cherid y Teresa Rilo en su casa .
Billy el niño, Cherid y Teresa Rilo en su casa .

Centenares de personas de partidos políticos, sindicatos, Asociaciones de derechos humanos,etc sufrieron en sus manos torturas durante los años 60,70 y 80 en los calabozos de la Brigada político social primero y de la Policía después.

Gracias al testimonio, entre otros, de la viuda del mercenario Cherid se ha sabido que también estaba vinculado con grupos que practicaron ejecuciones extrajudiciales en el Pais Vasco francés como el Batallón Vasco Español.

La familia Etxeberria-älvarez solicitó al Juez Ismael Moreno que Billy el Niño declarase en relación a la desaparición de "Naparra". El Juez lo desestimó.

Ha muerto cuatro veces condecorado, con la pensión máxima y sin haber pasado ante la justicia donde podría haber esclarecido casos como la desaparición forzosa de Jose Miguel Etxeberria Álvarez "Naparra"

Jean Pierre Cherid, mercenario del BVE y GAL.
read more

#05 / BILLY EL NIÑO, [EUS]

Antonio Gonzalez Pacheco polizia torturatzaile ezaguna Covid19-gatik hil da.

Billy el niño Cherid eta Teresa Rilon etxean.
Billy el niño Cherid eta Teresa Rilon etxean.

Alderdi politikoetako, sindikatuetako, giza eskubideen elkarteetako eta abarretako ehunka pertsonak, Brigada Politiko Sozialeko ziegetan lehenik eta Poliziaren ziegetan ondoren, torturak jasan izan zituzten beren eskuetan 60, 70 eta 80ko hamarkadetan.

Cherid mertzenarioaren alargunaren testigantzari esker, besteak beste, jakin da Euskal Herrian exekuzio estrajudizialak egin zituzten taldeekin ere lotura izan zuela, Batallón Vasco Español kasu.

"Naparra" ren desagerpenaren harira, Etxeberria-Alvarez familiak Billy el Niñok deklaratzeko eskatu zion Ismael Moreno epaileari. Epaileak atzera bota zuen.

Jean Pierre Cherid, BVE eta GALen ibilitako mertzenarioa.
Jean Pierre Cherid, BVE eta GALen ibilitako mertzenarioa.

Tamalgarria da lau aldiz kondekoratua izan eta justiziaren aurretik igaro gabe hil izana, non Jose Miguel Etxeberria Álvarez "Naparra" ren desagerpena bezalako kasuak argitu zitzakeen.

read more

#04 / NAPARRAREN BORTXAZKO DESAGERPENA NAZIO BATUETARA IRITSI DA

Naparraren historia Nazio Batuetan

Enekok bere anaiaren argazkia erakusten NBetan sartu baino minutu batzuk lehenago.
Enekok bere anaiaren argazkia erakusten NBetan sartu baino minutu batzuk lehenago.

2020ko otsailaren hasieran, Etxeberria familia eta dokumentalaren filmaketa taldea Genevara (Suitza) joan ginen, Nazio Batuen Bortxaz Desagerrarazien Lantaldeak bigarren aldiz harrera egin zien.

Bere eginkizuna desagerrarazien familiei euren senideak non dauden ikertzen laguntzea da, estatuen eta agintarien ahaleginak kontrolatuz eta fiskalizatuz.

Gogoratu behar da estatuak behartuta daudela ez soilik desagerketaren erantzuleak bilatzeaz, bai ta ere egiarako eta erreparaziorako eskubideak bermatzea ere.

Topaketa hau gure historiarako oso garrantzitsua zenez, urduri eta aldi berean ilusioz beterik geunden.

Honek, tokikoa iruditzen zaigun historia baterako nazioarteako errekonozimendua suposatzen du.

read more

#03 / LA DESAPARICIÓN FORZOSA DE NAPARRA LLEGA A LA ONU

Eneko mostrando la foto de su hermano minutos antes de entrar a la O.N.U
Eneko mostrando la foto de su hermano minutos antes de entrar a la O.N.U

LA HISTORIA DE NAPARRA EN NACIONES UNIDAS

A principios de febrero de 2020 la familia Etxeberria y el equipo de rodaje del documental nos trasladamos a Ginebra (Suiza) para ser recibidos por segunda vez por el Grupo de Trabajo de Desapariciones forzosas de Naciones Unidas.

Su función es asistir y ayudar a las familias en la investigación del paradero controlando y fiscalizando los esfuerzos de los Estados y de las autoridades.

Hay que recordar que los Estados están obligados, no sólo a buscar a los responsables de la desaparición sino también a hacer que se cumplan los derechos de verdad y reparación.

Estábamos nerviosos e ilusionados porque este encuentro era muy importante para nuestra historia.

Supone el reconocimiento internacional de una historia que, a veces, nos parece local.

read more

#02 / ARGAZKI BATEN HISTORIA

Argazki hau da gure dokumentalari izena eman diona.

Egilea: Joseba Zabalza
Egilea: Joseba Zabalza

Joseba Zabalzak bere argazkia nola egin zuen kontazten digu testu honetan.

Argazkia dohan erabiltzeko aukera eman digu.

Eskerrik asko!

Joseba Zabalza

Telefonoz proiektua azaldu ostean, Eneko Etxeberriarekin Kale Nagusiko taberna batean geratu nintzen. Segituan jabetu ginen ederki moldatuko ginela elkarrekin. Oso ondo oroitzen dut nola esan zidan, beso bat galtzeko prest legokela anaia lurpertatuta non dagoen jakitearren. Beste biktima batzuen familiei galdetzen nien ea fetitxe bat edo antzeko zerbait izan zitekeen objeturen ba ote zuten gordeta. Fermin Perez Elexperen irudia memorian itsatsita daukat, Victor, bere anaia, hil zutenean balek zulatutako Montrealen 76ko olinpiadetako propaganda zeraman poltsarekin edo Aitziber Ibaibarriaga, Txabi Etxebarrietaren iloba, Benta… read more

#01 / HISTORIA DE UNA FOTO

Esta fotografía de joseba zabalza fue la que nos dió la idea del título del documental.

Autor: Joseba Zabalza
Autor: Joseba Zabalza

Le hemos pedido que nos explique como la hizo.

Por cierto, nos la ha cedido gratis.

Eskerrik asko!

Joseba Zabalza

Después de explicarle por teléfono el proyecto, quedé con Eneko Etxeberria en un bar de la calle Mayor. Creo que enseguida nos caímos bien. Recuerdo que me dijo que se dejaría cortar un brazo por saber dónde enterraron a su hermano. A las familias de otras víctimas les preguntaba a ver si tenían algún objeto que fuera un fetiche o algo similar. Tengo retratado a Fermín Pérez Elexpe con el bolso de Montreal 76 agujereado por las balas donde llevaba la propaganda cuando mataron a Víctor, su hermano, o a Aitziber Ibaibarriaga, sobrina de Txabi Etxebarrieta con las míticas gafas de pasta que llevaba en Benta Haundi. –Bueno, me dijo… read more

10€
20 backers
10€

•Zure izena mezenas kredituetan

Estimated delivery January 2021
25€
58 backers
25€

Zure izena mezenas kredituetan

Filma estekan ikusi ahal izatea

Estimated delivery January 2021
35€
10 backers
35€

Zure izena mezenas kredituetan

Filmerako esteka

Dokumentalaren posterra

Estimated delivery January 2021
50€
139 backers
50€

Zure izena mezenas kredituetan

Filma USBn

Dokumentalaren posterra

2 sarrera estreinaldirako.

Estimated delivery January 2021
100€
36 backers
100€

Zure izena mezenas kredituetan

Filma USBn

Dokumentalaren posterra

2 sarrera estreinaldirako

Naparraren kamiseta

Estimated delivery January 2021
200€
10 backers
200€

Zure izena mezenas kredituetan

Filma USBn

Dokumentalaren posterra

2 sarrera estreinaldirako

Naparraren kamiseta

Naparraren desagerpenari buruzko liburua

Estimated delivery January 2021
500€
3 backers
500€

Kolektiboentzako laguntza bonoa:

Zure izena mezenas kredituetan

Filma USBn

Dokumentalaren posterra

2 sarrera estreinaldirako

Naparraren desagerpenari buruzko liburua

Dokumentalaren pase bat antolatzea zure herrian.

Estimated delivery January 2021
Cookies help us to offer you the best experience. Settings