Gozatzeko liburua.
Zirimiria euripean jolastuz gozatu nahi duten umeentzako (eta helduentzako ;-)) liburu-tresna da. 41 ekintza ditu euripean ezagutu, aztertu, bizi eta amesteko, bakarrik edo taldean.
Liburuak 3 ekintza-maila ditu: lehenengo mailan zirimiria zentzumenen bidez ezagutzeko gonbidapena, bigarrenean fenomeno hau sakonago aztertzeko eta hirugarrenean, experimentuen bitartez exploratu eta jolasteko.
Gure liburuan aurkituko dituzun ekintza/jolas batzuk erakutsiko dizkizugu:
... euripean... ez al da hondatuko?
Ez horixe! Guretzako behar-beharrezkoa zen zirimiripean zein zaparradapean irakurri ahal izatea. Hainbat aukera aztertu ondoren, konponbidea aurkitu genuen: gure liburua paper-harriz eginda dago! Ekologikoa izateaz gain, ura jasaten du.
Eta nondik sortu da hau dena?
Nerea Marquez eta Alex Filiatreau gara, elkarrekin lan eginez izugarri gozatzen dugun diseinatzaile eta lagunak. Urte batzuk daramatzagu elkarlanean jolastoki eta jantokiak berriro diseinatzeko proiektuetan, Mahi-Mahi deituak, umeen bizipena hobetzeko. (www.mahimahibyaskora.com)
Gainera, Bilbon bizi gara, eta hiri honetan euria eta Zirimiria protagonista handiak izan ohi dira elkarrizketetan zein eguneroko bizitzan.
Gure proiektuetan ikusi dugunez, euria datorrenean umeek euriarengandik ihes egin eta babesteko ohitura dute, euriaz gozatzeko aukera alferrik galduz. Eta horrela hasi zen abentura hau, hori aldatzeko zer egin genezakeen amesten.
Eman genituen lehenengo urratsetan zehar, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan genuen, sorkuntza grafikorako bekaren bidez. Gainera, proiektua bultzatzea erabaki zuten 2 argitaletxe zoragarrirekin egin genuen topo: ANTI eta Cuscusian*s. Familia handituz joan zen. Lagunak, kolaboratzaileak eta hainbat eremutako adituak bat egin zuten abenturarekin; Askora eta bere eskola-jantokietako Mahi-Mahi proiektua eta Zubimusu Ikastola eta Abusu Ikastola ikastetxeak esaterako.
Ume askok zorakeria hauek pentsatzen, sortzen eta frogatzen lagundu ziguten.
Eta orduan zertarako da crowdfunding hau?
Gure helburua ekoizpen-gastuetarako laguntza lortzea da. Hauek dira ekoizpen gastuak: paper-harria erostea, inprimatzea, banatzea eta garraioa. Horrela, liburuaren 500 ale ekoiztu ahal izango ditugu edonork erosi ahal izateko moduko preziorekin.
Liburua izugarri gustatuko zaizu hainbat arrazoirengatik:
Lehenengo eta bat, maitasun osoz diseinatutako euskarazko liburu-tresna delako. Eta Bilbon bilbotarrok nahi dugun lekuan jaiotzen garela esaten dugun arren, badakigu euskara oraindik ez dela guztion hizkuntza, eta beraz, konponbidea aurkitu dugu.
Gure liburuak gaztelaniazko azpitituluak ditu!
Beraz, Extremadura, Murtzia, Argentina, Galizia, Katalunia, Andaluzia, Madril eta beste lekuetako lagunok: liburu hau zeuena ere bada!
Bigarren, liburu eskuzabala izango da, koloretako 100 orri ingurukoa, erabilerraza (16x16 cm), enkuadernazio espiralarekin, sormenezko formatuduna, edonora eraman ahal izateko edo nahi dituzun gauzekin pertsonalizatzeko.
Gehiago jakin nahi duzu?
Jarrai gaitzazu Instagram @zirimiria_liburua eta Facebooken @zirimiria.
Sariari buruz
Liburua erosteko hainbat modu ditugu:
GARRANTZITSUA: Liburuak etxean jasotzeko aukera duzu, BAINA esku artean azkar-azkar eduki nahi baduzu, 2 aste lehenago eskura dezakezu, bidalketa partikularrak baino lehen, zure esku jartzen ditugun jasotzeko guneetakoren batean batzen baduzu.
Liburua jasotzeko gune hauek leku zoragarriak dira, adiskidez betetakoak. Gainera, bide batez, leku horiek ezagutzeko/bisitatzeko aukera izango duzu.
Bestalde, liburua jasotzeko guneetara joaten bazara, banaketa-lana asko erraztuko diguzu:-).
Aukera hau hautatu ahal izateko, jasotzeko gune hauetako bat aukeratu beharko duzu:
• Bilbon: gure ANTI liburu-denda argitaletxean aurkituko duzu, Maiatzaren Biko kalea 2.
• Gasteizen: MARA_MARA liburu-denda, San Frantzisko kalea 16.
• Donostian: TOBACCO DAYS liburu-denda, TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro barruan.
• Iruñean: CHUNDARATA liburu-denda, Paulino Caballero kalea 27.
• Santanderren: GIL liburu-denda.
• Madrilen: ARREBATO LIBROS, De la Palma kalea 21.
• Bartzelonan: La Caníbal liburu-denda, Carrer de Nàpols 314.
Aurreikusitako egutegia
Liburuaren ekoizpena: azaroa-abendua.
Bidalketak eta jasotzeko guneetan eskuragarri egotea: abendua-urtarrila.
18 comments
If you are already a sponsor, please Log in to comment.
Iranzu Guijarro
Zorionak Nerea eta Alex! Pinta oso ona du! Irrikitan gaude liburua gure eskuetan edukitzeko! Bat guretzako izango da, baina bestea Finlandiako lagun batzuei oparituko diegu! Zirimiria hararte iritsiko da! ;-)
Achegas directas
O libro máis axeitado para os días de néboa, brétema, poalla, orbaio, chuvisca, choiva, chuvieira, maruxía ou forte maruxía!!
detalleres
Compartimos!!
Laura Lozano Cabrera
Estoy deseando tenerlo!!!
loayza
¡Precioso proyecto! 😍
Miren
Aupa neskak!!!! <3
Olimpio Guerrero
Qué mejor para aclimatarse al norte que un libro para disfrutar bajo la lluvia! :)
ludita
¡Qué bien, un taller de Zirimiri en La Nave Nodriza!
Eider
Zorionak bikote! Me encanta Zirimiria! Gogo asko ditut eskuetan izateko!
INES REDONDO
¡Una iniciativa genial! ¡viva el juego bajo la lluvia :)