❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Astonauta gehiegi? Badator SATORJATOR, ENE KANTAKen DVD+CD berria!

Adi guraso hori! Perez sagutxoa edo Astonautaren abestia burutik kendu ezinean bazabiltza, 19 abesti berri dakarzkizugu.

Ene Kantak

A project of

Category

Created in

0
seconds
925
Patron
23.674€
From 20.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

“SATORJATOR” gozatzen lehenengoa izan zaitezke.
19 abesti eta 19 bideoklip euskaraz Lurraren erdigunera bidaiatzeko eta SATORJATOR, dantzan jarriko zaituen sator eme atsegina, ezagutzeko.

DVD+CD berrian agertuko den “Alemana” ikusi eta entzuteko sakatu hemen. Txikiek erraldoiekin gure jaietan gehien dantzatzen dutenetako abesti baten letradun bertsioa duzue honakoa.

EUREN AHOTSA UTZI DIGUTEN LAGUNAK

Musika eta kirolaren arlo ezberdinetako adiskideak gure abestiak borobiltzen laguntzera hurbildu zaizkigu.

SARA COZAR - ANTZEZLEA
AITZIBER GARMENDIA - ANTZEZLEA
XABIER MADARIAGA - KAZETARIA
MURSEGO – MUSIKARI ETA IRAKASLEA
JOANA ZIGANDA - IRAKASLEA
JON BARBERENA - BERTSOLARIA
MADDALEN ARZALLUS ANTIA - BERTSOLARIA
ZURIÑE HIDALGO - MUSIKARIA
GORKA LEHIOTIKAN - MUSIKARIA
KUTXI ROMERO - MUSIKARIA
EL DROGAS - MUSIKARIA
GORKA URBIZU - MUSIKARIA
AIORA ZEA MAYS - MUSIKARIA
MIKEL SAN JOSE - FUTBOLARIA
OIER SANJURJO - FUTBOLARIA
ROBERTO TORRES - FUTBOLARIA
ANAITZ ARBILLA - FUTBOLARIA
ASIER RIESGO - FUTBOLARIA
IMANOL AGIRRETXE - FUTBOLARIA
TXIBI UTERGA – ERREMONTISTA
IÑAKI IZA - PILOTARIA
OINATZ BENGOETXEA - PILOTARIA
ASIER GARCIA - BOTILEROA

500 TXIKI BAINO GEHIAGO

Euskal Herriko eskualde ezberdinetako 14 ikastetxeetako ikasle ugarik gure diska berriaren abestiak dantzatu dituzte:

Txantreako Bernat Etxepare Eskola
Iruñeko Buztintxuri Eskola
Uharteko Virgen Blanca
Aizarnako Herri Eskola
Zestoako Herri Ikastetxea
Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskola
Lekunberriko Ibarberri Eskola
Zaratamoko Eskola Publikoa
Durangoko Kurutziaga Ikastola
Otxandioko Eskola
Lakuntzako Herri Eskola
Burlatako Ermitaberri Ikastetxe Publikoa
Irurtzungo Atakondoa Eskola
Oiongo Ramiro de Maeztu Eskola Publikoa

¿ZERGATIK EGITEN DUGU BESTE CROWFUNDING BAT DISKA BERRIA KALERATZEKO?

Batek baino gehiagok galdera hori egingo duelakoan gaude. Jende askok crowfunding bat egiteko arrazoi bakarra ekonomikoa dela pentsatzen du, zuzenean diruz ari zarelako laguntzen.

Guk ere horrela uste genuen hasieran eta egun dirua aurretik jasotzea proiektua aurrera ateratzeko oso garrantzitsua bada ere, zuekin harremana ahalik eta zuzenena izatea berebiziko garrantzia duela ulertzen dugu orain.

Modu honetan gure diskak guk geuk sortu eta ekoiztea ahalbidetzen duzu eta emaitza buruan genuenaren oso antzekoa izaten da. Bide batez, ikuskizun berria prestatu dezakegu aurreratutako diru horrekin.

Gainera aurten “ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA” birarekin ausartak izan gara arrisku handiko apostua baita. Nafarroako 7 konpartsetako 32 erraldoik lagunduta 4 data soiletako ikuskizun berezia izango da.
info+: https://enekantak.org/ene-kantak-jai-erraldoia-ikuskizun-berriaren-sarrerak-salgai/

¿ZER LORTZEN DUZU TRUKEAN?

-Dendetan eta gure webgunean salgai jarri baino astebete lehenago CD+DVD berria, etxera bidaliko dizugu (24 ordutan). Azaroaren 26an argitaratuko da eta zuek aurreko astean jasoko duzue. Eskaintza eta pack ezberdinen artean aukera dezakezu.
-Ekarpen ezberdinetan salneurri eta eskeintza bereziak.
-Ekarpen guztietan 42x59,4 cmtako (A2) poster esklusiboa.
-WATXAPANAUTA bazara, libreta bat oparituko dizugu. info+: https://enekantak.org/watxapanauta

NORA DOAZ ZUEN EKARPENAK?

Aurten helburu honetarako 20.000€ finkatu ditugu, baina horietatik 14.000 inguru besterik ez zaizkigu iritsiko, %29 inguru zergak (%21eko BEZa), ordainketa bakoitzeko banku-gastuak, garraio-kostuak, sobreak eta guzti hau bideratzen duen plataformaren gastuetara doaz.

Guzti horrekin soinu estudioaren gastuak (grabaketa, edizioa eta masterizazioa), bideoklipen errealizazioa (eskoletan grabaketa, krometan errodaia, edizioa eta muntaia) eta ilustrazioak.
DVD+CDen fabrikazioa, karteldegia eta promozio guztia gure aldetik ordaintzeke gelditzen da.

LAN EGUTEGIA

Zuen ekarpenak ditugularik eta kanpaina burututakoan honako prozesua jarriko da abian:
-Soinu estudioan 19 abestien grabaketa eta edizioa bukatuta egonen da.
-Bideoen grabaketa, bai 14 eskoletan, bai estudioan ere, amaituta egongo da.
-Zer falta zaigu? Urriaren hasieran bideoklipak bukatuta izatea espero dugu.
-Katuki Saguyakik egindako marrazkiekin diskaren azala eta liburuxka ari gara maketatzen.
-Urriaren erdialdera lana bukatuta ekoiztera bidaliko dugu eta azaroaren hasieran diskak gure egoitzan izango ditugu. Ondoren posta-paketeak prestatu eta bidaltze denborak kontutan hartuta, zuen etxeetan azaroaren 20a aldera izatea estimatzen dugu.
-Bitartean Verkamiren bloga eta gure webgunea dela medio ematen ditugun hurratsen berri izango duzue. Inor baino lehenago jasoko duzue informazioa eta materiala esklusiban aurreratuko dizuegu.

Zer da ENE KANTAK?

Ene Kantak haurrentzako abestiak euskaraz sortzen ditu; freskoak, gogoraerrazak eta dantzagarriak. Batzuetan abesti tradizionalen bertsioak eguneratuz burutzen ditugu. Beti ere, abesti bakoitzeko haurrek erraz dantzatzeko koreografia eta bideoa sortzen dugu.
Gure abestietan euskal gizartean ezagunak diren kultura eta kirolaren pertsonak ahotsa jartzen parte hartzen dute.

ZER LORTZEN DUGU GUK TRUKEAN?

Proiektua aurrera eramateko laguntza eskuratzen dugu. Nahikoa lortzekotan, jende gehiagok denbora gehiago eskainiz dauzkagun ideiak garatu ahal izango ditugu.

Zuekin zuzenean harremanetan jartzen gara eta batetik zalantzak argitzen baditugu ere, bestetik guretzat oso lagungarriak diren iradokizunak jasotzen ditugu kanpaina osoan zehar. Prozesuan edozein aldaketa gertatzen delarik, zuzenean komunikatzen dizuegu.

Beste aldetik, etorkizunera begira aurten beste proiektu zehatzik ez laguntzea erabaki dugu, gehien bat bi arrazoi direla eta: gure egoera berrian kopuru handirik ezin diogulako eskeini batetik, proiektu txikiagoak martxan definitu ahal izateko bestetik.

OSO GARRANTZITSUA!

-Crowfunding kanpaina zehazki 40 eguneko iraupena dauka: 2018ko irailaren 14tik 2018ko urriaren 23ra arte.
-Epe hori gaindituta ezin izango da beste ekarpenik eman.
-Planteatutako helburua lortzen badugu, Verkamik urriaren 24an zuen ekarpenaren dirua automatikoki kobratuko dizue.
-Helburura iristen ez bagara ez dizue deus kobratuko eta ez dugu diskarik bidaliko.
-Verkamik 10 egun uzten ditu huts egin duten ekarpenen kobrantzak konpontzeko.
-Horrelako arazorik izatekotan 3 email bidaliko dizkizute nola konpondu azaltzen eta zuen eskaria jaso ahal izateko.
-10 egun horien ostean email bat bidaliko dizuegu Verkamiren webgunetik zuen helbidea eta, kamisetarik eskatu baduzue, kamisetaren neurria jakin ahal izateko.

Oso garrantzitsua da Verkamin erabili ohi duzun emailaz izena ematea azkar erantzunez eskaria lehenbailehen jasotzeko..

-Azaroaren 5a baino lehen mezurik jasotzen ez baduzu zerbait ongi ez dabilen seinale izango da. Spam aurkako sarrera ontzia ere ongi begiratu, mesedez.
-Kanpaina irauten duen bitartean nahi duzuna galdetzen ahal diguzu Verkamiren gure proiektu honen orriaren beheko partean duzun botoia sakatuz.
-**Kanpaina bukatutakoan, edozein zalantza argitzeko helbide honetara idatzi:
kaixo@enekantak.com**
-Bidalketa gastuak gure kontu. .
-Zure ekarpenari kamisetarik badagokio, neurria galdetuko dizugu.

KREDITUAK

Satorjator Iruñean grabatu da Alberto Porresekin K Estudioetan

Musikariak
-David Gonzalez -Baxua
-Juanma Urriza "Boli" - Batería
-Txus Maravi - Gitarra
-Raul Ojer - Celloa
-Oiane Yarza - Akordeoia
-Nerea Urbizu - Pianoa eta Kalimba
-Jorgito - Gitarra Klasikoa
-Antxon Salbide – Kajoia
-Iñaki - Palmas
-Eneko Paez - Biolina eta Zanfoña
-Arkaitz Ibarra - Txistua
-Julen Leuza - Gaita eta Tronboia
-Dani Kaspistegi - Gaita
-Beñat Lopez - Atabala
-Iñaki Ibor - Tronpeta
-Pedrito Ruiz – Saxofoia
-Hutsun txalaparta: Anai Gambra, Jabi Leoz, Mikel Urrutia
-Ane Huarte - Koruak
-Lorea Xinchun Rodríguez - Koruak
-Eneko Oskoz - Koruak
-Frida Maraví - Koruak
-Araika Etxarri Urbizu - Koruak
-Enara Etxarri Urbizu - Koruak
-Igor Otxoa – Txalaparta
-Harkaitz Martínez de San Vicente - Txalaparta
-Brigi Duke - Bateria
-Flako Txarrena - Baxua

Bideoen errealizazioa
Kamarak: Hugo Zuñiga, Eymard Urebetagoena, Laura Martinez eta Jorge Fernandez
Edizio eta muntaia: Jorge Fernandez
Animazioak: Carlos Tobes (Distrito 101)
Kroma Estudioa: Garun.pro
Ilustrazioak: Mikel Santos (Belatz) – Katuki Saguyaki
Diskaren azala eta liburuxkaren maketazioa: Mikel Mendibil
Produkzioa: Jesús Irujo

-Gure proiektuaren inguruko informazio gehiago eskuratu eta argazkiak eta bideoak ikusteko:
www.enekantak.org
facebook.com/enekantak
twitter.com/enekantak
instagram.com/enekantak

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

17 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Anairu

    Anairu

    about 1 year

    Aupa!!

  • Makenri

    Makenri

    about 1 year

    Aupa Ene kantakeko lagunak! Euskal Herriko haurrak euskaraz abesten eta dantzatzen jarrai dezatela zuen abestiekin denbora askoan

  • Erika Juárez

    Erika Juárez

    about 1 year

    animo!!! ea lortzen duzuen

  • Esti Mujika

    Esti Mujika

    about 1 year

    Mila esker euskararen alde egiten duzuen lanagatik!!guk ere gure aletxoa jarri nahi izan dugu,zorte on!

  • zior

    zior

    about 1 year

    Eskerrik asko ekipo eiten dosuen lan danagatik! Segi horrela!

  • Asiero

    Asiero

    about 1 year

    Meritu latza ENE KANTAKeko lantalde osoak duena! Aupa zuek!

  • Erkuden Iglesias

    Erkuden Iglesias

    about 1 year

    Animatu! Ea danon artean lortzen dugun!

  • oihana

    oihana

    about 1 year

    Kaixo, gustatuko zait beste kamiseta bat erostea, nola egin ahal dut?

  • oihana

    oihana

    about 1 year

    Kaixo, gustatuko zait beste kamiseta bat erostea, nola egin ahal dut?

  • Maite Zubiria Chasco

    Maite Zubiria Chasco

    about 1 year

    Aupa!!!Lortuko duzue!!!💪💪💪

#03 / Lortu dugu!. Zorionak. Lo hemos conseguido!

Mila esker! Gure helburua lortu dugu eta diska etxean lehenbailehen jaso dezazuen lanean ari gara.
-Gaur eguerdian, kanpaina amaitutakoan, Verkamik zuek aukeratutako ekarpenaren kopurua kobratuko dizue PayPal edo txartelaren bitartez.- Verkamik 10 egun uzten ditu huts egin duten ekarpenen kobrantzak konpontzeko.
- Horrelako arazorik izatekotan 3 email bidaliko dizkizute nola konpondu azaltzen eta zuen eskaria jaso ahal izateko.
-10 egun horien ostean email bat bidaliko dizuegu Verkamiren webgunetik zuen helbidea eta, kamisetarik eskatu baduzue, kamisetaren neurria jakin ahal izateko.
-Zenbat eta lehenago informazioa guri bidali, are eta azkarrago bidali ahalko ditugu zuen eskariak.
-Azaroaren 5a baino lehen mezurik jasotzen ez baduzu zerbait ongi ez dabilen seinale izango da. Spam aurkako sarrera ontzia ere ongi begiratu, mesedez.
-Edozein zalantza argitzeko helbide honetara idatzi: kaixo@enekantak.com

read more

#02 / ZOZKETA. ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA 40 SARRERA

ZOZKETA. ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA 40 SARRERA
Helburua lortu dugula ospatzeko zozketa. 9 egun geratzen dira…
Lortu dugu! Ene Kantak! Gure diska berria finantzatzeko kanpainaren helburura iritsi gara.
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Ez zen lorpen erraza!

Ospatzeko kanpainian parte hartzen duzuenen artean Ene Kantak Jai Errraldoia ikuskizunaren 40 sarrera zozketatuko ditugu.
Parte hartu duzuenok zuzenean sartzen zarete zozketan.

5na sarreratako 8 sari izango dira. Ene Kantak Jai Errraldoia ikuskizunaren data bakoitzeko 2 sari.
Kainpaina bukatzerakoan zozketan zein datan parte hartu nahi duzuen galdetuko dizuegu.

Zorte on!


Sorteo para celebrar que hemos conseguido llegar al objetivo. Aún quedan 9 días…
Lo hemos conseguido!
Hemos llegado al objetivo de nuestra campaña para financiar nuestro nuevo disco.

Mila esker a todos y todas las que habéis participado para conseguirlo. No estaba fácil!
read more

#01 / KANTUEN ZERRENDA / LISTA DE CANCIONES

Kaixo, hau da "SATORJATOR" diskoan aurkituko dituzun 19 kantuen eta bideoklipen zerrenda:

-Gora Euskara
-Tximinoaren izozkia
-Satorjeitor
-Lur azpian bizi naiz
-Zaindu itzasu lagunak
-Iletik ilera
-Kontuz mugikorrekin
-Txanogorritxo
-Azokara
-Handienen Pare
-Amesgaiztoak
-Dinosauroa Banintz
-Ausartak
-Behar Zaitut
-Alzheimer
-Pako-Paki
-Txingurriak
-Alemana
-Urtaro Zuriko Emakumea

19€
420 backers
"SATORJATOR" (DVDa + CDa)
  • "SATORJATOR" (DVDa + CDa)
  • Poster esklusiboa (42,0 x 59,4 zm.)
  • Bidalketa gastuak barne

22€
152 backers
ESKAINTZA BEREZIA - "SATORJATOR" + TRONPETA DVDa
  • "SATORJATOR" (DVDa + CDa)
  • Poster esklusiboa (42,0 x 59,4 zm.)
  • ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA (DVDa)
  • Bidalketa gastuak barne
25€
75 backers
ESKAINTZA BEREZIA - "SATORJATOR" + NEGUARI ABESTEN CDa
  • "SATORJATOR" (DVDa + CDa)
  • Poster esklusiboa (42,0 x 59,4 zm.)
  • NEGUARI ABESTEN (CDa)
  • Bidalketa gastuak barne

30€
142 backers
"SATORJATOR" (DVDa + CDa) + HAURRENTZAKO KAMISETA
  • "SATORJATOR" (DVDa + CDa)
  • Poster esklusiboa (42,0 x 59,4 zm.)
  • HAURRENTZAKO KAMISETA
  • Bidalketa gastuak barne

40€
117 backers
"SATORJATOR" (DVDa + CDa) + 2 HAURRENTZAKO KAMISETA
  • "SATORJATOR" (DVDa + CDa)
  • Poster esklusiboa (42,0 x 59,4 zm.)
  • 2 HAURRENTZAKO KAMISETA
  • Bidalketa gastuak barne

75€
12 backers
"SATORJATOR" (DVDa + CDa) + DISKOGRAFIA OSOA
  • "SATORJATOR" (DVDa + CDa)
  • Poster esklusiboa (42,0 x 59,4 zm.)
  • ENE KANTAK (DVDa + CDa)
  • NEGUARI ABESTEN (CDa)
  • ONEKA (DVDa + CDa)
  • ONEKA MARRAZOA IKUSKIZUNA (DVDa)
  • ASTONAUTA KUTXA METALIKOA (DVDa + CDa)
  • ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA IKUSKIZUNA (DVDa)
  • Bidalketa gastuak barne

85€
3 backers
"SATORJATOR" (DVDa + CDa) + DISKOGRAFIA OSOA + HAURRENTZAKO KAMISETA
  • "SATORJATOR" (DVDa + CDa)
  • Poster esklusiboa (42,0 x 59,4 zm.)
  • ENE KANTAK (DVDa + CDa)
  • NEGUARI ABESTEN (CDa)
  • ONEKA (DVDa + CDa)
  • ONEKA MARRAZOA IKUSKIZUNA (DVDa)
  • ASTONAUTA CAJA METALICA (DVDa + CDa)
  • ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA IKUSKIZUNA (DVDa)
  • HAURRENTZAKO KAMISETA
  • Bidalketa gastuak barne

95€
4 backers
"SATORJATOR" (DVDa + CDa) + DISKOGRAFIA OSOA + 2 HAURRENTZAKO KAMISETA
  • "SATORJATOR" (DVDa + CDa)
  • Poster esklusiboa (42,0 x 59,4 zm.)
  • ENE KANTAK (DVDa + CDa)
  • NEGUARI ABESTEN (CDa)
  • ONEKA (DVDa + CDa)
  • ONEKA MARRAZOA IKUSKIZUNA (DVDa)
  • ASTONAUTA KUTXA METALIKOA (DVDa + CDa)
  • ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA IKUSKIZUNA (DVDa)
  • 2 HAURRENTZAKO KAMISETA
  • Bidalketa gastuak barne

Cookies help us to offer our services. Continuing to browse entails acceptance of their use.