❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Discover the 10 most exciting projects of 2018!

Gutxieneko hori

Inguru hurbilari buruzko argazki liburua. Lagunarteko harremanak, konplizitatea eta giroa laburbiltzen dituen lana.

Batix Ezeiza

A project of

Category

Created in

0
seconds
35
Patron
1.018€
From 750€
Contribute to the project
View project in Castellano

Niri buruz

Donostiako argazkilaria naiz, urteak daramatzat kamerak eskutan. Hasieran afizio zena, azken urteotan ofizio ere badut. Ingurukoek nire argazkiak ezagutzen dituzten arren, orain arte ez dut nire lana era honetako proiektu batean bilakatu, lehen aldia da argazkiak bildu, forma eman eta liburu bat egiten dudala.

Proiektua

Liburu hau egitearen ideia beste hainbat pertsonekin batera egindako ikastaro/tailer batetik dator. Nagore Legarreta argazkilariaren gidaritzapean, Sormen eta Argazki Proiektu ikastaro/tailerran hartu dut parte. Egonezin eta interes desberdineko pertsonak elkartu gara bertan, eta hilabetetan zehar bakoitzaren argazki proiektuari bultzada ematen eta elkar elikatzen aritu gara.

“Gutxieneko hori” nire inguru hurbilari buruzko argazki liburua da. Gure kuadrilan, gure lagunartean harreman berezia eta giro zoragarria dugula iruditu zait beti eta hori argazki bilduma batean jaso eta transmititzeko saiakera da lan hau.

Urte asko daramatzat kuadrilan egiten ditugun plan guztietan argazkiak egiten, milaka argazki ditut gordeta. Hasieran aipatutako taldearen laguntzaz urte guzti hauetako lanari, milaka argazki horiei zentzu bat eman eta lagunartean bizi ohi dudana sintetizatu eta transmititzeko saiakera da lan hau. Urteotako bizipenak eta gure arteko harremana 39 argazkitan laburtuta, ikusi, ukitu, usaindu eta gordetzeko moduko liburuan.

Hasierako asmoa liburuaren kopia bat eta bakarra sortzekoa zen, denbora jakin batez nonbaiten ikusgai jartzeko. Baina asmoak beste dimentsio bat hartu du azkenean, eta ingurukoek animatuta, liburu tirada bat egin eta nahi duen ororentzat eskuragarri jartzea erabaki dut.

Lagunartean gauzak elkarrekin egiten ditugun moduan, proiektu hau ere interesa dugun guztion artean finantziatuko dugu gainera. Interesgarria bazaizu, izan zaitez zu ere parte beraz!

Liburua

21cm x 21cm tamainako liburu karratua izango da, erresoluzio altuko inpresio digitalean egina. Maketazio minimalista eta garbia izango du, argazkiak fondo txuri baten gainean. Amaieran testu labur bat izango duen arren, irudiak berak dira kontatu beharrekoa kontatzen dutenak, bestelako elementu edota gehigarririk gabe.

Liburu fisikoaz gain, formatu digitalean eskuratzeko aukera ere baduzue, nahi izanez gero. Eta gehigarri moduan, prozesuaren azken fasean baztertutako hainbat argazki digitalki ikusteko aukera ere badago.

Ekarpenak

Proiektuari ekarpenak egiteko hainbat era daude, bakoitzaren nahiaren eta ahalmenaren arabera parte hartu ahal izateko. Guztiak izango dira ongietorriak eta guztiek izango duzue nire esker ona!

Ekarpen desberdinen arabera, liburua formatu digitalean edo/eta formatu fisikoan lor dezakezue (dedikatoriarekin ala gabe) eta baita proiektuaren azken fasean deskartatutako argazkiak ere.

Entrega

Liburua jasotzeko, Donostia eta inguruetan eskura eman dezaket edota baita entrega punturen bat adostu ere (tabernaren bat, elkarteren bat…).
Etxean jasotzea nahiago baduzue, bidalketa gastuak barne dituzten ekarpen aukerak ere eskuragarri dituzue.
Eta norbaitek liburuaren aurkezpen bat egitea nahiko balu, jarri nirekin kontaktuan eta hitz egingo dugu, noski!

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

0 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

#03 / Esker ona

Mila esker guztiei!

Amaitu da crowdfunding kanpaina eta lortu degu beharrezkoa genuen gutxienekoa, baita gehiago ere. Dagoeneko inprentan dago liburua, kopia guztiak eskuartean izan bezain pronto zuekin berriro jarriko naiz kontaktuan entregak adosteko.
Liburuaren bertsio digitala edo/eta deskartatutako argazkiak ere eskatu dituzuenontzat, datozen asteotan prest izango dira deskarga linkak eta jarriko naiz zuekin kontaktuan hau nola kudeatu azaltzeko ere.
Mila esker zuen laguntzagatik!

Eta aipatu nizuen moduan, erakusketa kolektiboa ere martxan da. Irailaren 8an izango da inaugurazioa, eta aurrerago bisita gidatu bat ere antolatuko degu, interesa dezuen guztioi proiektuak azaltzeko. Abixatuko zaituztet!

Muxu bana!

#02 / Proiektuaren erakusketa

Kaixo denei!
Aurreko mezuarekin aipatu nizuen akaso sorpresatxoren bat izango nuela laister, hala izango da ba!
Dakizuen moduan, Sormen eta Proiektu ikastaro batean jaiotako proiektua izan da Gutxieneko Hori. Honekin batera beste hainbat proiektu ere garatu dira bertan, zein baino zein interesgarriagoak:

  • Azken tanta [Iker Urkiola].
  • Amona [Lorea Sorzabalbere].
  • Arbolak [Jabier Legarreta].
  • Begiradaren hondoan [Xabier zubitur].
  • Erromeria isil bat [Ainara Lasa].
  • Ño, se nos partió Fidel [Maite Olaziregi].
  • Oso [Aran Erasun].
  • Para verte mejor [Marina Bello].

Hauez gain, badira hasi diren beste hainbat proiektu ere, oraindik bidea egiten ari direnak.

Proiektu guzti hauekin batera erakusketa kolektibo batean hartuko du parte Gutxieneko Hori proiektuak, Donostiako Okendo kultur etxean!
Irailaren 8tik Urriaren 27ra arte egongo da bertan ikusgai, erakusketa areto zaharrean.

Animatu, merezi dute eta!

Gu hobeto ikusteko
Gu hobeto ikusteko

#01 / Lortu dugu helburua!

Mila esker orain arte parte hartu duzuen guztioi, dagoeneko bete da proiektuaren gutxieneko helburua!
Denon artean bildu dugu liburu tirada editatu ahal izateko diru kopuru minimoa, proiektuak aurrera dirau beraz.
Mila esker denoi, bihotzez! Sekulako ilusioa egiten dit zuen laguntzarekin hau aurrera ateratzeak.

Honez gain, aipatu nahi dizuet ziur aski irailera begirako sorpresatxoren bat ere aurkeztu ahal izango dizuedala ziur aski. Gutxieneko hori proiektua hasieran uste ez nuen dimentsioa ari da hartzen, egon adi beraz...!

10€
2 backers
☆ Liburu digitala

Liburuaren bertsio digitala, erresoluzio altuko PDF formatuan.

25€
14 backers
☆ Liburua formatu fisikoan

Liburua 21cm x 21cm-ko formatu karratuan, erresoluzio altuko inpresio digitalean.

Eskura emanda edo aldez aurretik adostutako lekuren batean jasota, Donostia eta inguruetan.

29€
0 backers
☆ Liburua formatu fisikoan bidalketarekin

Liburua 21cm x 21cm-ko formatu karratua, erresoluzio altuko inpresio digitalean.

Bidalketa penintsulako edozein helbidetara barne.

30€
5 backers
☆ Liburua formatu fisikoan dedikatuta + bertsio digitala

Liburua 21cm x 21cm-ko formatu karratuan, erresoluzio altuko inpresio digitalean.
+ Eskuz idatzitako dedikatoria.
+ Liburuaren bertsio digitala, erresoluzio altuko PDF formatuan.

Eskura emanda edo aldez aurretik adostutako lekuren batean jasota, Donostia eta inguruetan.

34€
0 backers
☆ Liburua formatu fisikoan dedikatuta bidalketarekin + bertsio digitala

Liburua 21cm x 21cm-ko formatu karratuan, erresoluzio altuko inpresio digitalean.
+ Eskuz idatzitako dedikatoria.
+ Liburuaren bertsio digitala, erresoluzio altuko PDF formatuan.

Bidalketa penintsulako edozein helbidetara.

35€
12 backers
☆ Liburua formatu fisikoan + bertsio digitala + deskartatutako argazkiak

Liburua 21cm x 21cm-ko formatu karratuan, erresoluzio altuko inpresio digitalean.
+ Liburuaren bertsio digitala, erresoluzio altuko PDF formatuan.
+ Azken fasean deskartatutako argazkiak, erresoluzio altuko PDF formatuan maketatuta.

Eskura emanda edo aldez aurretik adostutako lekuren batean jasota, Donostia eta inguruetan.

39€
2 backers
☆ Liburua formatu fisikoan bidalketarekin + bertsio digitala + deskartatutako argazkiak

Liburua 21cm x 21cm-ko formatu karratuan, erresoluzio altuko inpresio digitalean.
+ Liburuaren bertsio digitala, erresoluzio altuko PDF formatuan.
+ Azken fasean deskartatutako argazkiak, erresoluzio altuko PDF formatuan maketatuta.

Bidalketa penintsulako edozein helbidetara.

Cookies help us to offer our services. Continuing to browse entails acceptance of their use.