Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

IRA 26-2

Elbira Zipitria politikari, hizlari, euskalzale, irakasle eta NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailerari buruzko filma. Maider Oleagaren dokumentala.

Izaskun Arandia Galarraga

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

Donostia
0
segundoak
141
Ekarpenak
6.330€
6.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi English eta Castellano

Zure saria aukeratu

Ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, saririk jaso gabe horren truke:

IRA 26-2 Maider Oleagaren dokumental bat da. 2011an Maider Donostiako Fermin Calbetón kaleko 26 zenbakiko 2. solairura joan zen bizitzera, Elbira Zipitriak lehenengo euskal eskola klandestinoa sortu zuen etxera. Dokumental hau Elbira benetan nor izan zen aurkitzeko saiakera bat da.

Gure hizkuntzarentzat eta gure herriarentzat hain garrantzitsua den Elbira Zipitriaren figura berreskuratzea eta behar duen aitortza ematea lortu nahi dugu. Film honen bidez berak egindako lana, bizitako esperientziak eta ezagututako euskal pertsonalitateak ezagutaraztea, gure kulturaren ondare izan dadin datozen belaunaldientzat.

Proposamen berritzailea da dokumental hau, ez bakarrik filmatuko den moduagatik (Elbira Zipitriaren etxean, zuzendaria orain bizi den etxean, bideo-egunkari baten forma hartuz), komunitatea proiektuan integratzeko eta bere berri izateko modu berritzaileak erabiliko ditugulako.

MOTIBAZIOA ETA PUBLIKOA

Elbira Zipitriak gure kultura eta hizkuntzarentzat duen garrantzia ez dator bat bere figuraren ezagutza publikoarekin. Beharrezkoa iruditzen zaigu gaurko eta etorkizuneko belaunaldiek emakume ekintzaile honen berri izatea eta filma izatea honen ondare.

Euskararen komunitatea: Euskararen inguruan lan egiten duten pertsonak, euskara bizi, erabili, praktikatu, ikasten eta irakasten duten pertsonak, erakunde eta eragileak.

Emakumeen komunitatea: Figura femenino hau berreskuratzea eta zor zaion aitortza egitea garrantzitsua izango da bai justizia historikoa egiteko eta baita gizartean hain beharrezko dugun emakume erreferente nabarmena sustatzeko.

Dokumentalaren bidez memoria historikoaren ariketa bat egin eta Elbira Zipitriaren figura eta lorpenak errebindikatu nahi ditugu.

Komunitate politikoa: Figura politiko garrantzitsua izan zen Elbira, hizlari trebea, eta politikagintzan egindako lana dokumental honen bidez ezagutarazi nahi dugu.

1931ean, eztabaida sutsuen ostean, emakumeok bozkatzeko eskubidea lortu genuen. Urte horietan, Zipitria Emakume Abertzale Batza partiduaren hizlari eta Gipuzkoako idazkaria izan zen. Lehendabiziz gure historian emakumeok esparru pribatua zeharkatu eta debekatua genuen esparru publikoaren erdian jarri zen Elbira beste hainbat emakumeekin batera. Ez zen pauso erreza izan, ordura arte emakumeak etxean egon behar zuen eta gizarteak ez zituen begi onez ikusten hortik kanpo ateratzen ziren emakumeak. Beraz, garaiko moldeei aurre egin zien Elbirak, gaur eguneko gizarteari bidea emanez. Debekua behin baino gehiagotan zeharkatu eta transgreditu zuen Elbirak. 40. hamarkadan, muga berdina (emakumearen lekua barruan, etxean izatea) zeharkatu zuen bere espazio intimoa eskola bihurtuz. Holako ekimen eta transgresioak gaur egungo gizartea ahalbideratu dute. Eta keinu guztiak, intimoak barne, ekimen politikoak direla azaleratzen dute.

ZERTARAKO ERABILIKO DUGU ZURE EKARPENA?

Kanpaina honetan jasotakoa postprodukzio gastuak estaltzeko, Verkami, Paypal eta bestelako komisioak ordaintzeko eta zenbait sarien gastuetarako erabiliko dugu.

EGUTEGIA

Grabaketa maiatzaren 27an hasiko da Donostian eta ekainaren amaieran bukatuko da. Muntaia 2-3 hilabetekoa izango da eta sariak filma amaitzean ematen hasiko gara.

LANTALDEA

GIDOILARIA: Maider Oleaga

ZUZENDARIA: Maider Oleaga

ARGAZKI ZUZENDARIA: David Aguilar

PRODUKZIO ZUZENDARIA: Izaskun Arandia

EKOIZLEA: Loreto Agirre

ZUZENEZKO SOINUA: Luca Rullo

SOINU DISEINUA: Jose Luis Rubio

MUNTAIA: Pello Gutierrez

POSTPRODUKZIO LAGUNTZAILEA: Maitane Carballo

EKOIZTETXEAK: IZAR Films eta REC Grabaketa Estudioa

INFORMAZIO GEHIAGO

Twitter: @ira26_2

Facebook: @ElbiraZipitriaFilm

Ekoizleen webguneak: www.izarfilms.com eta http://rec-estudio.com

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

7 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Josean

    Josean

    más de 8 años

    Zorionaaaaaaaakkkkkk!!!!

  • Izaskun Arandia Galarraga

    Izaskun Arandia Galarraga
    Egilea

    más de 8 años

    Kaixo Idoia! Maiderri jakinarazi diot. Ez dakit egun hauetan zuekin kontaktua egiteko gai izango denik, erroaia erdian dago eta.

    Mila esker babesagatik!

    Izaskun

  • Idoia Etxeberria

    Idoia Etxeberria

    más de 8 años

    Kaixo, Maider! Ahotsak proiektutik idazten dizut. Elvira Zipitriari buruzko testigantza dezente ditugu jasota (batzuk ez daude online), eta proiektuan lagundu nahiko genuke. Jarri harremanetan nirekin, mesedez. Eskerrik asko!

  • Izaskun Arandia Galarraga

    Izaskun Arandia Galarraga
    Egilea

    más de 8 años

    Correcto Elisabete, fue una agrupación/asociación vinculada al Partido Nacionalista Vasco. Gracias por tu apoyo y aporte a nuestro proyecto!

  • Elisabete Bizkarralegorra

    Elisabete Bizkarralegorra

    más de 8 años

    Que yo sepa, Emakume Abertzale Batza, susdirectivas, debian pertenecer al Partido Nacionalista Vasco, asi que EAB en si no era un partido politico, sino asociacion de mujeres nacionalistas vascas ...cierto?

  • Izaskun Arandia Galarraga

    Izaskun Arandia Galarraga
    Egilea

    más de 8 años

    Mila esker Iñigo!

  • iñigo garaialde

    iñigo garaialde

    más de 8 años

    Elbiraren urteurrena dela eta, 1906ean jaio zen eta beraz aurten 111 urte betetzen dira (ez, webguneak dioen moduan, 101). 2006 urtean ospatu genuen haren mendeurrena. Besterik gabe, eutsi goiari eta zorte on!

#09 / Bukatu dugu! Hemos Terminado! We have finished!

Kaixo!

Otsailak 13an bukatu genuen gure filma. Prozesuan zehar Maider Oleaga zuzendaria konturatu da IRA 26-2 izenburuak ez duela bat egiten amaitutako filmarekin eta izenburu berria jarri dio:

MUGA DEITZEN DA PAUSOA

Hemen bidaltzen dizuegu trailer ofiziala. Espero dugu zuen gustokoa izatea. Laster estreinaldiari eta zuen errekonpentsei buruzko informazioa bidaliko dizuegu.
Trailerra

Hola!

Terminamos nuestra película el 13 de febrero. Durante el proceso, la directora Maider Oleaga se dio cuenta que el título original IRA 26-2 ya no reflejaba la esencia del documental y le dio un nuevo título: PASO AL LIMITE

Aquí os pasamos el tráiler oficial. Esperamos que os guste. Pronto tendréis más noticias sobre el estreno y vuestras recompensas.
Trailer

Hi!

We finished our film on 13th February! During the process, our director Maider Oleaga, realised that the original title IRA 26-2 no longer reflected what

gehiago irakurri

#08 / Bukatzen... Terminando... Finishing...

Kaixo bidelagun!

Urtea amaitu aurretik mezu hau bidali nahi dizugu gure filmaren azken berriak kontatzeko.

Irudi muntaiaren Final CUT-a (azken muntaia) dugu eta pozik gaude!!!!

Oso gustora ibili da gure zuzendaria Maider Oleaga Zazpi T'erdi-ren etxean eta Pello Gutierrez-ekin lanean.

Hurrengo pausoa gure ekoizkideekin REC Grabaketa Estudioarekin soinu postprodukzioa amaitzea da. Honen ondoren azken kredituak sartu eta filma bukatuta egongo da. Oraindik ez baduzue egin, mesedez bidali zuen izen-abizena filmaren amaierako eskerretan azaltzea nahi duzun bezala, bestela crowdfunding-ean azaltzen den bezala jarriko dugu.

Zuen sariak ere prestatzen ari gara eta urte hasierarako batzuk behintzat prest izatea espero dugu. Garaia iristean jarriko gara berriz kontaktuan.

Honekin batera URTE BERRI ZORIONTSU bat opa dizugu! 2018an egongo gara!

gehiago irakurri

#07 / Last Week (ENG)

Today we enter our Crowdfunding campaign's final week and first and foremost we'd like to THANK YOU, our 111 supporters, for being there for us and for making our day, every day.

We must ask you for a final favour... As you can see, we don't have much left to reach our goal and right now it is vital that our campaign reaches as many people as possible. And with this aim, below is a message you can send to your friends, acquaintences, work colleagues and family:

HOW TO HELP:

  1. Pleding. From €5 euros!

www.verkami.com/projects/17904-ira-26-2

or/and

  1. Sharing the above link via email, whatsapp, on Facebook or Twitter.

or/and

  1. Talking to your people about our project.

¿Would you help us discover Elbira Zipitria's mistery? Then welcome onboard!

THANK YOU!

gehiago irakurri

#06 / Última Semana (CAS)

Entramos hoy en la última semana de nuestra campaña de Crowdfunding y antes que nada nos gustaría daros las GRACIAS, a vosotros/as, nuestros/as 111 mecenas, por estar ahí y por alegrarnos el día todos los días.

Os tenemos que pedir un último favor... Como ves nos queda muy poco para llegar a nuestro objetivo y en este momento es importante que nuestra campaña llegue al mayor número de gente posible. Y con este objetivo, aquí os pasamos este mensaje que podéis distribuir entre vuestros/as amigos/as, conocidos/as, compañeros/as de trabajo y familia:

COMO AYUDAR:

  1. Con una aportación. Desde €5 euros!

www.verkami.com/projects/17904-ira-26-2

o/y

  1. Compartiendo el enlace de arriba por email, whatsapp, en Facebook o Twitter.

o/y

  1. Hablando de nuestro proyecto a vuestra gente.

¿Nos ayudas a descubrir el misterio

gehiago irakurri

#05 / Azken Astea (EUS)

Gaur sartzen gara gure crowdfunding kanpainaren azken astean eta lehenik eta behin ESKERRAK eman nahi dizkizuegu, zuei, gure 111 babesleei, hor egoteagatik eta egunero gure eguna poztegatik.

Azken mesede bat eskatu behar dizugu.... ikusten duzun bezala oso gutxi geratzen zaigu gure helburura iristeko eta garrantzitsua da momentu honetan ahalik eta jende gehienari gure kanpaina helaraztea. Eta helburu horrekin, hemen bidaltzen dizuegu zuen lagun, ezagun, lankide eta familiakideei bidaltzeko mezutxoa.

NOLA LAGUNDU:

  1. Diru ekarpen batekin. €5 eurotik hasita!

www.verkami.com/projects/17904-ira-26-2

edo/eta

  1. Goiko esteka partekatuta emailez, whatsappez, Facebooken edo Twitter-en

edo/eta

  1. Gure proiektuari buruz hitz egiten: lagunei, familiakideei, lankideei, ezagunei

Elbira Zipitriaren misterioa desestaltzen

gehiago irakurri

#04 / Azken Txanpa | Recta Final

Kaixo bidelagun!

Txoratzen gaude... 13 egun falta dira gure helburua lortzeko eta dagoneko %72-a jaso dugu ekarpenetan! ESKARRIK ASKO!

Hola mecenas!

Estamos felices... sólo faltan 13 días para lograr nuestro objetivo y ya llevamos 72% recaudado! GRACIAS!

Filmaketako argazki batekin uzten zaitugu. Hemen duzue zuzendaria, Maider Oleaga eta Elbirarekin ikasi zuen Antton Mendizabal.

Os dejamos esta foto de rodaje de la directora Maider Oleaga con Antton Mendizabal, ex-alumno de Elbira Zipitria.

Asteburu on!

gehiago irakurri

#03 / Zorionak Elbira! | Felicidades Elbira!

Maiatzaren 28an, igandea, gure Elbiraren urtebetetzea izan zen (101 urte) eta gure lantaldeak bere etxean filmatuz ospatu zuen.

El domingo 28 de mayo fue el cumpleaños de nuestra Elbira (101 años) y nuestro equipo lo celebró rodando en su casa.

Oraindik asko falta zaigu gure helburua lortzeko, nahiz eta €2000 pasa ditugun ekarpenetan (Mila esker!). Beste bultzadatxo bat behar dugu eta eskertuko genizueke zuen kontaktuen artean esteka hau partekatzea eta gure proiektuari buruz hitz egitea.

http://vkm.is/ira26_2

Filma oso itxura ona hartzen ari da! Hemen dezue irudi esklusibo bat:

Lo que hemos rodado hasta ahora tiene una pinta estupenda! Os pasamos una imagen en exclusiva:

gehiago irakurri

#02 / Kamera frogak!

Kaixo bidelagun!

Pasa den asteburuan kamera frogak egiten aritu da gure zuzendaria Maider Oleaga eta argazki hau bidali digu:

Polita e? Elbira Zipitriak ordu asko pasa zituen paraje honetan eta gure dokumentalean ere ikusiko dugu.

Gure sare sozialetan jarri dugun mezua bidaltzen dizuegu behean, zuek zuen kontaktuei pasatzeko, nahi izanez gero. Ahalik eta jende gehienengana iristea da gure helburua. Mila esker!

EMAILA:

Gure proiektu berria 'IRA 26-2', Maider Oleagaren dokumental bat da eta Elbira Zipitria euskalzale, politikari, hizlari eta irakaslea nor izan zen deskubritzeko saiakera bat da. Polemikoa bezain maitatua, NOR-NORI-NORK paradigmaren sortzailea, euskararen normalizazioa lortzeko sutsuki borrokatu zuen, lehenengo euskal eskola klandestinoa Donostiako Fermin Kalbeton kaleko 26 zenbakiko 2. solairuan zuen bere etxean irekiz. Guzti

gehiago irakurri

#01 / Eskarrik asko!

Mila esker orain arte gure proiektuari ekarpenak egin dizkiozuen lagun zoragarri guztiei! Azken mesede bat eskatu nahi dizuegu... gure crowdfunding kanpaina ahalik eta jende gehienak ezagutzea ezinbestekoa da beraz, eskertuko genizueke zuen ezagun, lagun, lankide eta familiaren artean informazioa banatuko bazenute whatsappez, emailez, sare sozialetan etab.

IRA 26-2 oso proiektu pertsonala eta berezia da. Patua tartean, eta ilusioz beteta, talde txiki baina profesionala martxan jarri da Maider Oleagaren zuzendaritzapean.

Dokumentala Elbiraren bilaketa bat izango da, zuzendariaren elkarrizketa bat gure herriarentzat hain garrantzitsua izan zen emakume honekin.

Gure bilaketa hasi da... deskubitu dezagun denon artean nor izan

gehiago irakurri
Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika