DESKRIBAPENA
Datorren abuztuaren 1ean, Zumaiako XXXIII. Nazioarteko Musika Jaialdia ren lehenengo kontzertua (Parrokian 20:30ean) Sapere Aude Sinfonietta (SAS) eta San Pedro Abesbatza (SP), Fernándo Velázquezen zuzendaritzapean izango da.
Proposamen hau aurrera eraman ahal izateko, Zumaiako Udalak aurrekontuaren %70a jartzen du eta SAS +SP-k konpromezua hartu dute %30 lortuko dutela, adibidez, abian jarri den crowdfunding hau bezalako bide ezberdinekin.
Egitarauaren lehenengo zatian orkestra soilik arituko da (Beethoven-en Coriolan Overture eta Mozart-en 40th Symph.) eta bigarrengo zatian abesbatzarekin batera (beste lanen artean, estreinekoz Iker Gonzálezen Ama Lur orkestra bertsioan entzun ahal izango da).
SAPERE AUDE SINFONIETTA
EKARPENEI BURUZ ETA ZERTARAKO
Lortutako dirua ekitaldiaren gastuak estaltzeko dira eta zuen laguntza ezinbestekoa da.
Gizarteari kultura musikala eskeini behar zaio, maila onean, apaltasunez eta seriotasunez, baina ez hiriburutan bakarrik. Besteak beste, Sapere Aude Sinfonietta ren helburu nagusia probintziko herri ezberdinetan zirkuito bat egingo duen Ganbera Orkestra bat izatea da, eta lehenengo kontzertu hau
etorkizunean errealitatea bihurtuko den zerbait izatea nahi genuke . Zergatik, probintziko jendeak, eskubide hori eskuragarri ez izan? Zergatik musikari profesionalez osaturiko orkestra bat entzuteko aukera ez izan, gutxienez urtean behin, eta bide batez areto haundietarako harrobia sortu? Herrietako hainbat eta hainbat musika eskoletan ikasten dabiltzaten ikasleek eta melomanoek, ereduak eta erreferentziak gerturago eduki behar dituzte, musikari profesionalak entzuteko aukera ere gerturago izan dezaten. Horregatik laguntza eskatzen dugu, Kultura Musikala sustatzeko probintzian; zutabeak jarriaz proiektu honen alde eta benetan apustu sendoa eginez.
EGUTEGIA
Kontzertua 2016ko abuztuaren 1ean da, Zumaiako *San Pedro Parrokia*n, 20:30ean.
Ekarpenen sariak bertan emango dira.
0 comments
If you are already a sponsor, please Log in to comment.