❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Sanpedroburu 2016: Iromendiko elizako nekropolia

Bosgarren urtez Gipuzkoaren erdigunean dagoen aztarnategi honen indusketari ekingo diogu. Aurten 700-1200 urteen artean erabilitako nekropolia industuko dugu. Oraingoan indusketako garraio eta janariak ordaintzeko eskatzen dizuegu. Lagun iezaguzu indusketa proiektua aurrera ateratzen!

0
seconds
27
Patron
1.610€
From 1.500€
Contribute to the project
View project in Castellano

ZER ARI GARA INDUSTEN?

2011n, Iromendiko San Pedro ermita zaharraren aztarnak topatu genituen Bidania-Goiazko udal barrutian.

Tenplua Sanpedroburu muinoan dago kokatuta, ia 700mko altueran, Bidania eta Beizamako herriak lotzen dituen errepidearen gainean: Gipuzkoako bihotzean.

Ordutik aurrera eliza horren aztarnak industen jarraitu dugu, beste lau urtez, eta orain badakigu 700. urtearen inguruan eraiki zutela. Ordutik XIX. mendearen amaiera arte egon zen bertan baina ez zen beti eraikuntza bera izan: arkeologiaren bidez, 4 tenplu ezberdinen aztarnak topatu ditugu, bata bestearen ondoren eraikiak, 700, 1100, 1300 eta 1500. urteetan, gutxi gora behera.

Zirriborroan, aztarnak garaika antolatzen...
Zirriborroan, aztarnak garaika antolatzen...

Dakigunez, duela 1300 urte inguru, Bidania-Goiatz eta Beizamako herrien artean dagoen Sanpedroburuko muinoan giza-talde bat bizi izan zen. Ziurrenez komunitate txikia zen, familia batek edo gutxi batzuek osatua.

Eliza bat zuten beren herrixkaren erdian eta beren eguneroko bizitza honen inguruan egiten zuten. Abeltzaintzatik eta nekazaritza xume batek ematen zizkien fruituei esker biziko ziren, ziur aski. Beren hildakoak elizaren inguruan ehorzten zituzten, lehenik haitzean egindako zuloetan, gero buztinean egindako harlauzazko hilobietan eta azkenik (XII. mende amaiera aldera) zulo soiletan.

Aurreko urteetako indusketan agerturiko egiturak: hormak, hilobiak eta poste zuloak
Aurreko urteetako indusketan agerturiko egiturak: hormak, hilobiak eta poste zuloak

Elizari buruz gero eta gehiago dakigu, baina gure helburua bere inguruan bizi zirenei buruz gehiago jakitea da. Horregatik, aztarnategiaren erdigunetik hasi ginen arren, urtero bere ingurura gehiago hedatzen ari gara.

Hemen aurreko urteetako zenbait bideo:

Eta egunkarietan ateratako zenbait berri:

Azken erreportaia

Iazko aurkikuntzak

ZERTAN ERABILIKO DITUGU EKARPENAK?

Zorionez, erakunde publikoek indusketa proiektua laguntzen dute, bere garrantzia handia dela ikusi baitute. Hala ere, ez dugu aurrekontuaren %100 jasotzerik izan. Horregatik, aurten crowdfunding kanpaina honen bidez garraioa eta dietak ordaindu ahal izateko beste eskatzen dizuegu.

Aurtengo jarduerak hauek izango dira:

Arkeologi ikerketa kanpaina honetan burutu beharreko lanak hauek dira:

  • Lurrazalean geratzen diren egituren ikuspegi orokorra galarazten duten belar gaiztoen garbiketa (bidaniarrekin auzolanean egingo dugu).
  • Aztarnategia euskarri topografikoan koadrikulatzea, landara egokitzea eta aurten landu beharreko eremua taketez mugatzea (24m2 inguru).
  • Indusketa eremuko belar zotalak kentzea, lanak amaitzean berriz ere bere lekuan jartzeko.
  • Aztarnategiko eremu jakin baten indusketa arkeologikoa. Esku hartu beharreko sektorea nekropoliaren eremu handiena da, hilobi zaharrenak dauden ingurua (VIII. mendetik aurrerakoak).
  • Esku-hartzea amaitzean, industuriko kuadroak estaliko ditugu, lurrazala bere onera etor dadin. Saila oraindik erabiltzen da, abeltzaintzarako batez ere, eta, beraz, jabeari ahalik eta kalte txikiena eragin nahi diogu.
  • Ondoren bulegoko lana egingo dugu, jasotako materialak eta informazioa landuz.

EGUTEGIA ETA SARIAK

Crowdfunding kanpaina maiatza amaieran jarriko dugu martxan. Indusketa hasi arren, egin beharreko bisitak kanpaina amaitzean egingo ditugu, hau da, uztaileko lehen egunetan, une horretan egongo baitira aurkikuntzak ikusteko moduan.

Bidania-Goiazko lagunek lursaileko belar gaiztoak auzolanean garbitzeko konpromisoa hartu dute. Lan hau ekaina hasieran zehar egingo dugu.

Indusketa auzolana burutzen den artean edo amaitu ondoren hasiko dugu, ekainaren erdialdean hasieran.

Sariak, aztarnategiaren bisita egitea edo indusketan parte hartzea suposatzen dutenak, landa lana egiten ari garen bitartean amenago ditugu.

Landa kanpaina amaitzean, laborategi lanari ekingo diogu (urria-azaroan) eta Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu beharreko txosten teknikoa prestatuko dugu. Une horretan indusketako informazioa landuta izango dugu eta hedapenerako materialak, prentsa-oharrak, etab. egin ahal izango ditugu.

Kamisetak mezenas kopuruaren arabera egingo ditugu eta azarotik aurrera bidaliko ditugu, dosierrekin batera.

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA

Alderdi ezberdinek egiten dute Sanpedroburuko aztarnategia Gipuzkoako garrantzitsuenetako bat, behintzat Erdi Aroari dagokionez.

1) 700. urtearen inguruko aztarnak dira topatu ditugun zaharrenak eta garai hartako aztarna gutxi dugu gure probintzian. Eliza baten oinarria topatu dugu eta bere inguruan zenbait hilobi, baina honen inguruan 700-1100. urte arteko tresna eta ontzi zatiak topatzen ari gara. Hori EZ DA BATERE OHIKOA.

2) Aztarnategia oso aproposa da lanerako, bertan ez baitago gaur egungo eraikuntzarik eta ikerketa jabeak ematen dion ustiaketarekin bideragarria da.

3) Aztarnategiaren zati txiki bat baino ez dugu industu oraindik eta emaitzak oso onak diren arren, uste dugu aurkikuntza berezienak oraindik ez ditugula egin. Irudi honetan mediaren inguruan dauden lurpeko egiturak ikus daitezke.

Sanpedroburuko muinoaren erliebearen eredu dijitala
Sanpedroburuko muinoaren erliebearen eredu dijitala

Ditugun datu guztiek Sanpedroburuko aztarnategiaren indusketa Gipuzkoako populaketak Goi eta Behe Erdi Aroaren artean jasan zuen eraldaketa prozesuak ikertzeko aukera aproposa dela adierazten dute. Beste era batera esateko, indusketa honen bidez XIII. mendetik aurrera gertaturiko aldaketek (batez ere hiribilduen eta hauen sarearen sorrera eta sendotzeak) gipuzkoarrek beren lurraldea populatzeko zuten modua nola aldatu zuten hobe ezagutzeko aukera izango dugu.

Gainera, landa eremuko Erdi Aroko eliza ermita nola bilakatu zen jakiteko abagune paregabea da. Iromendiko San Pedroren kasuan bezala, beren estratigrafia hain egoera onean mantendu eta industu diren baselizak ez dira asko.

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

8 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • nfl football

    nfl football

    over 3 years

    http://www.michaelkorsbagsale2016.com/michael-kors/michael-kors-jet-set.html michael kors bags and matching shoes
    nfl football http://www.officialnfloutletstore.us/cleveland-browns-c-1_221/

  • Air Jordan Alpha 1

    Air Jordan Alpha 1

    over 3 years

    http://pandoraocharms.us/pandora-special-moment.html pandora jewelry near me
    Air Jordan Alpha 1 http://www.teflalumni.com/air-jordan/jordan-classic-87.html

  • air jordan unc 1

    air jordan unc 1

    over 3 years

    http://www.officialnfloutletstore.us/tampa-bay-buccaneers-c-278_285/ cheap womens jerseys nfl
    air jordan unc 1 http://www.teflalumni.com/air-jordan-1-23/air-jordan-3.html

  • nfl jerseys patriots

    nfl jerseys patriots

    over 3 years

    http://www.raybanusgoggles.us/new-arrivals.html cheap ray ban aviators
    nfl jerseys patriots http://www.officialnfloutletstore.us/minnesota-vikings-c-1554_1586/

  • pandora jewelry shops glasgow

    pandora jewelry shops glasgow

    over 3 years

    http://www.raybanstoreos.us/rb3467-c-13/ ray ban 4141
    pandora jewelry shops glasgow http://pandoraocharms.us/pandora-special-moment/inspirational-bracelets.html

  • ray ban sunglasses for men

    ray ban sunglasses for men

    over 3 years

    http://www.teflalumni.com/air-jordan-1-23/air-jordan-7.html Air Jordan Kilroy 9
    ray ban sunglasses for men http://www.raybanusgoggles.us/new-arrivals.html

  • Iosu Etxezarraga

    Iosu Etxezarraga
    Author

    over 3 years

    Kaixo Mikel. Ikusiko zenuen sarietan 100€ko ekarpenagatik egun batez gurekin industera etortzeko aukera eskeintzen dela. Sari hori arkeologiarekin zerikusirik ez duen jendearentzako egin dugu. Ikasle boluntarioen lana beste era batera kudeatuko dugu. Idatzi iezadazu nire helbide elektronikora eta azalduko dizut luzeago. (iosu.eo@gmail.com) Mila esker zure interesagatik.

  • mikel hernandez aiertza

    mikel hernandez aiertza

    over 3 years

    Kaixo!

    Historiako graduaren bigarren urtea bukatu berri dudan gazte bat naiz. Oso interesgarria iruditzen zait zuen proiektua eta diruarekin baino boluntario gisa parte hartu nahiko nuke, Tolosakoa naizenez erraz bertaratu ahalko nuke.

10€
3 backers

Indusketaren dibulgaziozko dosierra bidaltzea (formatu elektronikoan).

20€
4 backers

Bisita gidatua aztarnategian zehar, landa lanak iraungo dituen bi asteetan zehar egin beharrekoa (gehienez, bi heldu eta 4 haurrentzat) + Indusketaren dibulgaziozko dosierra bidaltzea (formatu elektronikoan)

50€
10 backers

Bisita gidatua aztarnategian zehar, landa lanak iraungo dituen bi asteetan zehar egin beharrekoa (gehienez, bi heldu eta 4 haurrentzako) + Indusketaren dibulgaziozko dosierra bidaltzea (formatu elektronikoan) + Indusketako kamiseta bat

100€
19 left (of 20)

Elkarteentzat: Bisita gidatua elkarteko kideentzat, adostutako data eta ordutegian+ Indusketaren dossierra bidaltzea.

100€
9 backers

Izan zaitez arkeologo egun batez.

Gurekin industera etorri ahal izango duzu, arkeologi landa lana burutzeko oinarrizko ezaguerak jasoz eta, zorterik izanez gero, aurkikuntza bat eginez. Egun horretako mantenua antolakuntzaren gain. Gainera, indusketaren dibulgaziozko dosierra bidaltzea (formatu elektronikoan) + Indusketako kamiseta bat

Cookies help us to offer our services. Continuing to browse entails acceptance of their use.