❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Xendrak

Xendrak Urtzi Iraizoz konpositore nafarraren obraz osaturiko eta txistua ardatz daukan diska berritzaile eta pertsonal bat da. Bertan, instrumentua bakarka, taldean nahiz akordeoi, piano edo marinba lagun hartuta aditzeko parada eskaintzen zaizu. Aurkezpen dotore bat egiteko gatoz zure laguntza eske

urtzi

A project of

Category

Created in

0
seconds
69
Patron
2.000€
From 2.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Nortzuk gara Xendrak?

Xendrak beste ezeren gainetik, proiektu koral bat da. Diska hau interpretazioa maisuki menperatzen duen lagun talde paregabe bat gabe ez litzateke posible izanen. Plazer handia izan da grabazioetan Aitor Urkiza, Xabier Olazabal, Carlos Peñaranda, Alfonso Iturria, Urko Arozena, Leyre Lisarri eta Endika Gutierrez musikariekin orpoz orpo lan egin ahal izatea. Ez dut inondik ere ahaztu nahi Juanan Ros tekniko zaildu eta finaren lana.

Zertarako behar dugu zure laguntza?

Behin diska grabatuta, proiektuari akabera emateko behar dugu zure laguntza. Azaro amaieran diskaren aurkezpen ekitaldi bat prestatu nahi dugu, dantzari garaikideak eta bideo artistak lagun, gure musika tresnari egin nahi diogun ekarpen txikiak taularatze dotorea eduki dezan.

Zein epetan burutuko da egitasmoa?

Diskaren grabazioa 2016ko Aste Santuan egin genuen Iruñako Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalean. Nahasketak uztailean egingo ditugu eta diskaren kopiak urrirako egongo dira prest. Laguntzen ari zaren kontzertua azaro amaieran egingo dugu eta produkzioa irabazi asmorik gabeko Txistu BZ elkartearen esku egongo da.

Non eramango da aurrera?

Aurkezpen kontzertua Iruñerriko aretoren batean egingo da. Ekimenak daukan babesaren arabera areto handiago edo txikagoren bat bilatuko da. 25 eurotik gorako ekarpen bat eginda zure gonbidapena eskura dezakezu!!

Langa gaindituta zer?

2000 euroak aurkezpen kontzertua modu duin batean gauzatzeko gutxiengoa dira. Langa hori gainditzen bada, produkzioa hobetzeaz gain, txisturako bigarren diska bati atea zabalduko diozu. Gainera, mezenas aintzindari bezala, egitasmo berriaren nondik norakoen berri edukiko duzu lehen unetik.

Hainbat esteka interesgarri

Proiektuari buruzko web orria: Xendrak.com
Diska osatuko duten zeinbat obra jendaurrean joak izan dira eta kontzertuko bertsioak youtuben daude entzungai:


JOSTE-TAN
ZAIN
UBERA

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

0 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

#03 / XENDRAK DISKA LABEAN DA/ EL DISCO XENDRAK YA ESTÁ EN EL HORNO

Mezenas estimatu,
atzerapentxo txiki batekin bada ere, labean da jada XENDRAK diska. Dena ondo bidean, kopiak 10 bat egun barru esku artean edukiko ditugu. Hala izan bezain azkar, zuekin harremanetan jarriko gara iristarazteko modu egokiena zein den adosteko.
Gogorarazi nahi dizuegu zein den aurkezpen kontzertuaren data eta lekua:
AZAROAREN 26a, arratsaldeko 19.00etan Noaingo (Nafarroa) Kultur Etxean
Ez iezaiozue lagun eta ezagunen artean informazioa zabaltzeko tentazioari eutsi!!
Hona hemen sarrerak eskuratzeko esteka:
https://es.patronbase.com/_Noain/Productions?date=1480114800
Mila esker guztiagatik!!

Estimados mecenas,
con un pelín de retraso, pero el disco XENDRAK ya está en el horno. Si no hay sobresaltos tendremos las copias en unos 10 días y nos pondremos en contacto con vosotros para haceros llegar vuestro ejemplar.
Os queremos recordar la fecha y lugar del concierto de presentación:
26 de noviembre a las 19.00 en la Casa de Cultura de Noáin (Navarra)
read more

#02 / BADUGU AURKEZPEN KONTZERTURAKO KARTELA/ YA TENEMOS CARTEL DEL CONCIERTO DE PRESENTACIÓN

Azaroaren 26an taularatuko dugun Xendrak Proiektuaren aurkezpen ikuskizunak badauka jada kartela! Hona hemen María Oliva diseinatzaileak prestatu digun afitxa aparta! Kontzertura gerturatu nahi duen lagunik ezagutuz gero, jakizue salgai daudela jada sarrerak. Hona lotura:
https://es.patronbase.com/_Noain/Seats/ChooseMyOwn?prod_id=0117&perf_id=1&section_id=M&action=&seat_type_id=BUT
Esker mila denoi eta laster arte!!

Ya tenemos cartel para el concierto de presentación del proyecto Xendrak del próximo día 26 de noviembre. Se trata de un magnífico diseño de María Oliva. Si conocéis a alguien interesado/a en asistir al espectáculo, os hacemos saber que las entradas ya están a la venta en el siguiente enlace:
https://es.patronbase.com/_Noain/Seats/ChooseMyOwn?prod_id=0117&perf_id=1&section_id=M&action=&seat_type_id=BUT
¡Un abrazo y muchas gracias or todo!

#01 / ESKERRIK ASKO!! / ¡¡GRACIAS!!

Eskerrik beroenak Xendrak osatzen dugun guztion partetik!! Zuen laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke proiektua aurrera ateratzea. Hemendik aurrera gure pausu guztien berri izanen duzue (diskaren kaleratzea, aurkezpen kontzertuaren data...)
Gora zuek!!

¡Muchas Gracias de parte de todos los que formamos Xendrak! Sin vuestra ayuda nuestro proyecto no sería posible. A partir de ahora, os informaremos puntualmente de todos los pasos que vayamos dando (publicación del disco, fecha del concierto de presentación...)
¡Un abrazo muy fuerte!

5€
0 backers

Aurkezpen kontzertuko afitxa dedikatoria eta guzti

10€
2 backers

Aurkezpen kontzerturako gonbidapen bat

15€
25 backers

Konpositoreak sinatutako diska bat

20€
9 backers

Konpositoreak sinatutako diska bat + aurkezpen kontzerturako gonbidapen bat

25€
15 backers

Aurkezpen kontzertuko afitxa dedikatoria eta guzti + Konpositoreak sinatutako diska bat + Aurkezpen kontzerturako gonbidapen bat

50€
15 backers

Aurkezpen kontzertuko afitxa, partaide guztiek sinatua + Taldekide guztiek sinatutako diska + Aurkezpen kontzerturako bi gonbidapen.

100€
3 backers

Aurkezpen kontzertuko afitxa, partaide guztiek sinatua + Taldekide guztiek sinatutako diska+ Diskaren triptikoan aipamen berezia+ Aurkezpen kontzerturako lau gonbidapen

200€
6 left (of 6)

Aurkezpen kontzertuko afitxa, partaide guztiek sinatua + Taldekide guztiek sinatutako diska+ Diskaren triptikoan aipamen berezia+ Aurkezpen kontzerturako hamar gonbidapen+ Diskaz edo/eta autorearen musikaz jarduteko tailer edo hitzaldi batean parte hartzeko konpromezua

Cookies help us to offer our services. Continuing to browse entails acceptance of their use.