PAM gara
Kaixo! Gure izena PAM da (putoamoakmatematiketan) eta aspaldi ari gara musika jo eta sortzen.
2014an zehar, distantziak distantzia, disko berri bat egiteko kantuak sortzen aritu gara, eta 2015eko otsailetik apirilera Eibarko musika elkartearen Legarreko estudioan grabatu ditugu hamaika kantu berri.
1999an Ermuan taldea martxan jarri genuenetik gure lan guztiak (5 disko) guk argitaratu ditugu. Oraingoan ere hala izatea nahiko genuke eta horregatik zuengana jotzen dugu, urte guzti hauetan eman diguzuen sostengua oraingoan aldez aurretik eskatuz.
Gure disko berriak “Hurrengoan bai” du izena, eta gure asmoa irailean digipack CD formatuan kaleratzea da. Hau izango da azala:
Bi kantu aurreratu ditugu single gisa, "Bi heren" eta "Ezinize najan":
Proiektuari sustengua emateko hainbat aukera dituzu:
Alboko zutabean azaltzen da argi ekarpen bakoitzarekin zer jasoko duzun ordainean.
Gutxienekoa, "Hurrengoan bai" CD berria eta aurkezpen kontzerturako sarrera. Aukeran, bi CD, edo PAMen aurreko CD bat, edo kamisetak...
Adi kamisetei:
Markusek eta Anemona Studioak diseinatutako bi eredu daude. Kamisetaren tallak eta koloreak aurrerago eskatu ahal izango dituzu.
Edozein dela zure aukera, zure ordainsariarekin batera irailak 26an Ermuko Lobiano jauregian egingo dugun kontzerturako sarrera bidaliko dizugu.
Kontzertu berezia izango da gainera: lehen zatian disko berriko kantu guztiak joko ditugu, eta luntx txiki baten ostean, aurreko diskoetako kantuak eta bertsioren bat.
Zertara joango da zure dirua?
Funtsean, dirua CDen fabrikaziorako da. Grabazioa bukatuta dago, baita diseinu-lanak ere. 1550€ko aurrekontu hau 500 CD fabrikatzeko da, digipack formatuan 8 orrialdeko liburuxkarekin. Zati bat kamisetak egiteko, eta beste bat posta gastuetarako ere aurreikusten dugu.
EPEAK
Abuztu hasieran itxiko dugu crowdfunding kanpaina hau eta dena ondo joanez gero irailaren bigarren erdialderako CDak eta kamisetak banatzen ibiliko gara.
Irailaren 26an Lobianoko kontzertura datorrenari eskuan emango diogu eta aste horretan ere bidaliko ditugu posta arruntez besteon paketeak.
2 comments
If you are already a sponsor, please Log in to comment.
PAM rock taldea
Author
Eskerrik asko, Manuel, lau muxu bueltan zuretzat.
Manuel
Oso ona, "txabaleak".
Ezkongaberik zuen artean?
Muxu bana.