Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

2D Animazioko Bideoklipa "Tu Castillo"

Azken txanpan sartu gara! 70 ekarpen baino gehiago ditugu, baina azken bultzada behar dugu oraindik. Parte hartu eta partekatu! Mila esker!

Mikel Zamora

Nork sortutako proiektua

Non sortua

81%
21
egun
81
Ekarpenak
2.451€
3.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

PROIEKTUARI BURUZ

"Tu Castillo" abestia lotan nengoela entzun nuen kanta da, esnatzerakoan idatzi nuen segituan.

Abestiak duen FANTASIA kutsua isladatzeko era aproposena 2D Animazioko Bideoklipa sortzea bururatu zitzaidan. Horrela, irudiz hornituz, amets horren 360ºko zikloa itxi eta jende gehiagori ailegatzea espera dut.

Abestia hemen entzun ahal duzue:

Baina, noski horrelako proiektu batek lan eta gastu handiak ditu. Horregatik Crowfunding kanpaina bat sortzea bururatzu zitzaidan. Zuen laguntza beharko dut bideoklipa errealitatea bihurtzeko.

Eta zuen partehartzearekin zer lortuko duzue? Bada, SARI berezi asko prestatu ditugu: bideokliparen aldez aurreko estreinaldia, CD-a, Areano Landetxean egonaldiak deskontuarekin, Kamisetak, kontzertu akustikorako sarrerak, etab.

Nirekin batera proiektuan murgiltzea gustatuko litzaidake, horretarako aurrerapenen berri emango dizuet. Proiektu BIZIDUNA izango da.

Ezagutzen dituzun gure bailarako paisaiak agertuko dira bertan. Ez galdu!

Bideoklipa errealitate bihurtzeko Tik Tak Animation gasteizko estudioarekin elkarlanean gaude. Stop Motion eta 2D Animazioan espezializatua izateaz gain, konpromiso sozial argia duen enpresa ere bada.

Hemen ikus ditzakezue beraien lan batzuk:

Bukatzeko, zergatik aukeratu dut Verkami? Batez ere, plataforma segurua delako, hurbilekoa (Kataluniakoa) eta proiektu artistiko eta sozialak babesten dituelako.

Orduan, animatzen zara elkarrekin "Tu Castillo" bideoklipa eraikitzen?


NIRE BURUZ

Mikel Zamora naiz, 44 urteko Atxabaltarra. Txikitatik izan nuen musika eta sormenerako joera, baina urteekin itzaltzen joan zen. Duela 5 urte inguru, herrira bueltatu eta bizitzaz erabat aldatu nuen. Horrekin batera lotan zegoen alderdi musikal hori suspertzea erabaki nuen. Horretarako kantu eta gitarra klaseak hartzen hasi nintzen, eta, ondoren, "The Blue Painters" taldeakin abesten.

Iaz, konfinamendua aprobetxatu nuen neure kantuak idazteko. Katarsia bezela izan zen, bata bestearen atzetik ateraz.

Aurten berriz, nire lehenengo diska laburra grabatu dut, 6 kantuz osatutakoa, non nire bizipenak, emozioak, fantasiak eta desioak partekatzen ditudan. Hau izan da lehenengo singlearen bideoklipa "Quien me lo iba a decir" ingeleseko bertsioan "Lobotomy":

Baina proiektu hau ez da bakarkako lana, ez. Profisional handiz inguratu naiz, horietako asko lagunak direnak.

EZAGUTU LAN TALDEA

Sonia Estevez eta David Bermúdez (Tik Tak Animation):
Sonia Animaziotik bizitzeko apustua egin duen emakume gasteiztarra da, bideokliparen zuzendaria halegia.

David marrazkilari aparta da. Amets horri irudiekin bizia emateaz arduratzen dena.

www.tiktakanimation.com

Raül Vera (Diskaren ekoizkelea)

Raul musikari handia da, gitarrarekin maisua eta ekoizle paregabea. Gasteizko "Avant Music Center" Rock School-aren zuzendaria.

www.raulvera.es

Dejotas Leal (Bideografía); Ivan Valle (Argazkilaritza); Kepa Balenciaga (Diseinu Grafikoa)

Dejotasekin grabatu dut Quién me lo iba a decir lehenengo singleraren bideoklipa eta ziur ez dela azkena izango

Ivan Valle Atxabaltarra promozio argazkien egilea da.

Kepa Balenciaga CDaren diseinu grafikoaren arduraduna.

1. Dejotas Leal 2. Ivan Valle 3. Kepa Balenciaga
1. Dejotas Leal 2. Ivan Valle 3. Kepa Balenciaga

Eta bere denbora eta ilusioa nirearekin batera ematen duten beste hainbeste: Renata Julga argazkien edizioan, Iñaki Peña diskaren kanten hobekuntzan, Amaia Leanizbarrutia logistikan, Valeria Olguín laster etorriko denaren ilustrazioan, Nire hilobak Leire eta Liane bideokliparen ideian, lagunak eta familia.

Bihotzez mila esker lan talde guztiari!

ZERTAN ERABILIKO DA LORTZEN DEN DIRUA

  1. bideoklipa ordaintzeko erabiliko da oso-osorik.

  2. Helburua gaindituz gero, CDa eta kamisetak fabrikatzeko erabiliko da dirua.

  3. Eta azkenik CDaren ekoizpena ordaintzeko erabiliko da.

GUZTI HAU NOIZKO?

  1. Bideokliparen estreinaldia: otsaileko amaiera-2022ko martxo hasiera.

  2. Sariak: 2022ko otsailaren erdialdetik aurrera.

  3. Kontzertu akustikoa + pikoteoa Areanon: 2022ko maiatza inguruan.

Eta gogoratu sare sozialetan ere jarraitu dezakezue proiektua:

Instagram: mikelmusic1

Facebook:mikelzamora1

Youtube: MikelMusic

Eskerrik askoooo!!

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

8 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Mikel Zamora

    Mikel Zamora
    Egilea

    3 egun

    Eskerrik asko!!!

  • resuabasolo

    resuabasolo

    3 egun

    Animo!!!

  • Mikel Zamora

    Mikel Zamora
    Egilea

    13 egun

    Eskerrik asko por los animosss 🙌🙌🙌. Lo conseguiremos 👍😉

  • José Arribas

    José Arribas

    13 egun

    Animo campeón :-)

  • kavarnu

    kavarnu

    14 egun

    Venga, Mikel, que lo consigues

  • kavarnu

    kavarnu

    14 egun

    Hecho

  • Eva Trinidad Vargas

    Eva Trinidad Vargas

    17 egun

    Venga Mikel!!! Ánimo!!

  • Santi Zamora

    Santi Zamora

    19 egun

    Oso ondo!!!

Cookie propioak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta besteenak helburu analitikoekin eskaini ahal izateko, eta zure nabigazio ohituren araberako publizitate pertsonalizatua eskaintzeko. Cookie guztiak onartzeko "Gorde" sakatu edo informazio gehiago jaso eta zure lehentasunak ezarri hemen.