Dwingi Dwingi gara, laburmetraiak sortzeko helburuarekin elkartutako lagun taldea. Gaur arte laburmetrai rally ezberdinetan parte hartu izan dugu eta aurten proiektu haundiago baten murgiltzea erabaki dugu.
Laburmetrai rally ezberdinetan parte hartu dugu (Oñati, Eskoriatza eta Durangon) eta beste laburmetrai batzuetan kolaborazio lanak egin ditugu (2057 odisea bat kanposantuan eta Lope).
Aipatzekoak Oñatiko Laburmetrai Rallyan lortutako 3 ikusleen sariak (2015, 2016, 2018), 2015.urteko 2.saria eta 2018.urteko lehen saria.
Oñatiko arlo desberdinetako jendearen elkarlanarekin sortu, ekoiztu eta grabatuko den 20 minutu inguruko laburmetraia.
Proiektuaren helburua laburmetrai baten sortze prozesua elkarlanean burutu eta ditugun baliabideak erabiliz ahalik eta kalitate handieneko ikusentzunezko bat sortzea izango da, inolako irabazi asmorik gabe.
Laburmetraiko soinu banda hontarako apropos konposatu, grabatu eta nahastuko da.
Gure ahalmenen barruan, ahalik eta emaitza oneneko laburmetrai bat ekoiztea nahi dugu. Horretarako ondoko baliabideak beharko ditugu:
Soinu grabaketarako materialaren alokairua.
Argiztapena.
Dekoratuak.
Atrezzoa.
Musika grabaketa eta nahasketa ( Soinu banda originala ).
Soinu teknikaria.
Dietak eta desplazamenduak.
Helburua laburmetraia 2019ko urrian Oñatiko areto batean aurkeztea izango da. Horretarako, grabaketa lanak apirila-ekaina artean egingo ditugu eta muntaia lanak uztaila-iraila bitartean.
Ordainsariak laburmetraiaren estreinaldiaren aurretik banatuko dira.
Beste edozein ekarpen ekonomiko egin nahi izanez gero, paypal bidez burutu zenezake. Ekarpena egin ostean, zurekin harremanetan jarriko gara sarien inguruan hitz egiteko.
Laburmetraiaren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, hemen Goiena telebistan egindako elkarrizketara esteka.
Baita Oñatiko Kontzejupetik aldizkarian egindako elkarrizkera ere.
2 comentarios
Si ya eres mecenas, Inicia sesión para comentar.
Dwingi Dwingi
Autor/a
Eskerrik asko bihotzez gaurko egunakarte guri esku bat botateko mezenas bihurtu zarioin danoi. Proiektua hasi giñanian geukan ilusiñua haundixa bazan, oiñ zer esanik ez!
Espero du eskuartian dakun laburmetrai honen emaitza danon gustokua izatia.
tzimael
Tzimino ergelkiak