Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

Auzoko Laratzak

Auzoko emakumeen errezeten bidez Bilbao La Viejaren historia berreraikitzen saiatuko den transmedia proiektua. Auzokideek, bilbotarrek orokorrean eta auzoarekin nolabait elkartuta dauden pertsonak parte hartu ahal izango dute, webgune baten bidez, argazkiekin, bideoekin, errezeta eta oroitzapenekin.

Izaskun Arandia Galarraga

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

0
segundoak
25
Ekarpenak
795€
5.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano eta English

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

“Auzoko Laratzak” webgune bat, dokumental bat, ekitaldi bat eta aplikazio batez osatutako transmedia proiektu bat da, ITXASO DEL CASTILLO sortua eta zuzendua. Gure helburua Bilboko San Frantzisko auzoaren iragana berreraikitzea da.

San Frantzisko eta Gorte Kalea, hiriaren lehenengo kokalekuak izan ziren (circa 1300) eta bere izena Frantziskotar komentuari zor dio. Iraultza industrialarekin, meatzeak, langileak, aldarrikapen politikoak eta prostituzioa iritsi ziren.

Gorte Kalea beti izan da klub, kabaret, music hall eta beste ikuskizunen kalea 90 hamarkadara arte. Bitartean, bere paraleloan, San Frantziskon, merkataritzan jardun dira, hiri osoarentzat erreferentziala eta txikiteroentzat derrigorrezko erronda, abestiek jasotzen duten moduan.

Gaur egun auzoan ez da geratzen garai batean izan zenaren arrastorik. Orain, droga, immigrazioa, itxitako dendak, kale "alaia"-ren dekadentzia eta egoera txarretan burututako kaleko prostituzio merkea aurki daitezke.

Belaunaldi berriek ba al dakite zer izan zen auzoa eta zernolako garrantzia izan duen hiriarentzat? Berreskura al daiteke oroitzapen hori? Txerta al daiteke orainaldian, "betiko" auzotarrak —gehienak zaharrak—, immigrante, ijito eta errenta baxuetara erakartzen duten gazte jendearekin? Elkartuko dituen identitate bat eraikitzeko gai izango ote dira?

“Auzoko Laratzak” proiektuak hauxe lortu nahi du, gure ustez egunerokotasuna eraikitzen den lekutik, iraunbizitzeko eta progresurako borroka ezkutua ematen den lekutik; etxeko sukaldetik.

Auzoko amonei ahotsa eman nahi diegu, edozein dela haien lanbidea edo jatorria, plater bat presta dezaten, haien bizitzako oroitzapen funtsezkoa pizten dien plater hori. Herrian bizi zen izebak irakatsi ziona, zendutako senar meatzariari gustatzen zitzaiona, Gabonetan prestatzen duena... etxean sentierazten gaituzten plater horiek, errezetako osagai bakoitzean bizitzako istorio bat daramaten platerrak.

ZURE DIRU-LAGUNTZAK NOLA LAGUNDUKO DIGUN

EGUTEGIA:

PREPRODUKZIOA:

Azaroa 2013 – Abendua 2013
(hau izango litzateke dokumentalaren preprodukzioa. Webgunea 2 hilabeteotan sortuko dugu)

PRODUKZIOA:

Urtarrila 2014
(webgunea prest izango da urtarrilean. jasotako materiala eta filmatutakoarekin dokumentala maiatza-ekaina inguruan muntatuko dugu)

POSTPRODUKZIOA:

Uztaila - Abuztua 2014

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

2 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Izaskun Arandia Galarraga

    Izaskun Arandia Galarraga
    Egilea

    más de 10 años

    Santos, la página web la realizarán las chicas de OK! Gracias (http://okgracias.com)

  • Santos

    Santos

    más de 10 años

    ¿Quién se va a encargar del realizar la página web?

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika