Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

“Galdutako objektuak”, Zabaltza kasua eta torturaren eragina Euskal Herrian

Orbaitzetako etxe batean, Iratiko Basoan, garai bateko arma fabrika baten ondoan, kutxa batean, sekretu bat dago gordea. Kutxa hau, isiltasunak babestu eta zaintzen du. Mikel Zabaltzaren torturaren ondoriozko heriotzatik 30 urte pasa direnean, kutxa ireki behar dugu.

Ahotsa.info

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

0
segundoak
413
Ekarpenak
15.720€
15.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano eta Català

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

Galdutako objektuak, torturak Euskal Herrian izandako eraginari buruzko dokumentala da.

ETAko kidea izatea faltsuki leporatua, Guardia Zibilak atxilotu ondorengo 1985eko Mikel Zabaltzaren heriotzatik habiatuz, dokumental honek gertakaria hurbiletik bizi izan zuten pertsonen testigantzak jasotzen ditu.

Hauetaz gain, nazioarteko adituak, torturaren biktimak eta giza eskubideen eta memoria historikoaren aldeko aktibistek hartuko dute parte dokumentalean.

Zabalza kasua

1985eko azaroaren 26an Guardia Zibilak Mikel Zabalza eta haren lehengusu Manuel Bizkai atxilotu zituen Donostian, eta, haiekin batera, Idoia Aierbe (Mikel Zabalzaren neska-laguna) eta Ion Arretxe. Orbaizetan, Mikel Zabalzaren anaiak ere atxilotu zituzten, Patxi eta Aitor, baina 10 orduren buruan askatu zituzten. Guztiei Terrorismoaren aurkako Legea aplikatu zieten, eta inkomunikaturik gelditu ziren.

Biharamunean jakitera ematen da Mikel Zabalza desagertu dela. Bertsio ofizialak dio Bidasora bota duela bere burua eta ihes egin duela, guardia zibilei zulo baten kokapenaren berri ematera zihoazela.

Zabalza-Garate familiaren etxea Iratiko ohianean aurkitzen da, bere Arma olaren ondoan.

Bilaketa lanak segituan hasten dira, baina, egunak aurrera, Mikel bizirik aurkitzeko itxaropena poliki-poliki itzaltzen da. Aldi berean, Zabalza Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelean jasandako torturen ondorioz hil delako zurrumurrua hedatzen da.

Eragile politiko eta sozialak egoera jendaurrean salatzen hasten dira, eta kalean ere hainbat mobilizazio gertatzen dira. Julen Elgorriaga Gipuzkoako gobernadore zibila bera Zabalzaren kasuaz kezkatuta dagoela esatera iristen da, eta poliziaren bertsioa sinestezina dela adierazten du.

Mikel Zabalzarekin batera atxilotutakoen lekukoek berresten dute boltsa edo bainuontzia aplikatuta hil delako bertsioa. Dena dela, erabat kontraesankorra izan arren, bertsio ofiziala ez da aldatzen, eta barne ministro Jose Barrionuevok adierazten du Mikel Zabalza agertuko dela, lehenago edo beranduago.

Hala, desagertu eta 20 egunera, abenduaren 15ean, Guardia Zibilaren patruila batek Mikel Zabalzaren gorpua aurkitzen du ur azalean flotatzen, egun batzuk lehenago Gurutze Gorriko urpekariek goitik behera miatutako toki batean.

EGIN - 16/12/1985
EGIN - 16/12/1985
1985ko abenduaren 16an hau zen Egin egunkariaren azala, Mikel Zabalzaren gorpua agertu eta gero.

Heriotzagatik hunkiturik, sekula ikusi gabeko mobilizazio soziala eta protesta ekintza bortitzak gertatzen dira Euskal Herrian Zabalzaren familiari babesa emateko eta Estatuko hilketatzat hartzen den desagerpena salatzeko.

Mikel Zabalzaren heriotzaren zergatiak eta inguruabarrak ezagutzeko zailtasunak direla kausa eta egiaren bila ari direnak Espainiako agintari eta epaileengandik jasaten ari diren utzikeria eta trabak direla-eta, gaur den egunean ez dago jakiterik zer gertatu zen zehatz-mehatz, eta, 30 urte igaro badira ere, oraindik ez da inor ere epaitu Orbaizetako bizilagun honen heriotzagatik.

Proiektuaren zuzendaritza

Piztu.info-rekin kolaborazioan eta Eguzki Bideoak.

Honetaz gain, Euskal Memoria eta Egiari Zor fundazioek babesten dute.

Proiektu honetan kolaboratzen dute: Diagonal Egunkaria, Hatortxurock jaialdia eta Sare Antifaxista.

Eskerrak: Katakrak eta Campo de Reyes (Tafalla-Nafarroa).

Zertarako erabiliko ditugu ekarpenak

Ekarpen ekonomikoak produkzio lanak, talde teknikoaren garraioaren gastuak, dokumentala egiteaz arduratzen diren pertsonen soldataren zati bat, publizitate eta promozioaren aurrekontuaren zati bat, DVDen fabrikazioa… ordaintzeko erabiliko dira.

Mundiala litzateke 15.000 eurotako helburua gainditzea, lorttuz gero, zine aretoetan proiektatu eta zine festibal ezberdinetara joateko aukera izango genuke, eta promozio indartsuagoa egingo genuke.

Ordainsariak

Eskeintzen ditugun ordainsarietatik asko, crowfunding-erako beraien produktuak ematen dituzten pertsonen eskuzabaltasunetik datoz. Honen adibide, Iratiko Basoko landetxeetan edota Tafallako “Campo de Reyes”-eko yurtetan egonaldiak, eta Euskal Herriko jatetxe ezagunetan afari edo bazkariak zozketatuko ditugu. Honetaz gain, zine areto komerzialetan estreinaldia egin baino lehen zure etxean jasoko duzu dokumentala, eta DVD formatoan oparitzen dizugu, dituen extra guztietaz goza dezazun.

Nahiago baduzu, egin dezakezu zure ekarpen ekonomikoa kontu norronte bidez, Laboral Kutxan (3035 0356 57 3560007399- Mintza komunikazio elkartea).

Proiektuan parte hartzen duten pertsona batzuek.

Aurreikusitako egutegia

Proiektua 2016ko irailean argitaratzea aurreikusten da. Hilabete horretan estreinaldiei dagozkien ordainsariak ematen eta DVDak bidaltzen hasiko gara. Landetxe, yurta eta jatetxeetako bazkariei dagozkien zozketak eta opariak, crowdfunding-a bukatzean egingo ditugu.

Info +

www.MikelZabalza.eus

Facebook

Twitter @MZabalzaGogoan

Grabaketak martxan daude eta irudi ikusgarriak eskeiniko ditugu

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

14 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Ahotsa.info

    Ahotsa.info
    Egilea

    más de 8 años

    Aupa Susana! Tenemos pensado hacer un estreno en Barcelona y si pudiera ser, en otras ciudades catalanas (de hecho hicimos una presentación en Barna del proyecto no hace mucho), lo podrías recoger allí mismo. Moltes gracies!

  • Susana

    Susana

    más de 8 años

    Hola. Me gustaría hacer la aportación de 40 euros, pero no soy de Euskal Herria, soy catalana. Me gustaría saber cómo podría recibir el DVD en este caso ya que no lo podría recoger en la estrena. Me interesa mucho, gracias.

  • Ahotsa.info

    Ahotsa.info
    Egilea

    más de 8 años

    Aupa!

    Ez dugu Pay Pal-ekin ordaintzeko aukera zabaldu, barkatu eragozpenak!

    Kontu korronte honetan egin dezakezu diru sarrera zuzenean Mintza komunikazio elkartea

    ES96-3035 0356 57 3560007399 (Laboral kutxa)

    Ok?

    eskerrik asko!!!

  • Arkaitz Leon Muela

    Arkaitz Leon Muela

    más de 8 años

    Kaixo, niri ez dit PayPal aukera ematen ordaintzeko. Arraro iruditu zait Verkami normalean baduelako aukera hori. Txartela ez daukat eta bakarrik PayPal erabili dezaket.

  • Ahotsa.info

    Ahotsa.info
    Egilea

    más de 8 años

    Bai, noski, arazorik gabe. Baina zure lagunaren izena eman beharko diguzu, ezta? ;) idatzi email honetara: [email protected]

    Eskerrik askoooo

  • axeridantza

    axeridantza

    más de 8 años

    Aupa! Nire ekarpena egin berri dut. Dirua bi lagunen artean jarri dugu. Nire izena bakarrik agertu partez, biona jartzerik izango zenukete? Animo ta eutsi, aterako duzue eta!!! Jendean gertatutakoaren berri izan behar du!!!!! Aurrera bolie!!!!!

  • Ahotsa.info

    Ahotsa.info
    Egilea

    más de 8 años

    Bai, sarrerak gero nola eskuratuko diren azalduko dizugu. Ziurrenik Hatortxurock jaialdiaren takilletan izanen dira.

    eskerrik asko zure laguntzagatik!!!

  • xabi

    xabi

    más de 8 años

    kaixo, hatortxu rockerako sarrera eskuratzeko abenduaren 20a arte itxaron beharra dago zta?

  • Ahotsa.info

    Ahotsa.info
    Egilea

    más de 8 años

    Aupa Xosé!!

    Muchas gracias por apoyar este proyecto. No hace falta poner nada como concepto. Eso sí, te agradeceríamos que nos indicases tu nombre para poder agradecertelo en el docu. Eskerrik asko!!!!

  • Xosé Antón Cerviño

    Xosé Antón Cerviño

    más de 8 años

    No entiendo euskera pués soy gallego.Quiero colaborar con una aportación;cuando dais el número de cuenta poneis entre paréntesis algo en euzkera que no sé que significa.Tengo que anotarlo en concepto o algo asi cuando haga el ingreso??Gracias.

#09 / Non dago Mikel? filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko da

*Ahotsa.info eta Izar Films ekoiztutako Mikel Zabalzaren hilketari buruzko dokumentala Zinemaldiko Zinemira atalean estreinatuko da, eta Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko da festibalaren 68. edizioan. Film honetan Orbaitzetako gaztearen atxiloketa eta desagerpenaren kontaketa egiten da. Aurten bere hilketaren 35 urteurrena gogoratuko da. *

Aurtengo Zinemaldiko Zinemira atalean estreinatuko da Mikel Zabalzari buruzko "Non dago Mikel?" filma. Ahotsa.info-k ekoiztutako dokumentala 1985ean Mikel Zabalza nafar gaztea desagertu zeneko kontakizuna egiten du. Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahasi eta atxilotu zuen. Zabalza desagertuta egon zen 20 egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal… gehiago irakurri

#08 / El documental "Non dago Mikel?" se estrenará este año coincidiendo con el 35 aniversario del asesinato de Mikel Zabalza

Este año, coincidiendo con el 35 aniversario del asesinato de Mikel Zabalza, se estrenará el documental “Non Dago Mikel?”.

En el documental se recoge una cronología de los hechos ocurridos en 1985 utilizando el abundante material de archivo audiovisual. Además, muestra el impresionante testimonio de Ion Arretxe, vecino de Errentería detenido junto a Zabalza y sus reflexiones sobre la tortura. Y también participan en el film los hermanos y hermanas de Mikel y sus sobrinas, que siguen reivindicando verdad y justicia.

Por otro lado, la productora Izar Films se ha unido al proyecto con el objetivo de acabar el documental y darle la mayor difusión posible.

#07 / Aurten estreinatuko da Non dago Mikel? dokumentala, bere hilketaren 35. urtemugan

Aurten estreinatuko da “Non dago Mikel?” dokumentala, Mikel Zabalzaren hilketaren 35. urtemugarekin bat eginez.

Dokumentalak hiru ardatz ditu: artxibo irudien bidez 1985an 20 egunetan zehar gertatu zenaren kronologia; Ion Arretxe, Mikel Zabalzarekin atxilotu zuten Errenteriako bizilagunaren testigantza eta torturari buruz egiten dituen gogoetak; eta azkenik, Mikelen anai arrebak eta iloben bizipenak, egia eta justizia aldarrikatuz.

Bestetik, Izar Films ekoizte-etxea proiektura batu egin da dokumentala bukatzeko eta ahalik eta gehien zabaltzeko helburuarekin.

#06 / El documental Galdutako Objektuak sobre el Caso Zabalza y la tortura en Euskal Herria, en su fase final

Ahotsa.info, junto a Filmotek, está en la fase final del proceso de elaboración del documental Galdutako Objektuak, que analizará la desaparición y muerte de Mikel Zabalza en 1985 tras haber sido arrestado por la Guardia Civil de Intxaurrondo. El documental, además, hace un análisis de las consecuencias de la tortura en Euskal Herria. Un trabajo imprescindible para la memoria histórica de Euskal Herria.

El proyecto documental impulsado por Ahotsa.info y la productora Filmotek sobre el Caso Zabalza y el impacto de la tortura en Euskal Herria encara la recta final tras casi dos años de trabajo. Se espera que el documental esté acabado para fin de año, aunque para verlo habrá que esperar, pues el objetivo es presentarlo a diferentes festivales de cine.

gehiago irakurri

#05 / ZORIONAK!!

Gaur, crowdfunding kanpainaren hainbat ordainsariak emateko zozketak egin ditugu. Hauek dira saridunen izenak:

1- Katakrak jatetxean (Iruñea) bi pertsonendako bazkari baten zozketan Edu Borda izan da sariduna.

2- Campo de Reyes-eko (Tafalla-Nafarroa) yurtetan 2 pertsonentzako gau bateko egonaldirako zozketan Amaia Larreta izan da sariduna.

3- Campo de Reyes-eko (Tafalla-Nafarroa) yurtetan 2 pertsonentzako gau bateko egonaldirako oparia Ibiltarixa, Mari Gema eta Elisoak-rentzat.

4- Ion Arretxek idatzitako "Intxaurrondo, la sombra del nogal" liburuaren oparia Piero, Javi, IGOTZ, Igara, Asier, otxoa_bustingorri, ItziarHualde, Dione, Malerrekako Mari, Marijo, Juan Mari Arrozpide, Almirallategi, Evap, Pantxo, LU eta Pedro Mari-rentzat.

5- Iratiko Basoko landetxe batean 2 pertsonentzako asteburu bateko egonaldiko zozketan Teresa izan da sariduna.

6- Euskal Memoria fundazioaren "Gernikako Seme Alabak" eta "Oso latza izan da" liburuak opari Axeridantza-rentzat.

gehiago irakurri

#04 / Justice for Mikel Zabalza

Inmersos en la elaboración del documental Galdutako Objektuak sobre el Caso Zabalza y el impacto de la tortura en Euskal Herria, hemos viajado hasta Londres para conocer la opinión de un destacado miembro de Amnistía Internacional y del Comité de Derechos Humanos de Naciones Unidas.

Su nombre es Nigel Rodley, y es profesor de Derecho en una universidad británica. Desde 1993 hasta 2001 fui el encargado de hacer los informes específicos de tortura para la Comisión de Derechos Humanos de las Naciones Unidas, y subraya que en España, tras la dictadura de Franco y concretamente desde el País Vasco, frecuentemente han seguido recibiendo "serias denuncias de tortura".

Último días para colaborar en el crowdfunding

En apenas 72 horas terminará el plazo para poder colaborar con la recaudación de… gehiago irakurri

#03 / Un día como hoy, hace 30 años, tal y como el Ministro de Interior anunció, apareció Mikel...

Se cumplen 30 años exáctamente desde que el cadaver de Mikel Zabalza apareciera flotando en las aguas del río Bidasoa, "casualmente", ante los ojos de una patrulla de los GAR de la Guardia Civil.

Ahotsa.info ha querido recuperar esa parte de nuestra historia mediante las imágenes de ETB que muestran las protestas reprimidas por la policía y las labores de rescate, así como los testimonios de quienes participaron en ellas.

#02 / Trenta anys buscant justícia per a Mikel Zabalza

El 26 de novembre de l'any 1985 la Guàrdia Civil va detenir aquest jove basc que va aparèixer mort vint dies després al riu Bidasoa. El documental 'Objectes perduts' aborda el seu cas i l'impacte de la tortura al País Basc.

Era la matinada del 26 de novembre de 1985. Un comando de la Guàrdia 
Civil va irrompre en l'habitatge de Mikel Zabalza, navarrès de 32 anys, 
resident a Donostia i conductor de la companyia municipal d'autobusos. 
Aquella mateixa nit també van ser detinguts la seva companya, dos dels 
seus germans i un cosí, a més d'un altre jove de 21 anys sense cap 
relació amb ells. El dia anterior ETA havia matat a dos soldats i un 
guàrdia civil, i els joves van ser arrencats dels seus llits acusats de 
pertànyer a un comando de l'organització armada.



gehiago irakurri

#01 / Donostiako Aiete Jauregian aurkeztu da Galdutako Objektuak dokumentalaren proiektua babes haundiarekin

Donostia eta Gipuzkoako agintariaz gain, eragile politiko, sindikal eta sozial ugari berataratu dira Bakearen Etxera proiektua ezagutzeko. Atzo martxan jarritako internet bidezko diru bilketa arrakasta haundia izaten ari da.

Memoriaren Egunaren biharamunean, Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen etxean aurkeztu dute Galdutako objektuak, Mikel Zabalzaren kasua eta torturak Euskal Herrian izan duen eragina aztertuko duen proiektua. Ahotsa.info, Piztu.info eta Filmotek ari dira dokumentala ontzen, eta Euskal Herrian, Espainiako Estatuan eta Europan grabatuko dute, Miguel Angel Llamas Pitu egileetakoak azaldu duenez. Zabalzaren heriotzatik 30 urtera, tortura "sistematikoaren" errealitatea ere islatu nahi dute proiektuan: "Estatuak erabilitako gerra tresna izan da".

gehiago irakurri

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika