Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

ARTE PAPERAK 2009-2014. Mikel Onandia

Helburua Mikel Onandia Garate arte historialari eta kritikariak 2009 eta 2014. urteen artean komunikabide ezberdinetan euskaraz argitaratu dituen 120 arte kritika eta arteari buruzko artikuluek osatutako 430 orrialde inguruko antologia ilustratua argitaratzea da.

Sans Soleil

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

0
segundoak
42
Ekarpenak
1.219€
810€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

HELBURU BERRIA

Hasierako kopurua gainditu ondoren, orain helburu berri batekin gatozkizue:

Hemendik aurrera biltzen dugun diru guztia Arte paperak 2009-2014 liburuaren ezaugarri fisikoak hobetzera zuzenduko dugu. Kalitate oneneko papera, azal gogorra... hobekuntza hauek kanpaina amaitzean lortutako kopuruaren araberakoak izango dira, noski.

Eskerrik asko dagoeneko zuen ekarpena egin duzuen guztioi. Euskarazko arte kritika babes dezagun!


Arte paperak 2009-2014 Mikel Onandia Garate arte historialari eta kritikariak 2009 eta 2014. urteen artean komunikabide ezberdinetan euskaraz argitaratu dituen 120 arte kritika eta artearen inguruko artikuluek osatutako antologia da, 430 orrialde inguruko arte paperen bilduma zaindu eta mardula, alegia. Testuek azken bost urteotan Euskal Herriko museo, arte areto, galeria pribatu nagusienek eta bestelakoek hartu dituzten erakusketa eta arte ekintza ezberdinak –horietako batzuen kasuan, aipatu kritikak geratu diren erreferentzia dokumental bakarrak izanik– dituzte hizpide.

Artikuluak, ahal den guztietan, hizpide dituzten erakusketen edo obren argazki batek lagunduak aurkeztuko dira. Sarrera gisa liburuak, euskaraz idazten duen beste arte aditu baten eskutik, euskal giro artistiko garaikidearen testuingurua azaltzen duen testu interesgarri eta originala eskainiko du.

Kuantitatiboki eta kualitatiboki artikulu corpus esanguratsua ondu du egileak: bost urtetan zehar –2009ko apiriletik gaur arte, aktiboki jarraitzen duela– Euskal Herrian izaniko erakusketa desberdinen 150 kritika eta artikulu baino gehiago publikatu ditu orotara, Berria egunkarian, Gara egunkariko ‘Mugalari’ kultura gehigarrian, Deia-ko ‘Ortzadar’-ren eta Durangaldeko Anboto astekarian. Prentsako erreportaje informatibo hutsetik eta arte garaikidearen gaineko diskurtso kriptiko eta ilunetik ihesi, informazioa eta judizio kritikoa uztartzen dituzten testu zaindu eta erakargarriak idatzi ditu.

Arte garaikideak agertzen duen konplexutasun eta aniztasunagatik, baita honen egoera paradoxikoagatik ere –historian inoiz baino aukera gehiago ditugu artera hurbiltzeko, baina gizartea inoiz baino urrunago dago egungo artetik– sekula baino beharrezkoagoa da sorkuntza plastikoari buruzko begirada patxadatsu eta analitikoa, argia eta zuzena. Euskarak lurralde misteriotsu bezain erakargarri honetan duen hutsunea bete nahian, Mikel Onandia Garate arte historialariak oraintsu euskal panorama artistikoan izandako erakusketa eta arte gertakari garrantzitsuenen jarraipen eta dokumentazioa egiten du, betiere irakurle interesatua orientatu eta honi klabe nagusiak emateko asmoz. Zentzu horretan, azken bost urteotan argitaratutako artikuluak publikazio bakar batean biltzea euskarazko artearen historiografia urria aberastera dator.

ARTE KRITIKAKO ANTOLOGIAREN INTERESA

Arte kritika unean-unekoa da, hau da, momentuan publikoaren eskura den artista

eta arte erakusketa baten inguruko judizioa, eta gaurkotasun hori du, hain zuzen, bere balio nagusi. Alabaina, era berean historialariei iraganeko artea aztertzeko orduan ezinbestekoa zaie ikergai duten sortzaile edo mugimendu artistikoek bere garaian izaniko harrera kritikoa, eta horregatik dira garrantzitsu eta erreferentziazkoak egunkarietan publikatu testuek sufritu ohi duten ahaztura ekiditen duten publikazioak. Hori dela eta, arte kritikak bere baitan agertzen duen balio literarioaz gain, proiektu honen balio dokumental eta historikoa azpimarratu beharrekoa da.

Euskaraz artearen inguruko oso publikazio gutxi badaude, denetan urrienak euskaraz idatzitako arte kritika liburuak dira. Zentzu honetan, autoreak, lehen aldiz euskaraz halako bilduma batean, egungo Euskal Herriko panorama artistiko zabala islatzen eta irizpide sendoz aztertzen du, euskaldun askoren interesekoa den artearen mundura hurbiltzeko aukera bikaina eskainiz. Hala, Arte paperak 2009-2014 antologia euskarazko argitalpenen munduan hutsune bat betetzera dator eta bestelako ikerketa eta publikazioen abiapuntua izan daiteke. Hain justu, hutsune horrek eta liburua bera osatzen duten testuen gaurkotasunak eta interesak justifikatzen dute halako publikazio baten pertinentzia eta egokitasuna.

EGILEA: MIKEL ONANDIA GARATE

Mikel Onandia Garate (Durango, 1983) Filosofian eta Artearen Historian lizentziatua (EHU) da eta Arte Garaikidearen Analisia graduondokoa (Universitat de Barcelona) eta Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak masterra (EHU) burutu ditu. Aipamen eta beka ezberdinak jaso ditu, horien artean Artearen Historia lizentziaturako Ikasketa-Amaierako Aparteko Saria eta Bilboko Arte Ederren Museoa–BBK Fundazioa 2010-12 Ikerketa Beka. Horrez gain, Artea Durangaldean Gaur (2013) liburua argitaratu du. Egun irakaskuntza eta ikerketa lana uztartzeaz batera, hainbat komunikabidetan kolaboratzen du arte kritika eginez.

ZERTARAKO BEHAR DUGU ZURE LAGUNTZA?

Sans Soleil irabazi asmorik gabeko argitaletxea dela kontuan izanik, 810€ behar ditugu inprenta- eta bidalketa-gastuen zati bati aurre egin ahal izateko.

NOIZ ARGITARATUKO DA?

Ondo bidean, 2015ean zehar kalean izango da.

KONTAKTUA

Edozein zalantza, galdera edo proposamenik izanez gero, helbide honetara idatz iezaguzu eta pozik erantzungo dizugu: [email protected]

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

0 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika