Nortzuk gara Xendrak?
Xendrak beste ezeren gainetik, proiektu koral bat da. Diska hau interpretazioa maisuki menperatzen duen lagun talde paregabe bat gabe ez litzateke posible izanen. Plazer handia izan da grabazioetan Aitor Urkiza, Xabier Olazabal, Carlos Peñaranda, Alfonso Iturria, Urko Arozena, Leyre Lisarri eta Endika Gutierrez musikariekin orpoz orpo lan egin ahal izatea. Ez dut inondik ere ahaztu nahi Juanan Ros tekniko zaildu eta finaren lana.
Zertarako behar dugu zure laguntza?
Behin diska grabatuta, proiektuari akabera emateko behar dugu zure laguntza. Azaro amaieran diskaren aurkezpen ekitaldi bat prestatu nahi dugu, dantzari garaikideak eta bideo artistak lagun, gure musika tresnari egin nahi diogun ekarpen txikiak taularatze dotorea eduki dezan.
Zein epetan burutuko da egitasmoa?
Diskaren grabazioa 2016ko Aste Santuan egin genuen Iruñako Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalean. Nahasketak uztailean egingo ditugu eta diskaren kopiak urrirako egongo dira prest. Laguntzen ari zaren kontzertua azaro amaieran egingo dugu eta produkzioa irabazi asmorik gabeko Txistu BZ elkartearen esku egongo da.
Non eramango da aurrera?
Aurkezpen kontzertua Iruñerriko aretoren batean egingo da. Ekimenak daukan babesaren arabera areto handiago edo txikagoren bat bilatuko da. 25 eurotik gorako ekarpen bat eginda zure gonbidapena eskura dezakezu!!
Langa gaindituta zer?
2000 euroak aurkezpen kontzertua modu duin batean gauzatzeko gutxiengoa dira. Langa hori gainditzen bada, produkzioa hobetzeaz gain, txisturako bigarren diska bati atea zabalduko diozu. Gainera, mezenas aintzindari bezala, egitasmo berriaren nondik norakoen berri edukiko duzu lehen unetik.
Hainbat esteka interesgarri
Proiektuari buruzko web orria: Xendrak.com
Diska osatuko duten zeinbat obra jendaurrean joak izan dira eta kontzertuko bertsioak youtuben daude entzungai:
JOSTE-TAN
ZAIN
UBERA
0 comments
If you are already a sponsor, please Log in to comment.