Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

1.000 Erosle Baietz! - Eman Bidea Euskalerria Irratiari!!

Ene kantak ekimena Euskalerria Irratiaren aldeko CD-DVDa sortzen ari da: haurrentzako 20 kanta, itsasoari buruzkoak. Eta beste horrenbeste bideoklip.Denak pertsona ezagunak abestuak. Urrian CD-DVDa dendetan salgai jarri nahi dugu, baina horretarako dirua aurreratuko diguten 1.000 erosle behar ditugu

Ene Kantak

Nork sortutako proiektua

Non sortua

0
segundoak
689
Ekarpenak
18.467€
15.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

15.000 ESKER! SEGI AURRERA!

I-KA-RA-GA-RRI-A! 40 egun genituen 15.000 euro biltzeko, eta 8n lortu ditugu. 15.000 esker! Biba zuek! Itzelak zarete!

Hunkiturik gaude ikusita zein nolako eskuzabaltasunarekin erantzun diozuen gure laguntza deiari. Ikusita abeslariek eta kirolariek zeinen jatorki erantzun dioten gure DVDan parte hartzeko gonbiteari. Ikusita euskal komunikabideek zein nolako tarte zabala eskaini dioten ekimenari. Ikusita sare sozialetan izan dugun oihartzuna.

Komunitate eskuzabal, emankor, indartsua osatzen dugu! Gure auzolan hau itzela izaten ari da! Ez dadila hemen amaitu! Segi dezagun aurrera!

Zenbat eta diru gehiago bildu, orduan eta DVD gehiago eta txukunagoak plazaratu ahal izanen ditugu, orduan eta aukera gehiago izanen ditugu Euskalerria Irratiari laguntza emateko.

15.000 euro jasotzeko helburua jada lortu dugu, baina 1.000 erosleak lortzeko xedea oraindik gauzatzeko dugu.

Beraz, segi dezagun aurrera! Eman egurra!

Gure CD-DVDa aldez aurretik erosiko duten 1.000 lagun behar ditugu. Ene Kantak ekimenak Euskalerria Irratiaren aldeko CD-DVDa egin nahi du: haurrentzako 20 kanta eta beste horrenbeste bideoklip. Eta proiektua errealitate bihurtu ahal izateko, CD-DVDa fisikoki eskuragarri izan baino lehen dirua aurreratuko diguten 1.000 erosle behar ditugu.

Abestiak jada sortu ditugu, baita grabatu ere. Gurekin kantuan aritu dira Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Mikel Urdangarin, Imanol Ubeda, Hesian taldeko Zuriñe eta Fran, El Drogas, Kutxi Romero, Manolo Garcia eta beste lagun asko.

Eskuzabaltasun ikaragarriz, denek baietz esan diote Euskalerria Irratiaren aldeko gure auzolan honetan parte hartzeari. Estudioaren alokairua ordaintzeko diru franko behar izan dugu. Eta orain, urrian CD-DVDak fisikoki kalean salgai jarri ahal izateko, laguntza behar dugu. Aldez aurretiko erosleak behar ditugu. Zu behar zaitugu!

20 HAUR KANTA BERRI, FRESKO ETA DANTZAGARRI

Ene Kantak proiektuko kideek haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte. Eta, zenbaitetan, herri kantuak moldatu eta gaurkotu egiten dituzte. Haurrek erraz imitatzeko moduko koreografiak ere asmatzen dituzte kanta horiei guztiei loturik, askotan haurren beraien laguntzarekin. Halaber, euskararen alde diharduten taldeak diruz laguntzen dituzte.

Lehen CD-DVD-a Sortzen-en alde egin zuten, hainbat gairi buruzko kantuekin. Bigarrena, neguaren inguruko abestiekin, Nafarroako Bertsozale Elkartearen alde. Eta orain, hirugarrena prestatzen ari dira -ari gara-, itsasoaren gaineko letrekin, Euskalerria Irratia laguntzeko: 20 kanta berri, sardinak bezain freskoak!

Kantak euskal kultur, kirol zein gizarte munduko pertsona ezagunek abestu ohi dituzte. Eta haiek beraiek parte hartzen dute bideoklipetan. Bideoetako zein CD-DVDen azaletako irudi bizi eta ikusgarriak Kukuxumusu-ko lagunek egiten dituzte. Ekimenak oso harrera ona izan du haurren artean, abestiak oso egokiak baitira haiek abesteko zein dantzatzeko.

23 ABESLARI HANDI

Lagun asko dituzte Euskalerria Irratiak eta Ene kantak ekimenak. Horren erakusle, kanten soinu zein bideo grabazioetan parte hartu duten goi mailako musikari, bertsolari eta kirolarien zerrenda:

Fermin Muguruza (musikaria)

Ruper Ordorika (musikaria)

Mikel Urdangarin (musikaria)

Imanol Ubeda (Bide Ertzean taldeko musikaria)

Zuriñe eta Fran (Hesian taldeko musikariak)

El Drogas (musikaria)

Kutxi Romero (Marea taldeko musikaria)

Manolo Garcia (musikaria)

Igor Ijurra (iruñeko orfeoiko zuzendaria)

Alaia Martin (bertsolaria)

Oinatz Bengoetxea (pilotaria)

Abel Barriola (pilotaria)

Jon Apezetxea (pilotaria)

Nagore Arizaga (Bera-Berako eskubaloi jokalaria)

Ana Isabel Martinez (Bera-Berako eskubaloi jokalaria)

Silvia Ederra (Bera-Berako eskubaloi jokalaria)

Oier Sanjurjo (Osasunako futbolaria)

Asier Riesgo (Osasunako futbolaria)

Markel Bergara (Realeko futbolaria)

Imanol Agirretxe (Realeko futbolaria)

Gorka Iraizoz (Athleticeko futbolaria)

Mikel San Jose (Athleticeko futbolaria)

500 DANTZARI TXIKI

Kanta bakoitzak bideoklip bat izanen du. Bideoklip bakoitzean, kanta abesten duen pertsona ezaguna agertuko da, baina baita haur mordoa ere, kantaren koreografia dantzatzen. Euskal Herri osoko 12 ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean. Orotara, 500 neska-mutil. Honatx bideoetan parte hartu duten ikastetxeen zerrenda:

Bilboko Karmelo ikastola

Hondarribiko Talaia ikastetxea

Tolosako Laskorain ikastola

Leitzako Erleta ikastetxea

Iruñeko Buztintxuri ikastetxea

Iruñeko San Frantzisko ikastetxea

Txantreako Bernart Etxepare ikastetxea

Zangozako ikastola

Burlatako Ermitaberri ikastetxea

Tafallako Garcés de los Fayos ikastola

Zizurko Erreniega ikastetxea

Antsoaingo Ezkaba ikastetxea

HAMAIKA EURO EUSKALERRIA IRRATIARENTZAT

1.000 erosle behar ditugu, CD-DVDa plazaratu ahal izateko. Saltokietara eraman ahal izateko. Edonola ere, proiektu honekin lortzen ditugun etekinen erdia Euskalerria Irratiarentzat izanen da. Beste erdia Ene kantak-en hurrengo proiektua finantzatzeko erabiliko da, oraingoaren gastuak behin kitatuta.

Euskalerria Irratia Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea da. Iruñerrian fisikoki sakabanaturik bizi diren 30.000-35.000 euskaldunentzat kohesiorako tresna garrantzitsua. Euskaldunek elkarren berri edukitzeko gunea, topalekua, plaza da. Betiere plaza alegala; izan ere, 26 urte daramatza dialean lizentziarik gabe, Nafarroako Gobernuak behin eta berriz ukatzen diolako. Epaileek hirutan ebatzi dute Gobernuak ilegalki gauzatu duela ukazio hori.

Edonola ere, Euskalerria Irratiak Nafarroa ofizialaren berri ez ezik Nafarroa errealaren berri ere ematen du. Euskaldunei plus bat ematen die, Nafarroako panorama mediatiko latzaren ingurumarian. Eta komunikazio proiektu bizia da. Datorren urtean, Tokikom-ekin elkarlanean, Iruñerrirako agerkari digital berria jarri nahi du martxan. Baina alegaltasun horretan aurrera egin ahal izateko, proiektu berriak gauzatu ahal izateko, finantzazioa behar du. Horregatik antolatu dugu honako auzolan hau: Euskalerria Irratiarentzako hamaika euro lortzeko! (uler bedi 'hamaika' zentzu mugagabean, prefosta).

Eman bidea Euskalerria Irratiari!

LAN EGUTEGIA

Zuen donazio edota aportazioak egindakoan eta kanpaina bukatutakoan hau da jarraituko dugun prozesua:

  • Estudioan grabatu beharreko 20 abestiak jada grabatuta eta editatuta daude, parte hartu duten guztiekin.

  • 12 ikastetxeetan dantzatu duten 500 ikasleen irudiak ere hartuta daude, eta baita abeslarien irudi grabaketa ere.

  • Zer falta zaigu? Bideoklip guztiak muntatzen hasi gara eta uztaila bukaerarako denak bukatuta izatea espero dugu. Asko dira!!

  • Abuztuaren erdialdera arte Kukuxumusuk egindako marrazkiekin DVDaren liburuxka eta azala maketatuko ditugu.

  • Abuztuaren erdialdean lan guztia bukatuta fabrikatzera bidaltzen badugu, irailaren erdialdean eskutan izango dugu. Pakete guztiak prestatzea eta zuen etxeetara bidaltzea izango litzateke hurrengo pausoa: urriaren lehen astean, zuen etxeetan!

  • Bitartean, email bidez ematen ari garen pausoen berri emango dizuegu. Aldi berean, esklusiban diskoan entzun eta ikusi ahal izango duzuen materiala erakutsiko dizuegu, inor baino lehen informatuta egon zaitezten.

ZEINENTZAT IZANGO DA ZUEN EKARPENA?

Aurrekontua 20.000 euro baino gehiagokoa izan arren, zuen ekarpena cd-dvd-en 4500 kopiak egiteko, diskoaren diseinurako eta promozio ahalik eta onena egiteko erabiliko dugu. Finantziazio gehiago lortuko bagenu, ale gehiago egingo genituzke eta diskoa bera ahal den neurrian hobetu-osotuko genuke.

OHARRAK

  • Bidalketa gastuak gure kontu. Diru ekarpenei ez diegu halakorik gehituko.

  • Zure diru ekarpenarekin kamiseta bat jasotzea badagokizu, gu jarriko gara harremanetan zurekin neurria aukera dezazun

  • Euskalerria Irratia laguntzeko modurik eraginkorrena bazkidetzea da. 100 euroko ekarpenarekin hori egiteko aukera ematen da. Azalpen gehiago hemen.

  • Ene kantak ekimenak bere abestiekin 'Liburu magikoa' ikuskizuna osatu du Eta 1.500 euroko ekarpenarekin horren emankizun bat kontratatzen da. Informazio gehiago, hemen.

  • Gure proiektu honen berri gehiago jaso eta horren inguruko argazki zein bideoak ikusi ahal izateko:

www.enekantak.com
www.facebook.com/enekantak

www.euskalerriairratia.com
www.facebook.com/euskalerriairratia

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

5 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Ene Kantak

    Ene Kantak
    Egilea

    más de 9 años

    Kaixo! los gastos de envio a Treviño son 3€.

    Puedes hacer el pedido a traves de nuestra web: www.enekantak.com

    Mila esker!!

  • Idoia

    Idoia

    más de 9 años

    Jaixo,me gustaria saber cuanto salen los gastos de envio a Treviño,ya q he preguntado hoy en Elkar de Vitoria y tenian uno antiguo pero q no tenian mas,ni prespectivas de traer y queria el pack del olentzero "oneka cd- dvd+olentzero cd"gracias

  • Ene Kantak

    Ene Kantak
    Egilea

    más de 9 años

    Kaixo Juanjo, la primera semana de septiembre podras reservar el disco a traves de nuestra web.

    Si quieres envianos tu mail a [email protected] y te lo recordamos cuando lo pongamos en marcha.

    Eskerrik asko!!

  • Juanjo

    Juanjo

    más de 9 años

    Buenas.

    He llegado tarde al crownfunding. Habrá posibilidad de comprarlo a través de la web de Ene Kantak?

    Eskerrik.

  • Copias de CD's

    Copias de CD's

    casi 10 años

    Hola chicos veo que estáis haciendo un proyecto, para la fabricación de vuestros CD's, tenéis precios?

    En caso afirmativo si nos lo hacéis llegar LO MEJORAMOS!!

    Un saludo,

    Isaac Dios - [email protected]

#07 / TI TA BATEAN ESKU ARTEAN IZANGOI DUGU! ¡YA FALTA MENOS!

Hemendik gutxira diskak hemen noiz izango ditugun esango digute. Ilusio handiarekin gaude jakiteko nola gelditu den lana eta bidaltzen hasteko.


En breve nos dicen que dia de la semana que viene recibimos los discos, tenemos muchas ganas de ver como han quedado y de empezar a hacer paquetes.

Ene Kantak

web • youtube • facebook • twitter • spotify

BAT EGIN GUREKIN!

#06 / BIDEAN GARA!! ¡YA FALTA MENOS!

Kaixo lagunak!! BIDEAN GARA!!

Dena prest dago, "oneka" fabrikara bidaliko dugu.

Behin diskak hemen ditugunean, etxera bidaliko dizkizuen.

Irailaren bukaeran


¡Kaixo familias!

¡YA FALTA MENOS! Ya tenemos todo preparado para enviar "Oneka" a fabrica.

En cuanto tengamos aqui los discos, os los enviaremos a casa.

Esto será a finales de septiembre.

EMAN BIDEA EUSKALERRIA IRRATIARI!!
@enekantak @fm914 #oneka #urrian

www.enekantak.com

youtube.com/user/enekantak ||| facebook.com/enekantak ||| twitter.com/enekantak

#05 / Ikusi nuenean - nor baino nor

Ikusi nuenean

zure ile latza

iruditu zitzaidan maitea

sorginen erratza

Ikusi nuenean

nik zure sudurra

iruditu zitzaidan, maitea,

lukainka muturra.

Ai, ai, ai, ai... ai, ziri-ziri txantxa

guk ongi pasatzeko

jarriko zaituztegu dantzan!

Ai, ai, ai, ai... ai, txantxa ziri-ziri

guk ongi pasatzeko

egingo dugu hainbat irri!

Ikusi nuenean

zure bekokia

iruditu zitzaidan, maitea,

zartagi ipurdia.

Ikusi nuenean

zure belarria

iruditu zitzaidan, maitia,

azaren orria.

Ai, ai, ai, ai... ai, ziri-ziri txantxa

guk ongi pasatzeko

jarriko zaituztegu dantzan!

Ai, ai, ai, ai... ai, txantxa ziri-ziri

guk ongi pasatzeko

egingo dugu hainbat irri!

Guk ongi pasatzeko

egingo dugu hainbat irri!

#04 / KUTXI ROMERO BIKINGOARENA EGITEN!

HACIENDO EL VIKINGO CON KUTXI ROMERO!

Bikingoarena egin genuen Kutxi Romerorekin eta Talaia Ikastolako haurrekin

Hicimos el vikingo con Kutxi Romero y los chavales y chavalas de Talaia Ikastola en Hondarribi

#02 / 15.000 ESKER! SEGI AURRERA!

15.000 ESKER! SEGI AURRERA!

I-KA-RA-GA-RRI-A! 40 egun genituen 15.000 euro biltzeko, eta 8n lortu ditugu. 15.000 esker! Biba zuek! Itzelak zarete!

Hunkiturik gaude ikusita zein nolako eskuzabaltasunarekin erantzun diozuen gure laguntza deiari. Ikusita abeslariek eta kirolariek zeinen jatorki erantzun dioten gure DVDan parte hartzeko gonbiteari. Ikusita euskal komunikabideek zein nolako tarte zabala eskaini dioten ekimenari. Ikusita sare sozialetan izan dugun oihartzuna.

Komunitate eskuzabal, emankor, indartsua osatzen dugu! Gure auzolan hau itzela izaten ari da! Ez dadila hemen amaitu! Segi dezagun aurrera!

Zenbat eta diru gehiago bildu, orduan eta DVD gehiago eta txukunagoak plazaratu ahal izanen ditugu, orduan eta aukera gehiago izanen ditugu Euskalerria Irratiari laguntza emateko.

15.000 euro jasotzeko helburua jada lortu dugu, baina 1.000 erosleak lortzeko xedea oraindik gauzatzeko dugu.

Beraz, segi dezagun aurrera! Eman egurra!

¡15.000 GRACIAS! ¡Y QUE NO DECAIGA!

gehiago irakurri

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika